2008.eko Uztailaren 29ekoa

Lezon, 2008ko uztailaren 29an, asteartea, goizeko 8:00etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Irati Aranburu Salaberriaren lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Ez da bileran izan Haritz Salaberria Goikoetxea, oporretan baita.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

 

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko uztailaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

Gazteleraz idatzitako aktaren lehen orriko 2. gaian zein dekretuen berri eman den aipatzea falta da, euskarazko aktan egin den bezala. Aldaketa horrekin akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Gaia hau bilerako azken puntu bezala tratatu da Silbia Folgueirak alde egiteko presa duelako eta erabakia hartu beharreko gaiak tratatu nahi dituelako.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Elhuyar Aholkularitzari, aholkularitza-lanak esleitzeko proposamena, parte hartzea sustatzeko batzordea eratzeko (2008ID130003).

Parte hartzea sustatzeko batzordea martxan jartzeko proposamena eta espedientea azterturik, aldi berean, alkate lanetan ari den Irati Aranburuk proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Parte hartzea sustatzeko batzordea martxan jartzeko Elhuyar Aholkularitza enpresak egin duen proposamena onartzea.

BI: Parte hartzea sustatzeko batzordea martxan jartzeko aholkularitzaren kontratazioa egitea, munta txikiko kontratu bitartez.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea 17.595 € (AD-580) eta lanak Elhuyar Aholkularitza enpresari esleitzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Harman Komunikazioari, aholkularitza-lanak esleitzeko proposamena, komunikazio-plana gauzatzeko (2008ID130005).

Udaleko komunikazio plana gauzatzeko proposamena eta espedientea azterturik, eta alkate-lanetan ari den Irati Aranburuk proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Udaleko komunikazio plana gauzatzeko Harman Komunikazioa enpresak egindako proposamena onartzea.

BI: Komunikazio plana gauzatzeko kontratazioa egitea, munta txikiko kontratu bitartez.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea 17.400 € (AD 582) eta lanak Harman Komunikazioa enpresari esleitzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

5.- Parte Zaharreko birgaitze plan bereziaren eremuan lizentziak eteteari buruzko proposamena (2008H0400001).

2/2006ko Lurzoruaren eta Hirigintzaren legeko 85 artikuluak xedatzen du, hirigintza planei hasierako onarpena emateko eskumena duten administrazioek, urte betez gehienez, edozein eratako hirigintzako onarpen, baimen edo lizentzia emateko aukera etetea erabaki dezaketela eremu edo erabilera jakin batzuetarako, betiere plana egiteko edo, hala badagokio, aldatu edo berrikusteko bada. Etendura, hain zuzen, planari hasierako onespena ematen zaionean, betiere, edo aurrerakina egiteko erabakia hartzen denean hasiko da.

Eragingarria izan dadin, aipatu etete-erabakia lurralde historikoaren aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duten egunkarietako batean argitaratu behar da.

Lezoko Kasko Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia Tokiko Gobernu Batzarraren akordioaren bitartez maiatzaren 20an onartua izan zela kontuan izanik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurugiro zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Kasko Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak antolatzen duen eremuan urte betez gehienez, edozein eratako hirigintzako onarpen, baimen edo lizentzia emateko aukera etetea erabakitzea, beti ere aipatu hirigintza dokumenturen xedapenekin talka egin, kontraesanean egon edo bat ez datozenean,

BI: Akordio hau GAOn eta hedaduran gehien duten egunkarietan argitaratzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- S-1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio obrei dagozkion 12. ziurtapena onartzeko proposamena (2006H0120004).

U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 12. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, aldi beraen, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 12. ziurtapena onartzea, 110.812,50€ delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (O- 99- 1162- 2008).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- S-1 Sektoreko urbanizazio obren proiektuan aldaketak burutzeko proposatzea, Injelan, S.L.k aurkeztutako "Depositorako igoeran eta Ardatz 1 - Auñamendi lotunean 30 kv. duen lurpeko linea elektrikoa aldatzeko balorazio ekonomikoari buruzkoa (2006H0120004).

Injelan, S.L.k "Depositurako igoeran eta Ardatz 1 - Auñamendi lotunean 30 Kv. duen lurpeko linea elektrikoa aldatzeko balorazio ekonomikoa" aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio proiektuaren aldaketa gisa.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio proiektuaren aldaketa gisa, Injelan, S.L.k aurkeztutako "Depositurako igoeran eta Ardatz 1 - Auñamendi lotunean 30 Kv. duen lurpeko linea elektrikoa aldatzeko balorazio ekonomikoa" onartzea, guztira 64.236,74€ (AD 557-2008).

BI: Aipatutako lanak U.T.E. Lezori egiteko agindua ematea, Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio obren exekuzio kontratuaren aldaketa moduan.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- S-1 Sektoreko urbanizazio obren proiektuan aldaketak burutzeko proposatzea, Proyectos Eléctricos Lortu, S.L.k instalazio elektrikoaren inguruan aurkeztutakoari buruzkoa (2006H0120004).

Proyectos Eléctricos Lortu, S.L. enpresak aurkeztu du "Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko instalazio elektrikoen aldaketarako Proiektuari dagokion Informe Tekniko Ekonomikoa".

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Proyectos Eléctricos Lortu, S.L. enpresak aurkeztu duen "Lezoko 1 Sektoreko 1. faseko instalazio elektrikoen aldaketarako Proiektuari dagokion Informe Tekniko Ekonomikoa" onartzea, guztira 164.899,46€ (AD 579-2008).

BI: Aipatutako lanak U.T.E. Lezori egiteko agindua ematea, Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio obren exekuzio kontratuaren aldaketa moduan.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Goiko plazako urbanizazio lanak, Construcciones Dumboa, S.A.ri, behin-betikoz esleitzeko proposamena (2008H0100001).

Lezoko Udalak 2008ko uztailaren 1ko Tokiko Gobernu batzordean Goiko Plazako Urbanizazio obrak Construcciones Dumboa, S.A.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 166.907€, BEZ gabe.
  • Exekuzio epea: 2 hilabete.

Tokiko Gobernu Batzorde honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 8.345,35 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Construcciones Dumboa, S.A.k Adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, eta Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Construcciones Dumboa, S.A.ri behin betikoz esleitzea Goiko Plazako urbanizazio obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

10.- Skate-pistako hiritartze obren proiektua, baldintza-administratiboen agiria eta obraren esleipena onartzeko proposamena (2008H0100003).

Lezoko Udalak IZARTU II egitasmoaren barruan Skate Pista urbanizatzeko konpromisoa hartua du.

Urbanizatze Obra hauek 2008ko Uztailean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta J.M. Toledo Etxepare Arkitektoak idatziriko Hiritartze Proiektuaren arabera egingo dira.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz aipatu legeko 105 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Proiektuaren arabera obra honen aurrekontua 99.562,15 € BEZ gabe eta exekuzio epea bi hilabetekoa, beraz 153-2, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, bakar batek aurkeztu du proposamenak, hain zuzen ere ondorengo honek:

  • Construcciones Dumboa, S.A.

Aurkeztu den eskaintza honek kontratu hau arautzen duen baldintza agirian zehazten diren baldintzak betetzen ditu.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik eta Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

 

BAT: Skate Pistako Urbanizazio lanen proiektua onartzea.

BI: Skate Pistako Urbanizazio obren kontrataziorako espedientea onartze eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea (A-967/2006).

LAU: Skate Pistako Urbanizazio obrak Construcciones Dumboa, S.A.ri behin behineko esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • - Prezioa: 99.562,15 €, BEZ gabe.
  • - Exekuzio epea. 2 hilabete.

BOST: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 4.978 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

SEI: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

Silbia Folgueira zinegotziak alde egin du.

 

GIZARTE ZERBITZUAK

 

11.- Preso eta deportatuta duden pertsonen familiei dirulaguntzak emateko proposamenak (2008GZ040001-2-4-6-8-9 eta 10).

Ikusirik preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, aldi berean, alkate lanetan ari den Irati Aranburuk proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 2008GZ040001 espedienteko interesatuari 1.600€ €ko dirulaguntza ematea 2008 urterako. Emandako dirulaguntzaren %80a ebazpenaren ondoren ordainduko zaio eta beste %20 gastua zuritu ondoren (A-323 D-575).

BI: 2008GZ040002 espedienteko interesatuari 16.704€ko dirulaguntza ematea 2008 urterako. Emandako dirulaguntzaren %80a ebazpenaren ondoren ordainduko zaio eta beste %20 gastua zuritu ondoren (AD-A-323 D-576).

HIRU: 2008GZ040004 espedienteko interesatuari 1.600€ko dirulaguntza ematea 2007 urteari dagokiona. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio (AD-A323 D-573).

LAU: 2008GZ040006 espedienteko interesatuari 9.291,6€ko dirulaguntza ematea 2007 urteari dagokiona. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio (AD-A-323 D-574).

BOST: 2008GZ040008 espedienteko interesatuari 4.234€ko dirulaguntza ematea 2007 urteari dagokiona. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio (A-323 D-570).

SEI: 2008GZ040009 eta 2008GZ040010 espedienteko dirulaguntza proposamenak mahai gainean uztea, berraztertzeko.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

 

12.- Fakturen 28. erlazioa onartzea.

Erlazioa onartu egin da.

13.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko uztailaren 15az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxera zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna