2008.eko Irailaren 9ekoa

Lezon, 2008ko irailaren 9an, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Ez da bileran izan Irati Aranburu.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko uztailaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko uztailaren 29az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Alkatearen D08/00703. dekretuaren berrespena, Juan José Olaziregi del Puertori obra lizentzia emateari buruzkoa, Jaizkibel hiribidea, 49an kokatua dagoen eraikinaren fatxada eraberritzeko (2008H0030021).

Dekretua berrestu da.

 

4.- Alkatearen D08/00706. dekretuaren berrespena, Mª Teresa Nogueira Dopazori, Zubitxo kaleko 6 behean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko (2008HO300006).

Dekretua berrestu da.

5.- 107 poligonoko abalak itzultzeko eskaerari erantzutea (2008H0430003).

Salva Industrial, S.A.k eta María Carmen Etxeberria Casaresek 107 poligonoko hiritartze obrak eta zerbitzuak ezartzea bermatzeko abal bana aurkeztu zuten Lezoko udalean 63.574 € eta 43.706 €ko kopurua zutenak hurrenez hurren.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen kontseiluak 2003ko urriaren 28an hartutako erabakiaren bitartez, 107 poligonoko Plan Partziala behin betikoz onartu zuen. Onarpen honen baldintza zen, hain zuzen ere, arestian adierazitako abalak Lezoko udalean aurkeztea.

107 poligonoko konpentsazio Batzarrak, poligono horretako hiritartze proiektua aurkeztu zuen eta udalak behin betiko onarpena eman zion 2005ko urriaren 10an.

Hiritartze proiektu horretako obrak amaitu ondoren udalak errezibitu egin zituen 2006 irailaren 15an, izenpeturiko aktaren bitartez.

2008ko urtarrilaren 24an eta maiatzaren 29an ordea, poligonoko 2 lursailean pabilioi bat duen Emilio Belintxonen salaketa jaso genuen, aipatu 2 lursailaren hegoaldean dagoen ezpondatik ura sartzen zaiela adieraziz.

Udal teknikariek gaia aztertu ondoren, konturatu dira poligonoko konpentsazio Batzarrak aurkeztu zuen eta udalak onartu zuen hiritartze proiektuak ez zuela bere eremuaren barruan sartzen poligonoaren eremu barruan dagoen 2. lursailaren hegoaldeko ezponda. Hiritartze proiektuak ez zuen kontuan izan eta ez zen inolako neurririk hartu, egun, batik bat euria egiten duenean, sortzen diren arazoei aurre egiteko.

Kontuan izan behar da egin ez diren hiritartze obrek edo zerbitzu instalakuntzek poligono barruko lursailei sortzen dizkietela kalteak. Nabarmena da beraz burutu beharreko urbanizazioa ez dagoela inondik ere bukatua.

107 poligonoko Plan Partzialaren Hirigintza Araudiko 4 artikuluaren arabera eremu osoa aztertuko duen Hiritartze proiektua tramitatu beharko dela agintzen duela kontuan izanik.

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 107 poligonoko Konpentsazio batzarrari, akordio honen jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epean, Hiritartze Proiektuaren eranskin bat aurkezteko eskatzea. Eranskin honetan poligonoko 2. lursailaren hegoaldean dagoen eremuan derrigorrezko neurriak aurreikusi beharko dira, kalteak sor ez daitezen.

BI: Hiritartze Proiektuaren eranskina aurkeztu eta udalak onartu ondoren, dagozkion obrak exekutatu beharko ditu Konpentsazio Batzarrak. Eranskinean jasotzen diren obren kudeaketa, errezepzioa eta gainontzeko izapideak Hiritartze Proiektuaren berberak izango dira.

HIRU: Agindutako epean ez bada Hiritartze Proiektuaren eranskinik aurkezten, udalak bere kabuz eskatuko du hiritartze proiektuaren idazketa eta obrak exekutatuko ditu, konpentsazio batzarreko kideen kontu, horretarako ezarritako abalak exekutatuz.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Limpiezas Elurra, S.L. enpresarekin izenpetutako garbiketa-zerbitzua egiteko kontratua 2010 irailera bitarte luzatzeko proposamena, zenbait udal dependentziatzan lokal eta instalazioetan garbiketa-lanak egiteari buruzkoa.

2002ko irailaren 27an, Udal honek eta Limpiezas Elurra S.L. enpresak kontratu bat izenpetu zuten zenbait udal dependentziaren garbiketa egiteko.

Kontratuaren iraupena Irail honetan amaitzen dela ikusirik, eta Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 2010ko irailera arte luzatzea, oraingo baldintza beretan, Limpiezas Elurra S.L. enpresarekin izenpetu zuten garbiketa zerbitzua egiteko, zenbait udal dependentziatan lokal eta instalazioetan garbiketa lanak egiteari buruzkoa.

7.- Construcciones Dumboa, S.A.ri behin betikoz skate-pistako urbanizazio obrak esleitzeko proposamena (2008H0100003).

Lezoko Udalak 2008ko uztailaren 27ko Tokiko Gobernu batzordean skate pistako urbanizazio obrak Construcciones Dumboa, S.A.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 99.562,15 €, BEZ gabe.

•· Exekuzio-epea: 2 hilabete.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 4.978 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Construcciones Dumboa, S.A.k adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona akordio proposamena:

BAT: Construcciones Dumboa, S.A.ri behin betikoz esleitzea skate-pistako urbanizazio obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

8.- Udal kiroldegia handitzeko arkitektura eta instalakuntzen proiektua idazteko eta exekuzio obren zuzendaritza teknikoa kontratatzeko espedientea onartzeko proposamena. Aldi berean, baldintza administratiboen agiria eta kontratuaren esleipena onartzeko proposamena (2008H0160001).

Lezoko Udalak Udal Kiroldegia handitzeko xedea du. Horretarako derrigorrezkoa da proiektu handitze hori jasoko duen arkitektura eta instalakuntzen proiektu bat idaztea. Halaber obrak exekutatzen direnean, hauek zuzenduko dituen talde tekniko baten kontratazioa ere derrigorrezkoa da.

Idatzi behar den proiektua espedientean ageri den dokumentuan jasotako ezaugarri nagusien arabera egingo da.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 10 artikuluan aurreikusitako zerbitzuen kontratu bat da.

Dokumentazio Teknikoaren arabera kontratu honen aurrekontua 46.430 € da BEZ gabe eta exekuzio epea bi hilabetekoa, beraz 153-2, 158, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Gregorio Jorge del Campo.

2.- Alvaro Perez Amezaga.

3.- Coronado Arquitectura, S.L.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal Hirigintza aholkulariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Coronado Arquitectura, S.L. taldeak aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik hona akordio proposamena:

BAT: Udal kiroldegia handitzeko arkitektura eta instalakuntzen proiektua idazteko eta exekuzio obren zuzendaritza teknikoa kontratatzeko espedientea onartzea.

BI: Kontratazio hau arautuko duten baldintza pleguak onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea ( A 618-2008).

LAU: Udal kiroldegia handitzeko arkitektura eta instalakuntzen proiektua idazteko eta exekuzio obren zuzendaritza teknikoa Coronado Arquitectura, S.L. taldeari behin behinekoz esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 44.500€, BEZ gabe.
  • Exekuzio epea. 2 hilabete.

BOST: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.250 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

SEI: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

Silbia Folgueirak alde egin beharra du eta bilera utzi du.

9.- Algeposa, S.A.ri irekitze-lizentziari buruzko erabaki-proposamena (2008H0050012).

Lezoko Udalak 2005ko urtarrilaren 17an buruturiko Tokiko Gobernu Batzarreko akordioaren bitartez Estibadora Algeposa, S.A.ri Jarduera Lizentzia eman zion ikatz, altzairugintzara xedaturik, siderurgia produktuak, altzairu txirbila eta txatarra biltegiratzeko, Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean, (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoan).

Lizentzia hau ondorengo baldintzarekin eman zen, aipatu akordioaren arabera: "Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik ".

Akordio honen jakinarazpena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak ezartzen ziren agiriarekin batera 2005ko urtarrilaren 24an jaso zuen Estibadora Algeposa S.A.k.

Gainera aipatu akordioan jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar zuela eta horrekin batera Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko zuela ere adierazten zen.

Haatik, lizentzia horretan ezarritako baldintzak betetzeko eperik finkatu ez zenez, ez hasteko ezta amaitzeko ere, eta lizentzia eman zenetik hiru urte baino gehiago pasa izan arren, Estibadora Algeposa S.A.k ezarritako neurri zuzentzaileak bete zituela adierazten zuen ziurtagiri teknikorik aurkeztu ez zuenez, Lezoko alkateak, Hirigintza Lizentziak arautzeko Udal Ordenantzari jarraiki, 2008ko ekainaren 18ko 08/0561 alkate dekretuz, Estibadora Algesposa, S.A.ri epea eman zion jarduera lizentziak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko beharrezkoak ziren obrak hasi eta bukatzeko, eta aipatu neurri zuzentzaileak bete zirela adieraziko zuen ziurtagiri tekniko bisatua aurkezteko.

Aipatutako alkatetza-dekretuari erantzunez, joan den abuztuaren 6an, Jorge Lizarribarrek Estibadora Algeposa, S.A. enpresaren ordezkari gisa udal honetan ziurtagiri tekniko bisatua erregistratu zuen, hartan adierazten delarik Lezoko 6 Poligonoan Algeposaren instalazioei dagozkien neurri zuzentzaileak bete direla.

Aitzitik, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, udal teknikariek egindako informeetatik ondorioztatzen da 4. neurri zuzentzailea ez dela bete, hondakin likidoen tratamenduari dagokiona, alegia.

Hori guztia dela eta, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Estibadora Algeposa, S.A. enpresari jardueraren irekidura lizentzia ukatzea ikatz-biltegitarako, altzairugintzarako helburuz, altzairu txirbila eta txatarra Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean (Arau Subsidiarioetako 6. Poligonoa) Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako 4. neurri zuzentzailea betetzen ez denez, hori betetzearen baldintzapean geratu baitzen 2005eko urtarrilaren 17an emandako jarduera lizentzia.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- José Manuel Hoyos Arambururi obra exekutatzeko lizentziaren epea luzatzeko proposamena, Lezoko 3 poligonoko 45. partzelan baserria berreraikitzeko, Gaintxurizketa gainean (2007H0030001).

José Manuel Hoyos Aramburuk, 2007ko maiatzaren 21ean emandako obra lizentziaren luzamendua eskatu du, Lezoko 3 poligonoko 45. partzelan baserri bat berreraikitzeko, Gaintxurizketako gainean.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: José Manuel Hoyos Arambururi, 2007ko maiatzaren 21ean emandako obra lizentziaren erreferentziako obrari ekiteko epearen hiru hilabeteko luzamendua ematea, obra horiek sei hilabeteko epearen barruan burutu beharko dituelarik, haien hasieratik kontaturik.

BI: Gogorarazten da ezen, obran hasi baino lehen, zuinketaren akta egin beharko dela, udal teknikari bat bertan dela.

HIRU: Jakinarazten zaio ezen, Udal honetako lizentzia urbanistikoen Ordenantza arautzailean finkatutakoaren ildotik, epe horiek ez betetzeak lizentzia bertan behera balio gabe geratzea eragingo duela, behar bezala justifikatutako arrazoiak izanez gero luzamendua eman ahal izango delarik, aldez aurretik hala eskaturik, finkatutako exekuzio epearen amaiera gertatu baino 15 egun lehenago.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Concepción Segura Saldiseri obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, kaldereria legalizatzeko Urune kaleko 4 zenbakiko pabilioian (2007H0050007).

Concepción Segura Saldisek eskaturik, Urune kaleko 4 zenbakiko pabilioian kokaturiko kaldereria lantegi bat legalizatzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentziaren espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

era darama ondorengo

BAT: Concepción Segura Saldiseri Urune kaleko 4 zenbakiko pabilioian kokaturiko kaldereria lantegi bat legalizatzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 913,75 € ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Arau Subsidiarioetako 6 poligonoko Hiri Berrikuntzarako Plan Berezia hasieraz onartzeko proposamena (2008H0400002).

Sabai Arkitektoak, S.L. taldeak idatziriko 6 Poligonoko Hiri Berrikuntzarako Plan Berezia aurkeztu dute Lezoko Udalak horrela aginduta.

Lezon indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioetan 6 Poligonoari dagokion hirigintza fitxan xedatutakoari jarraiki formulatzen da Plan Berezi hau.

2/2006ko Lurzoruaren eta Hirigintzaren legeko 97 eta 95 artikuluaren arabera Plan Berezien formulazioa printzipioz udalei dagokie.

Plan Berezi Honen xedea 6 poligonoko hirigintza garapena ahalbideratzea da, bere industri erabilera, bide sare, industri erabilerari loturiko barne aparkalekuak antolatuz eta poligonoaren mugetan dauden gune berdeak errekuperatuz. Era berean poligono honetan onartua dagoen hirigintza aprobetxamendua gauzagarri egiteko ezinbestekoa da Plan Berezi hau onartzea, gerora, exekuzioaren programazioa antolatu eta onurak eta betebeharren birbanaketa egin ahal izateko.

2/2006ko Lurzoruaren eta Hirigintzaren legeko 85 artikuluak xedatzen du, hirigintza planei hasierako onarpena emateko eskumena duten administrazioek, urte betez gehienez, edozein eratako hirigintzako onarpen, baimen edo lizentzia emateko aukera etetea erabaki dezaketela eremu edo erabilera jakin batzuetarako, betiere plana egiteko edo, hala badagokio, aldatu edo berrikusteko bada. Etendura, hain zuzen, planari hasierako onespena ematen zaionean, betiere, edo aurrerakina egiteko erabakia hartzen denean hasiko da.

Eragingarria izan dadin, aipatu etete-erabakia lurralde historikoaren aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duten egunkarietako batean argitaratu behar da

Beraz 2/2006 Legeko 85, 97 eta 95 artikuluaren edukia kontuan izanik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziari haserako onarpena ematea.

 

BI: Plan Berezia jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

HIRU: Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Hiri Berrikuntza Plan Bereziak antolatzen duen eremuan sei hilabetez gehienez, edozein eratako hirigintzako onarpen, baimen edo lizentzia emateko aukera etetea erabakitzea, beti ere aipatu hirigintza dokumenturen xedapenekin talka egin, kontraesanean egon edo bat ez datozenean

LAU: Arlokako eskumenak dituzten herri-administrazioei ere emango zaie akordio honen berri ezagutu dezaten eta txostena egin dezaten.

GIZARTE ZERBITZUAK

13.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2008GZ010008).

Etxez etxeko laguntza eskatzeko 2008GZ010008 espedientea ikusirik eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Interesatuari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean 2 orduz etxeko lanetan eta atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,36€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14.- Gizarte elkarteei dirulaguntzak emateko proposamena (2008GZ050002tik 2008GZ050017).

Interes sozialeko hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak azterturik, aldi berean, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ondorengo dirulaguntza hauek onartzea:

ELKARTEA

ESPEDIENTE ZENBAKIA

LAGUNTZA KOPURUA

AD ZENBAKIA

Etxerat

2008GZ050002

1.071,42 €

D-644

ALCER

2008GZ050003

1.071,42 €

D-641

ADEMGI

2008GZ050004

892,85 €

D-630

ATECE

2008GZ050005

892,85 €

D-623

ASPARGI

2008GZ050006

721,28 €

D-624

BEGISARE

2008GZ050007

357,14 €

D-646

ATCORE

2008GZ050008

892,85 €

D-629

AGIPASE

2008GZ050009

714,28 €

D-622

Izan Fundazioa

2008GZ050010

1.071,42 €

D-625

ACABE

2008GZ050011

357,14 €

D-642

ASFAMOGI

2008GZ050012

892,85 €

D-628

ASPANOVAS

2008GZ050013

892,85 €

D-627

Atzegi

2008GZ050014

1.071,42 €

D-621

Ortzadar Guraso Elkartea

2008GZ050015

1.071,42 €

D-626

AGIFES

2008GZ050016

892,85 €

D-645

Katxalin

2008GZ050017

892,85 €

D-643

BI: Dirulaguntza araudiaren baitan, entitate onuradunak dirulaguntza ematen denetik hiru hilabeteko epean dirulaguntza zuriketa aurkeztu beharko du. Egindako ihardueraren memoria eta egindako gastuaren jatorrizko frogagiriak aurkeztu beharko ditu eta Foru Ogasunaren zergak kitatuta dituela egiaztatzen duen agiria.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

15.- Gaxuxa elkarteari dirulaguntza emateko proposamena (2008GZ050018).

Gaxuxa Lezoko emakume taldeak aurkeztutako programazio eta dirulaguntza eskaerak aztertuta, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 14.000 €tako dirulaguntza ematea 2008-2009 ekitaldirako.

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa elkarteari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, lehena %60 dirulaguntza onartutakoan eta beste %40 dirulaguntza zuritu ondoren (AD-649).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

 

16.- 2008ko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak banatzeko arautegia onartzeko proposamena (2008KI100001)

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2008 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdi oinarriak onartzea. Oinarriak eransten dira.

BI: Deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

KONTUHARTZAILETZA

17.- 31.zenbakia duen fakturen zerrenda onartzea.

Erlazioa onartu egin da.

EUSKARA-KULTURA

18.- 2008ko Santakrutz jaietarako dirulaguntzak onartzeko proposamena (2008KU010009).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, dekretu bidez esleitu dira beherago agertzen dugun dirulaguntzak.

Kultura eta Gazteria saileko zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2008ko Santakrutz jaiak egin ahal izateko, jarraian agertuko ditugun elkarteei alkate dekretuz emandako guztira 28.490 €tako [AD 563-609-534-536-608-531-535-537-532] dirulaguntzak berrestea.

Erregistro

Zbkia

Dekretu Zbkia

Elkartea/Erakundea

80%

AD

1985

647

Aiton Borda

500,00 €

400,00 €

533

2543

695

Altzate

1.500,00 €

1.200,00 €

609

1984

648

Allerru Txirrindulariak

360,00 €

288,00 €

534

2109

644

Allerru Kirol Elkartea

2.225,00 €

1.782,00 €

536

2327

692

Buruhandi eta Erraldoiak

2.500,00 €

2.000,00 €

608

1974

649

Ixkulin elkartea

12.755,00 €

10.204,00 €

531

1971

650

Jaizkibel Allerru

3.400,00 €

2.720,00 €

535

2408

675

Murixka Dantza Taldea

2.500,00 €

2.000,00 €

537

2030

646

Tiñelu Elkartea

2.750,00 €

2.200,00 €

532

28.490,00 €

22.794,00 €

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

URJENTZIAZ

Alkateak gai zerrendan ez dagoen beste gai bat tratatzea proposatu du. Hirigintza departamentutik proposatutakoa, deialdi egunerako prest ez zegoena eta orain atzerapen gehiago ez izateko eta Jaurlaritzara bidaltzeko tramiteekin hasteko hartu beharreko erabakia hartzea proposatu du. Gaia da, Abendaño baserriaren lurretan baserriko oilasko-ustiapena garatzeko aldeko informeari buruzkoa.

Gobernu batzarkideek onartu dute urgentzia eta gaia eztabaidatu eta bozkatzea erabaki da.

 

19.- Abendaño baserriaren lurretan baserriko oilasko-ustiapena garatzeko aldeko informea (2008H0050008)

Edurne Salaberria Salaberriak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta txosten teknikoa ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Espediente horren aldeko informe ematea, Abendaño baserriaren lurretan baserriko oilasko-ustiapena garatzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna