1997.eko Ekainaren 18ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hemezortzigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko ekainaren 4an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu dute 1997ko ekainaren 4an egindako bilerako akta.

    Aktaren 9. puntuan, alabaina (Udalaren tasa batzuk ordaindu beharrik ez izateari buruzkoaN), proposamenarekin batera doazen eranskinak (1 eta 2) aipatzen dira. Akatsa dago hor; izan ere, 2. eranskinean heldu da Jose Antonio Pérez Altamira eta 1.goan heldu behar zuen.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Alkateak adierazi du futbol-zelaiaren proiektua Idazkaritzan dagoela, nahi duenak ikusteko moduan.

    HIRIGINTZA:

    Obra lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Irualde, S.L. I.go Sistema Orokorrean egiten ari diren kiroldegiaren azpia garajetarako moduan jartzeko.

    Irualde, S.L.k eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea aztertu ondoren, lizentzia eskatu baitu 1.go Sistema Orokorrean egiten ari diren kiroldegiaren azpiko garajeak aldatzeko, eta teknikariaren informea ere begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Irualde, S.L.ri 1. Sistema Orokorrean egiten ari diren kiroldegiaren azpiko garajeak aldatzeko obrak egiteko, baina, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Neurrien fotokopiak lizentziarekin batera joan-go dira).

    Hala, jarduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du obrak bukatu-takoan, eta ziurtagiria ekarri obrak egitekoan goian esandako departa-mentuek jarritako zuzenketa-neurriak bete izana erakusteko.

    Zuzenketa-neurriak Juan Azkueri (arkitektua) Ignacio Garbizuri (inje-nieroa) eta Francisco Arrietari (inje-nieroari) ere bidali behar zaizkie.

    Beste lizentzia batzuk:

    4.- Ematea lizentzia Asensio Viaña Baldari 1.go taxi plaza eskuz aldatzeko.

    Asensio Viaña Baldak (taxi plazaren titularrak) eta Iñaki Lizarazu Odriozolak (haren soldatapekoak) eskabidea egin dute eskuz aldatzeko 1.go taxi plaza. Hura aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Asensio Viaña Baldari (bete baititu Gobernu Batzordeak 1996ko abenduaren 18an jarritako baldintzak) Iñaki Lizarazu Odriozolari (haren soldatapekoari) trasmititzeko 1.go taxi plaza. Lizentziak balio izateko, ordea, alta eman behar du plaza hartu duenak jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Gizarte Segurantzan, autonomo.

    BI: Lizentzia jasotzeko 310.344 PTA ordaindu behar du.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    5.- Onartzea 11-bis, 12, 12-bis eta 13. obra-ziurtagiriak, UTE Lezok ekarriak kiroldegiko obrak egitearenak.

    Kiroldegiko obrak egiteagatik UTE Lezok ekarritako obra-ziurtagiriak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jarraian aipatzen diren obra-ziurtagiriak ontzat hartzea:

    - 11-bis ziurtagiria: 2.380.286,- pezetakoa (ME 265-97).

    - 12. ziurtagiria: 5.152.174,- pezetakoa (O 99-386/97).

    - 12-bis ziurtagiria: 1.756.356,- pezetakoa (0-99-387/97).

    - 13. ziurtagiria: 14.729.257,- pezetakoa (0-99-570/97).

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    6.- Onartzea Gizarte Zerbitzuetako Sare Oinarrizkoa, 1997 dokumentuaren II. eranskina izenpetzea.

    Aztertu dugu Gipuzkoa Foru Aldundiak bidalitako dokumentazioa; izan ere, Diputatuen Kontseiluak 1997ko martxoaren 25ean hartutako erabaki bat dela bide baremo ekonomiko batzuk onartu ziren "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko itunea?n heldu diren programak, zerbitzuak eta ekintzak egitekoan erabiltzeko. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Lezo Udalak eta Gipuzkoa Foru Aldundiak (Gizartekintzak) "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna"ren II. eranskina izenpetzea, Gizarte zerbitzuen oinarrizko sarea, 1997. urtea. Itunak 1996ko apirilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra arte balio du.

    BI: Baldintzatu firma, azaldutako kantitateak Lezoko biztanleen egitazko kopuruaren arabera egokitu bitarte.

    7.- Onartzea eskari bat: trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarenik ordaindu beharrik ez izatea.

    Erabakitzeke gelditu da, interesatuak zergarik ordaindu beharrik ez izateko beharrezkoak diren ziurtagiriak aurkeztu bitarte.

    8.- Onartzea Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera kentzeko proposamen batzuk.

    Laguntza jasotzen duenak edo haren familiakoek emandako hitza betetzen ez badute Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera kentzeko baldintzak aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea emandako hitza betetzen ez duenari Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera kentzeko sei baldintzak:

    1./ Laguntza jasotzen ari denak berak edo haren senar/emazteak lanari edo ikastaroari uko eginez gero, galdu egingo du laguntza, 3 hilabetez; eta berdin lanean edo ikastaroa egiten ari dela hura utziz gero ere.

    2./ Familiakoren batek (laguntza jasotzen duena edo haren senar/emaztea ez denen batek) lanari edo ikastaroari uko eginez gero, galdu egingo du laguntzaren onuradun izatea, 3 hilabetez; eta berdin ikastaroa egiten ari dela ikastaroa utziz gero ere.

    3./ Laguntza jasotzen ari denak berak edo haren senar/emazteak langabezia-txartela zigiluz jo gabe utziz gero ere galdu egingo du laguntza, hilabetez.

    4./ Langabezia-txartela zigiluz jo gabe uzten duena familiakoren bat izanez gero (jasotzen duena edo haren senar/emaztea ez dena, beti ere), galdu egingo du laguntzaren onuradun izatea hilabetez.

    5./ Seme-alabak eskolara eramateari utziz gero ere galdu egingo da laguntza, hilabetez, harik eta haurrak berriz eskolara sartu arte.

    6./ Medikuak jarritako sendabidea utziz gero ere (dela sendabide sikiatrikoa, desintosikaziokoa edo dena delakoa) ere galdu egingo da laguntza, hilabetez edota harik eta sendabideari berriz heldu diola ikusi arte.

    9.- Berrestea alkatearen 92. dekretua, pertsona bat zaharrentzako erresidentzian sartzeak dakarren gastua finantzatzeko konpromisoari buruzkoa.

    Azterturik alkateak emandako 92. dekretua, pertsona bat zaharrentzako erresidentzian sartzeak dakarren gastua finantzatzeko konpromisoari buruzkoa, Gobernu Batzordeak aipatu dekretua berrestea erabaki du.

    KULTURAKOAK:

    10.- Dirulaguntza batzuk ematea.

    Ikusirik Kultura Batzordeak zenbait dirulaguntza emateko egin duen proposamena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: ?Orratx? aldizkariari otsaila eta apirileko aleengatik 340.000 pezetako dirulaguntza ematea (AD-358/97).

    BI: Constantino Agirretxeri jaietan dultzaina jotzeagatik ?Uranzuko dultzaineroak? gertatu den diferentziagatik, 13.500 pezetako dirulaguntza ematea.

    LANGILEEKIKOAK:

    11.- Berrestea alkatearen 91. dekretua, pertsona bat hartzeari buruzkoa kalegarbitzaile aritzeko.

    Kalegarbitzaile bat kontratatzeko alkateak emandako 91. dekretua ikusirik, Gobernu Batzordeak dekretua berrestea erabaki du.

    Aho batez urgentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dugu:

    URJENTZIAZ:

    12.- Onartzea Memorial Etxandiren dirulaguntza partida.

    Aho batez onartu dugu Memorial Etxandiren dirulaguntza partida.

    13.- Zortzi egunez luzatzea Luis Legorburu Elizegiren kontratua.

    Barne Gaietarako ordezkariak proposaturik, Luis Legorburu Elizegiren kontratua zortzi egunez luzatzea erabaki da. Luzapena lanaren balantzea eta bilerak egiteko egin da.

    14.- Kontuhartzailetzarako PC bat erosteko aurrekontua onartzea.

    Kontuhartzailetzarako PC bat erosteko aurrekontua onartzea erabaki da.

    15.- Galderak eta eskak.

    Hurrengo bilera uztailaren 3an egingo da, 10:00etan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:35etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna