Antzerkia

Antzerkia

Ay, Karmela

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lezoko Orratx! Antzerki taldeak bere azken antzezlana taularatuko du.

Sinopsia:

Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), komiko-talde batek soldadu errepublikarren bizitza ahal duen bezala girotzen saiatzen da. Frontean hain gaizki pasatzeaz nekatuta, Valentzia aldera joatea erabakitzen dute. Baina, oker baten ondorioz, eremu nazionalean bukatzen dute, eta preso hartzen dituzte. Beraien bizitzak salbatzeko modu bakarra militar talde batentzat ikuskizun bat antzeztea da, komikoen ideologiarekin bete-betean talka egingo duena.

 

Antzerkia

Ay, Karmela

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lezoko Orratx! Antzerki taldeak bere azken antzezlana taularatuko du.

Sinopsia:

Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), komiko-talde batek soldadu errepublikarren bizitza ahal duen bezala girotzen saiatzen da. Frontean hain gaizki pasatzeaz nekatuta, Valentzia aldera joatea erabakitzen dute. Baina, oker baten ondorioz, eremu nazionalean bukatzen dute, eta preso hartzen dituzte. Beraien bizitzak salbatzeko modu bakarra militar talde batentzat ikuskizun bat antzeztea da, komikoen ideologiarekin bete-betean talka egingo duena.

 

Antzerkia

Orratx Txiki

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Kurtso bukaerako emanaldia eskainiko du Orratx! Txiki antzerki taldeak.

HAUR ETA GAZTEEN EMANALDIAK

EKAINAREN 18AN, LARUNBATA:

  • 11:00etan (Txikiak) – “Txanagorritxo modernoak”

Denok dakigu nor diren Txanogorritxo, otsoa eta amona. Baina … Txanogorritxu otsoa baino azkarragoa izan daiteke. Eta, Otsoak agian otso ona izaten ikasi nahi du. Aurkezten dizuegun istorioa gure modura kontatuko dizuegu, gaurkotuta eta modu oso dibertigarri batean.

  • 11:30ean (Ertainak) – “Gezurrak”

Gezur mota asko daude munduan! Guk hauetako batzuk bildu eta aztertu ditugu, zuei modu original batean azaltzeko. Baina, aizue! Gure helburua ez da zuek gezurti profesionalak bihurtzea eh! Edo, bai? Gezurtzen ariko gara?

  • 12:15ean (Nagusiak) – “Kutsidazu bidea, Peio!”

Rozio Oiartzungo baserri batera doa udako hilabete bat pasatzera. Helburua egunorokotasunetik deskonektatu, euskara ikasi eta jende berria ezagutzea izango da. Euskara eskoletan Rachel, neska amerikar bat, sor Maria Ausiliadora, Iñaki psikologoa, Jon harakina eta Agurtzane euskara irakaslearekin topatuko da. Bizilekua, aldiz, Iriarte baserria izango du, amama Marijose, aitona Josemari eta Peiorekin. Bere bihotzeko Peio…

 

Antzerkia

20.000 Legoa itsaspeko zaborretan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak piztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu batean igeri egiten duena eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen den pizti honek ikara eta beldurra eragin ditu itsasoan dabiltzan mariñelen artean.  Ze pizti ikaragarri klase izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua.

 Eta munstro baten partez, intentzio gaiztoko urpeko ontzi aurkituko du, gizadi osoa  arriskutan jartzeko moduko monstruoa. Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala.

Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bati ekingo dio, Nemo kapitainak gidatuta  eta  itsasoko barrunbeak ezagutzeaz gain, bere baitan gordeta dituen sekretu guztien berri jakingo du.

20.000 legoako itsaspeko bidaian, emozioak, beldurrak, txibi erraldoiak, pertsonaia ahaztezinak, fantasiak… Denetik bilduko zaizkio gure surflariari.

Abenturazalea  bazara eta itsasoak gorderik dituen misterio eta altxorrak ezagutu nahi badituzu, zatoz gurekin eta Nautilusen maratilatik mundu berri bat ezagutuko duzu.

Antzerkia

Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Jean Giono idazle frantsesaren ipuin alegoriko batean oinarrituta, Zuhaitzak landatzen zituen gizonak bi gizonen arteko topaketa kontatzen du.

Alpeetako mendietan, Proventzatik gertu, haran desolatu bat baso bihurtzen ahalegintzen den artzaina, eta gazte bat bere buruaren bila.

Topaketa horri esker, gazteak borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziaren armak direla jakingo du.

Funtsean, Europako historiaren gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsa naturaren ulermenetik kontatuta, gizakiaren sormen-indarra eta xehetasun txikiekiko maitasuna.

Antzerkia

Pinocchio Eldarniozko istorioa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Pinocchiok abentura zoragarriak bizi ditu. Arriskatu egiten da, ausartu, oker dago. Beti gaizki doakio, beti salbatzen da.
Umorearekin, objektuen antzerkiarekin, Alberto San Juanen ahots narratzaile beroarekin eta jatorrizko soinu-banda batekin, Canti Vaganti konpainia italiar-holandarrak Carlo Collodiren ipuin gordin eta komikoa berreskuratzen du, eta arriskuz beteriko gizarte batean lurreratzen den izaki ezberdin baten istorioa kontatzen digu. Esperientzia aparten bidez eta pertsonaia barregarriekin topo eginez, Pinocchiok besteak bezalakoa izaten ikasten du.
Denok berdinak izan nahi dugu?

Antzerkia

Aioko

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Aioko garai batean irla alai bat izan bazen ere, aspaldian iluntasunak bertako biztanleen bihotzak hartuak zituen. Dohain oso bereziak dituzten Azkartxin eta Moteltxin izango dira istorio honetako protagonistak. Abentura, sorpresa, geinu eta itzalak, argiz eta emozioz beteriko itzal ugari, aurkituko ditugun bidaia fantastikoa izango da.

Antzerkia

Leihoak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago leihotik begira eta gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duelarik.

Antzerkia

Fresa y chocolate

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Habanako unibertsitatean soziologia ikaslea da David. Gaztea, komunista eta aurreiritziz betea. Diego aldiz, artista, homosexuala, indibidualista eta eszeptikoa. Halabeharrez ezagutzen dira eta Diego erakarrita sentitzen da. Sexu-harremanak mantentzeko asmoarekin, David etxera eramaten du Diegok, baina gazteak arbuiatu eta alde egiten du. Egun batzuk pasatu ondoren, artistarengatik sentitzen duen lilurak errezeloa gainditzen du eta nahiz eta desberdintasun ideologiko eta pertsonalak handiak izan, adiskidetasun zintzoa lantzen hasten dira.

Antzerkia

Winona & Grace

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gau festa zoro baten ondoren eta bakarrik eta apartamentuan giltzapetuta daudela ohartzen dira. Denbora tarte hori elkarrekin bizitzea erabakitzen dute, elkar deskubritzeko eta guk nortzuk diren ezagutzeko balioko duten ordu batzuk: gizarte eta lanpostu kapitalista eta konpetitibo honetan euren tokia bilatzeko borrokan ari diren bi emakume gazte, hain zuzen ere.