2018KO UZTAILAK 23

Lezon, 2018ko uztailaren 23an, astelehena, goizeko 08:00 hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez dira bileran izan Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Deialdiarekin bidalitako gai zerrendako gaien azterketa eta bozketarekin hasi aurretik Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak urgentziaz H.I.E. 6 Olatzar Sektorearen Hiritartze Jarduketa Programaren Testu Bateginaren behin betiko onartzeko proposatu dio tokiko gobernu batzarreko kideei. Prozedura eta jendaurreko epeekin jarraitu ahal izateko arrazoitu du urgentzia eta, ondorioz, gaia gaurko ohiko tokiko gobernu batzarrean aztertzea momentu honetan bilkuran diren hiru kideek aho batez onartu dute. Gai hau bilerako bosgarrena izango da, hirigintzako azkeneko gaia.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2018ko uztailaren 9an egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210013).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Larrun 5ean igogailua jartzeko obra lizentzia emateko proposamena (2017H0030010)

2017ko irailaren 5ean, I.Z. arkitektoak, Larrun 5eko jabekideen izenean aipatu eraikinean igogailua jartzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2032). Horretarako, I.Z. berak sinatzen zuen gauzatze proiektua aurkeztu zuen, U.P. arkitekto laguntzaile moduan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko uztailaren 28ko oniritzi zigilua zeraman, eta gauzatze materialaren aurrekontua 84.605,78 euro ziren.

Udaleko zerbitzu teknikoekin igogailua jartzeko egindako proposamena aztertu ondoren, igogailua sartzeko derrigorrean berregin behar den eskailera berrirako irtenbide egokia topatu zen, hasierakoak ez baitzuen indarrean dagoen araudia betetzen.

2018ko maiatzaren 25ean, U.P.A. arkitektoak, Larrun 5eko jabekideen izenean, aipatu eraikinean igogailua jartzeko obra baimena eskatzeko dokumentazio osagarria aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1290). Gauzatze proiektu berria I.Z. eta U.P. arkitektoek sinatzen dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2018ko maiatzaren 18ko oniritzi zigilua darama, eta gauzatze materialaren aurrekontua 102.605,78 euro dira.

Irisgarritasun baldintzak modu egokian bete ahal izateko, igogailua sartzeko gaur egun dagoen eskailera eraitsi eta berria egin behar da, eta ataria ere birmoldatzen da. Araudiak eskatzen dituen gutxieneko neurriak betetzeko, ataria gaur egun eraikinak duen lerrokaduratik irteten da eta lurzoru publikoko 10,15 metro koadro hartzen ditu.

Lezoko bizileku-erabilerarako eraikinetan dauden etxebizitzen irisgarritasuna susta­tzeko udal ordenantzaren 5. artikuluak baimentzen du fatxadan, eraikinari loturiko lur-zatitik kanpo irisgarritasuna bermatzeko jarduketak egitea.

Bestalde, aipatu ordenantzan ezarritako prozedurari jarraituz, proiektua erakustaldi publikoan jarri da 20 lanegunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2018ko ekainaren 18an argitaratu ondoren, ekainaren 19tik uztailaren 16ra, eta epe horretan ez da ez iradokizunik edo erreklamaziorik jaso.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Larrun 5eko jabekideei, aipatu eraikinean igogailua jartzeko obra baimena ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera, eta bertan jasotako moduan eraikinaren pareko lurzoru publikoaren 10,15 metro koadro okupatzeko baimena ematea, beti ere ondorengo baldintza hauekin:

Eskailera guztian larrialdietarako argiztapena eta su itzalgailu eramangarriak jartzea derrigorrezkoa izango dela.

Igogailuak makina gela ez daukanean, eta makinak igogailuaren eremu berean daudenean, kasu honetan bezala, igogailua eta erabilera unitate bat (etxebizitza) bereizten dituen eraikuntza elementuaren akustika murrizteko indizea RA, 60 dBA baino handiagoa izan beharko litzateke. Era berean, igogailuen trakzio sistemak eraikuntzaren egiturara lotzeko baldintzak ere bete beharko dira, dardarak eraikin osora barreia ez daitezen, batez ere abiatzean eta gelditzerakoan.

Obra enpresa batek baino gehiagok edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da. Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.

Obra hasi aurretik beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

Obra baimena proiektuan jasotzen diren lanak egiteko da, honenbestez, ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat edukiontzia jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

Obrak burutzeko aldamioak jarri beharko balira, dagokion proiektua aurkeztu beharko da Udalean eta aldamioak kokatzeko lurzoru publikoaren okupazioa behar izanez gero, behar den azalera zehaztu beharko da, okupazioari dagozkion tasak ordaindu beharko direlarik. Muntaketa lanen aurretik Udaltzainekin adostuko da kokalekua.

Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.

Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 2.446,66 x 1,2 = 2.935,99 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 5.130,29 euro ordaindu beharko ditu.

3. Elias Salaberria Hiribideko espaloia berritzeko obra kontratazio espedientea hasi eta dagozkion Proiektu Teknikoa eta Baldintza Administratibo Partikularrak onartzeko proposamena (2018H0100002).

Lezoko Udalak Elias Salaberria Hiribideko espaloia berritzea erabaki du.

Adierazitako obrak gauzatzeko, Udal Zerbitzu Teknikoak proiektua idatzi du.

Proiektu horren arabera, lanak esleitu nahi dira. Kontuan izanda, proiektuak aurreikusten duen aurrekontua 228.813,64 euro dela (B.E.Z. barne) lanak esleitzeko prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliko da.

Era berean, kontratazio prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Aipatu obren esleipenerako espedientea azterturik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Elias Salaberria Hiribideko espaloia konpontzeko obra kontratuaren espedienteari hasiera ematea, prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliz.

BI: Udal Zerbitzu Teknikoak idatziriko exekuzio proiektua onartzea.

HIRU: Altamirara hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio obra kontratazio arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria.

LAU: 228.813,64 eurotakoa gastua onartzea ( BEZa barne) (A-384).

4. Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko bidea egiteko proiektuaren 2. zatia gauzatzeko obra kontratazio espedientea hasi eta dagozkion Proiektu Teknikoa eta Baldintza Administratibo Partikularrak onartzeko proposamena (2018H0100003).

Lezoko Udalak nahi du Lezo eta Donibane arteko Bizikleta eta Oinezkoen 2 Zatia egikaritzea, horretarako aurrez, arloan eskumena duen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuz. Hitzarmenaren onarpena uztail honetako ohiko osoko bilkuraren gai zerrendan dago.

Adierazitako obrak gauzatzeko, SESTRA INGENIERIA Y ARQUITECTURAK proiektua idatzi du.

Proiektu horren arabera, lanak esleitu nahi dira. Kontuan izanda, proiektuak aurreikusten duen aurrekontua 454.698,72euro dela (B.E.Z. barne) lanak esleitzeko prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliko da.

Era berean, kontratazio prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Aipatu obren esleipenerako espedientea azterturik, eta baldintzaturik Udalaren osoko bilkurak aurrez Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena onartzera, “Bizikleta eta Oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko bidea egiteko proiektuaren“ 2 zatia gauzatzeko eta finantzatzeko, Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezo eta Donibane arteko Bizikleta eta Oinezkoen 2 Zatiari dagikon obra kontratuaren espedienteari hasiera ematea, prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliz.

BI: SESTRA INGENIERIA Y ARQUITECTURA idatziriko exekuzio proiektua onartzea.

HIRU: Adierazitako obren kontratazio arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria.

LAU:454.698,72 eurotakoa gastua onartzea ( BEZa barne) (A-398).

5. H.I.E. 6 Olatzar Sektorearen Hiritartze Jarduketa Programaren Testu Bateginaren behin betiko onarpen proposamena (2017H0430002).

2018ko uztailaren 4ean, B.U.Z.ak, Harri Iparra S.A. enpresaren izenean, Olatzar sektoreko Hiritartze Jarduketa Programaren Testu Bategina aurkeztu zuen euskaraz (erregistro sarrera zenbakia 1709).

2018ko uztailaren 19an, D.A.G.k, Harri Iparra S.A. enpresaren izenean, Olatzar sektoreko Hiritartze Jarduketa Programaren Testu Bategina aurkeztu zuen gazteleraz (erregistro sarrera zenbakia 1820).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2018/01/29an hartutako erabakian Harri Iparra S.A. enpresak aurkeztutako eta B.U.Z. arkitektoak sinatzen duen H.I.E. 6 Olatzar sektorearen Hiritartze Jarduketa Programari hasierako onarpena ematea onartu zuen, hainbat baldintzen pean. Era berean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal web orrialdean akordioa argitaratzea erabaki zuen, aurkeztutako Hiritartze Jarduketa Programa jendaurrean 20 eguneko epean jarri eta interesdun orok alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan zezan

Udal teknikariak egindako txostena egiaztatu du hasierako onarpenean jarritako baldintzak bete direla, eta era berean, erakustaldi publikoan ez da iradokizun edo erreklamaziorik jaso. Gauzak honela, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: H.I.E. 6 Olatzar Sektorearen Hiritartze Jarduketa Programaren Testu Bategina (2018 apirila) behin betikoz onartzea.

BI: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, edukien laburpen batekin. Laburpenean, honako hauek jasoko dira gutxienez: eremuaren identifikazioa, sailkapena eta kalifikazioa, eremuari izendatutako hirigintza eraikigarritasuna, jarduketa sistema, aurrekontua, urbanizatze lanen eta hala badagokio eraikuntzako lanen programazioa.

HIRU: Erabaki honen berri ematea Hiritartzeko Jarduera Programak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei.

KONTUHARTZAILETZA

6. Lezoko Udala eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmena onartzeko proposamena (2018KO360001).

Oarsoaldea S.A.k 2018 ekitaldirako lankidetza-hitzarmena aurkeztu du udalak onar dezan, bi erakundeentzat interes orokorra duten hainbat programa garatzeko.

Aztertu dut hitzarmena eta begiratu dut udaleko kontu-hartzaileak egindako txostena. Horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea eta sinatzea.

BI: Udalaren aldetik Jarraipen Batzordearen kide izendatzea alkatea eta udal kontu-hartzailea.

HIRU: Onartzea Lankidetza-Hitzarmen honetarako aurrekontu-kreditua, Oarsoaldeak egingo dituen jarduerak finantzatzeko, zenbatekoa 314.988,93€ izanik. (AD-248/2018 eta AD-237/2018).

7. 24. faktura zerrenda onartzeko proposamena (2018KO110013).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia

24

13.274,59

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

PERTSONALA

8. Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2018/2019 ikasturteko bulegoetako lan egutegia onartzeko proposamena (2018PE060005).

X.E.A.k, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako bulegotako 2018/2019 ikasturteko lan egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Proposamenak Udalhitzek Musika Eskoletako finkatzen dituen baldintzak betetzen ditu eta udaleko ordezkaritza sindikalari aurkeztua izan da.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2018/2019. ikasturteko bulegoetako lan egutegia.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2018ko uztailaren 9az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243879tik 1243885ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna