2010.eko Otsailaren 23ekoa

Lezon, 2010eko otsailaren 23an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Urko Lopetegi Campano eta Pili Legorburu Etxegaray.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko otsailaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

2010eko urtarrilaren 26ko gaztelerazko aktaren 828.561 orrialdean orain arte zuzendu gabeko akats bat zuzentzea ere erabaki da: "adjudicar provisionalmente la contratación de las obras de reurbanización de la calle Guillermo de Lazon" dioen lekuan "adjudicar provisionalmente la contratacion de las obras de reurbanización de Jauregialde" beharko luke.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Algeposa, S.A. enpresari irekitzeko lizentzia emateko proposamena, Sagasti kalea 12-13 eta 14 zenbakietan dauden pabilioietan biltegi erabilerarako (2010H0050002).

 

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2005ko abuztuaren 1ean egindako bileran, Algeposa, S.A. enpresari jarduera lizentzia eman zion Sagasti kalea 12-13 eta 14 zenbakietan dauden pabilioietan altzairu aleazioa, ikatz eta siderurgi produktuen biltegirako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean.

Interesatuak 2010eo urtarrilak 12an jarduera hori irekitzeko lizentzia eskatu du.

Hirigintzako, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Algeposa, S.A. enpresari irekitzeko lizentzia ematea, Sagasti kalea 12-13 eta 14 zenbakietan dauden pabilioietan altzairu aleazioa, ikatz eta siderurgi produktuen biltegirako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jarritako baldintzak jakinaraziko zaizkiolarik, hauek betetzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Correos y Telégrafos enpresari Guillermo de Lazon kaleko 1 zenbakian dagoen lokala irekitzeko lizentzia emateko proposamena (2010H0040001).

 

Correos y Telégrafos, S.A.k Guillermo de Lazón kaleko 1 zk.ko lokala irekitzeko lizentzia eskatu du. Lokala posta eta telegrafo jarduerarako erabiliko da.

Udaleko teknikariak eginiko txostena aztertu ondoren, eta Hirigintzako, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Correos y Telegrafos enpresari Guillermo de Lazón kaleko 1 zenbakian dagoen lokala irekitzeko lizentzia ematea. Lokala posta eta telegrafo bulegoko jarduerarako erabiliko da, honako hau betetzeko baldintzarekin:

Suteen kontrako neurri guztiak, alegia, aurkeztutako proiektuan aipatzen direnak, ezarri beharko ditu. Besteak beste, falta diren su itzalgailuak jarri beharko ditu.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Urune kaleko 22-23 zenbakietan okindegi eta opildegia irekitzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2005H0050005).

 

Itturrin, S.A.k Urune kaleko 22-23 zenbakietan dagoen pabilioian okindegi eta opildegi bat irekitzeko lizentzia eskatu du.

Udaleko teknikariak egindako txostena aztertu ondoren, eta Hirigintzako, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Fermín Pinzolas Bidaurreri, Itturrin, S.A.ren izenean, Urune kaleko 22-23 zenbakietan dagoen pabilioian okindegi eta opildegi bat irekitzeko lizentzia ukatzea, arrazoi hauengatik:

Barneko zenbait sailetan proiektuaren aldaketak izan direlako.

Aurkeztu beharko dira planoen bidez bisaturik, izan diren aldaketak, eta baita aldaketa horien arrazoia adierazten duen memoria eta aldaketen kostuak ere.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Apaiziartza ondoko eraikina eraisteko proposamena (2009H0470006).

Lezoko Udalak 2009ko otsailaren 10an buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean erabaki zuen 2005ko otsailaren 16ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordioaren bitartez emandako lizentziaren arabera Apaiziartza baserriaren ondoan altxaturiko eraikin osagarria eraisteko agindua ematea Garbiñe Irazusta Eskamendiri.

Agindu hau gauzatzeko 20 eguneko epea eman zenez eta epe horren barruan Garbiñe Irazusta Eskamendik goian adierazten den eraikina legeztatzeko helburua azaldu zuenez, derrigorrezkoak diren proiektuak aurkeztu bitartean eraispen agindua etetea eskatzen zuen.

Horrela 2009ko martxoaren 27ko alkatearen 09/217. dekretuaren bitartez, Lezoko udalak Garbiñe Irazusta Eskamendiri hilabeteko epea eman zion Apaiziartza ondoko eraikin osagarria legeztatzeko. Horretarako derrigorrezkoa zen dokumentazio teknikoa aurkezteko betebeharra gogora araziz.

Bestalde Dekretu honen bitartez, Garbiñe Irazusta Eskamendiri jakinarazi zitzaion dekretu honen jakinarazpen jaso eta emandako epean ez bazuen egindako obrak legeztatzeko adierazitako dokumentazioa aurkezten , legez kanpo egindako obrak eraistea eta eraikina bere jatorrizko egoerara leheneratzea aginduko zela.

Garbiñe Irazusta Eskamendik, dekretu horren jakinarazpena 2009ko apirilaren 21ean jaso zuen eta maiatzak 18an nekazaritzarako ustiapenari buruzko bideragarritasun proiektua aurkeztu zuten.

Lezoko udalak 2009ko ekainaren 26ko data duen idatziaren bitartez Apaiziartza baserriaren eremutan kokatua dagoen txabola, nekazal pabilioi baten erabilerarako legeztatzeko, eskaerari dagokionez dokumentazio osagarria aurkeztu behar zuela jakinarazi zion Garbiñe Irazustari. Idatzi honen Jakinarazpena 2009ko uztailaren 3an jaso zuen interesatuak

Garbiñe Irazustak 2009ko abuztuaren 25an dokumentazio osagarria aurkezten dute.

2009ko urriaren 22ko data duen idatzian Lezoko Udalak berriro dokumentazio osagarriaren eskaera egin zion Garbiñe Irazustari. Idatzi honen Jakinarazpena 2009ko azaroaren 3an jaso zuen interesatuak. Idatziak honela zioen:

"Garbiñe Irazusta Eskamendik, Apaiziartza baserriaren jabetzako lurretan dagoen txabola nekazaritzako erabilerarako pabiloi gisa legeztatzeko eskaeraren haritik, beharrezko datuak osatzeko xedez udal honek 2009ko uztailaren 1eko 1723 erregistro zenbakiko idazkiaren bidez eskatutako dokumentazio osagarriari dagokionez aurkeztutako dokumentazioa dela eta, arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu ondoren, hau jakinarazi behar dizut:

Oraindik ez dira aurkeztu eraikinari buruzko datuak eta, horrela, ezinezkoa da baldintza estetiko eta bolumetrikoen betetzea ezartzea. Bakarlekuei dagokienez, aurkeztutako planoaren arabera, ez da betetzen edozein etxebizitza eraikinetara 50 m?ko distantzia izateko baldintza. Horrez gain, txabolatik partzelaren hegoaldeko mugarainoko distantzia 10 m baino txikiagoa da, baita bertatik baserrirako landa biderako distantzia ere.

Horregatik, bestelakorik erakusten duen daturik aurkeztu ezean, ez dira Lezoko indarreko plangintzan ezarritako baldintzak betetzen. Beraz, aipaturiko idazkian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu zure lizentzia eskaera aztertu ahal izan dezagun."

Udalak eraikina legeztatu ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa ekartzeko emandako epe guztiak erabat pasa dira eta Garbiñe Irazustak eraikina legeztatzeko prozedura hasteko derrigorrezkoa den dokumentazioa aurkeztu ere egin ez duenez, ez da posible eraikina legeztatzea.

Horrela aipatu legearen 221 eta 224 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintzako, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Garbiñe Irazusta Eskamendiri, dekretu honen jakinarazpena jaso eta 20 eguneko epean legez kanpo eraikitako Apaiziartza baserriaren ondoko eraikin osagarria eraisteko agintzea eta lursaila bere jatorrizko egoerara leheneratzea. Aldatutako errealitate fisikoa leheneratzen ez baldin bada lurralde- eta hirigintza antolamendua bere osotasunean oneratzeko, hertsatzeko isunak ezarriko dira; hilabete bakoitzeko bat ezarriko da, eta gehienez 10 ezarri ahal izango dira. Gainera,ministerio fiskalari bidaliko zaio horren lekukotasuna, baldin eta ekintzak desobedientzia-delituak direlako arrastorik baldin bada. Isun horietako bakoitzaren zenbatekoa, hain zuzen, jarraian adierazten diren zenbateko hauetatik handiena izan daiteke:

konpontzeko obra eta lanen gutxi gorabeherako kostuaren % 10 edo 600 €. Ezarri den azkeneko hertsatze isuna borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren,administrazioak, subsidiarioki, aldatutako errealitate fisiko hori leheneratu beharko du, eta araua hautsi duenari ordainaraziko dio.

BI: Adierazitako eraikin osagarri horretan erabilera oro etetea. Eteteko agindua hausten bada, aurreko puntuan zehazturikoez gain beste hertsatze-isuna hauek ezarriko dira agindua hausten den bitartean: hilabete bakoitzeko bat. Isun horietako bakoitzaren zenbatekoa, hain zuzen, jarraian adierazten diren zenbatekoetatik handiena izango da: ezkutuko jardueraren balioaren % 10 edo 600 €.Halaber, ministerio fiskalera eramango da dagokion testigantza, baldin eta ekintza horiek desobedientzia-delitua direlako arrastorik baldin bada.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

6.- Fakturen 2. erlazioaren onarpena.

2 zenbakiko fakturen erlazio zerrenda onartu egin da.

EUSKARA-KULTURA

 

7.- Ludoteka zerbitzua emateko kontratua aldatzeko proposamena (2009KU170001).

 

2009/05/05eko Tokiko Gobernu Batzordean Jokaitza S.L.ri egin zitzaion udaleku eta ludotekaren zerbitzuak kudeatzeko behin betiko esleipena.

Ludoteka zerbitzuak 21.999 €tan (D-170).

Ludoteka zerbitzurako, ez pleguan ez kontratuan ez ziren zehaztu haur kopuruen zenbatekoak, ez erabiltzaileen araberako begirale kopuruak ezta kopuru horiek kontratuaren prezioan izango zuten eragina. Kontratuan guztira 65.949 € ziren eta ludoteka zerbitzua 21.999 € suposatzen zituen.

Udalaren ustez, eta ludotekaren kasurako, aurreikusi gabeko zerbitzuaren erabiltzaile kopuruaren beherakadak nabarmen utzi du begirale kopurua haietara moldatu beharko lukeela eta horretara egokitu zerbitzuaren kostua.

Haur eta begiraleen kopuruen arabera fakturazioari buruzko proposamena iazko azaroan enpresarekin izandako bilera batean egin zuen udalak eta aurtengo urtarrilean enpresari bidalitako idatzian: 20 haurreko erabiltzaile kopururako begirale bakarra izatea eta 20tik gorako erabiltzaile kopuruarentzat bi begirale. Begiraleko prezioa eskaintzak egindakoa mantenduz.

Proposatzen den aldaketaren ondorioz otsaileko hilabete hau barne, kontratuaren prezioak hauek lirateke: 20 erabiltzaile baino gutxiagorentzat, begirale bakarrarekin 1.249 € eta 20 erabiltzaile baino gehiagorako, bi begiraleekin, 2.499 €takoa.

Sektore Publikoko Kontratu Legeak kontratuen aldaketari buruz dioena kontutan izanda, Kultura zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Udalak ludoteka zerbitzua emateko Jokaitza S.L. enpresarekin duen kontratua aldatzea erabaki honen aurrekarietan esandako moduetan: ludotekan 20 erabiltzaile baino gutxiagorentzat, begirale bakarrarekin ematea zerbitzua eta 1.249 €/hilean prezioan eta 20 erabiltzaile baino gehiagorako, bi begiraleekin, 2.499 €/hilean prezioan.

BI: Aldaketa hau interesatuari jakinaraztea eta aldaketa kontratua idatziz sinatzea.

HIRU: Erabakiaren berri eman udal kontuhartzailetzari.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak eskatzeko araudia onartzeko proposamena (2010GZ190001)

 

Gaia mahai gainean utzi da: aztertu nahi dira 2009ko deialdiari aurkeztutako errekurtsoaren arrazoiak eta haiek deialdi honetan izan dezaketen eragina.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

9.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko otsailaren 9az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

Alkatearen D10/00102 dekretua berretsi da, udaltzaingoak 2010. urteko otsailaren 8tik aurrera egingo duen lan egutegia eta lan antolaketa onartzeari buruzkoa.

URJENTZIAZ

 

Nekazaritza ustiaketari loturiko familia bakarreko etxebizitza egiteko proiektua onartzeko proposamena (2007H0030006)

 

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko ekainaren 4an eginiko bilkuran, obra lizentzia eman zion Rakel Salinas Arbelaizi, familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko, produktu ekologikoen nekazaritza ustiaketari lotuta eta landa apartamentu batekin osatuta, Larraka inguruan, Gaintxurizketa Goikoa bailaran, baldintza batzuekin.

Beste baldintza batzuen artean, dagokion gauzatze proiektua aurkeztu behar zuen, arkitektoaren txostenean adierazitakoaren arabera.

Horrez gain, landa apartamentua dela eta, dagokion proiektua aurkeztu beharko du, izapidetzeko eta jarduera lizentzia lortzeko.

Joan zen uztailaren 17an dagokion gauzatze proiektua aurkeztu zuen interesdunak.

Errekerimendua egin eta dokumentazio osagarria aurkeztu ondoren, eta arkitekto aholkulariaren txostena aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Rakel Salinas Arbelaizek aurkeztutako gauzatze proiektua, produktu ekologikoen nekazaritza ustiaketari lotuta eta landa apartamentu batekin osatuta, Larraka inguruan, Gaintxurizketa Goikoa bailaran, familia bakarreko etxebizitza eraikitzeari buruzkoa, onartzea.

Obra hasi aurretik, udal teknikariei abisua eman beharko die zuinketan bertan egon daitezen, eta, horretarako, plano bat aurkeztu beharko da, dagokion elkargo profesionalak sinatuta eta ikus?onetsita.

BI: Era berean, Rakel Salinas Arbelaitzi landa-turismo jarduera lizentzia ematea, baldintza hauekin:

Suteen kontrako neurri zuzentzaileei buruz proiektuan zehaztutakoa bete beharko du.

-Ur zikinak biltzeari eta hobi septikoa egiteari buruz proiektuan zehaztutakoa bete beharko du.

- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun baldintzei buruzkoa bete beharko du.

HIRU: Jarduera irekitzeko lizentziaren truke 724 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

59. faktura zerrenda.

 

2009ko 59. faktura-zerrenda onartu egin da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.926tik 828.933ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna