Antzerkia

Antzerkia

Luz quebrada

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpeak biztanleriaren zati handi baten askatasun- eta aurrerapen-nahia hautsi zuen. II. Errepublikarekin lortutako eskubide guztiak galtzea ekarri zuen emakumeentzat, eta, beste behin ere, mendetasun eta isiltasunezko bizitzara baztertu zituen. Luz quebradak emakume horietako batzuen oroimenak berreskuratu nahi ditu. Emakume indartsuak, emakume ausartak, emakume beldurtiak, emakume matxinoak, haserretuak, oinazeak hautsitako emakumeak, eguraldi ilun eta arriskutsu baten erdian altxatu zirenak. Margalida Capellak bere liburuan, Dones Republicanes-en, bildu zituen bizi-laburpen horiekin, Carme Planellsek eta Aina Salom-ek eszenarako egokitu dituztenak eta belaunaldi desberdinetako hiru aktorek kontatzen dizkigutenak, gure historiako zatirik distiratsuenetako bat berreskuratu dugu, orain garena eratu duten testigantza ikusezinen zati bat.

Antzerkia

Fake

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gabon zahar gaua da Eta denek ospatzen dute beren bizitzako lehen eguna dela.

Baina ospakizun hau segada bat besterik ez da. Benetako kanpai-hotsak iritsi baino lehen amona ohera eramateko antolatutako paripea.

Amona lotan dagoenean, guztiek jokatzen dute benetan diren bezala. Eta hor hasten dira arazoak.

Antzerkia

Porno

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urte amaierako afariaren bezperan, tipo batek bere koinatua protagonista duen bideo bat ezagutuko du interneteko orrialde erotiko batean, antifaz batek gaizki kamuflatuta. Mahats, kanpai eta ahaideen arteko gaualdiak itxura txarra du. Horrela abiatzen da «porno» komedia familiar urratzaile hau, gure gizartean oso presente dauden dilema moral batzuei buruz gogoeta eginarazten diguna.

Antzerkia

Yerma

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

BERA bilbotar artista ospetsua da.
Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua.
Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako andrea.
Bere ama, besarkadarik inoiz eman ez zion gizaki hori.
Eta bere mutil-lagun ohia ama izateko aukera ekarri zezakeena.
Hona hemen BERA, gure YERMA, eta bere ingurunea.
Andre gazte hau Puerto Escondidoko tekila baten, Goako bhang lassi baten, edo Alexanderplatzeko garagardo hotz baten moduan dario agertoki honetan zehar.

Agian sakrilegioa izan liteke Lorca idazlea aipatu barik YERMA antzezlana gogora ekartzea, baina hitz horrek gaur egun seme-alabarik eduki ezinik dabiltzan andre guztien berbak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez aipatu. Eta bera bezalakoak dira: modako jatetxeetan afaltzen duten andre arrakastatsuak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan gogo handiz dantzan dabiltzanak, telefono garestiak eta zirkulu sozial inbidiagarriak dituztenak. BERA andre guzti horien artean dago: andre arruntak, independenteak, bikotekidearekin, berezko ametsekin, baina eman gabeko desira bakarrarekin: amatasuna.

Haien bertsiorik feministenak, bizitzaz jabetuena den alderdi horrek ez zien aukerarik eskaini umea edukitzea adin batetik aurrera zaila zela ulertzeko eta orain... presioak ez du etenik eta BERAk inoiz nahi izan ez zuen zerbait nahi du, saihestezinezko gatazka biologiko eta emozional dakarren zerbait. Horixe da YERMA. Andre horrengan naturala eta ederra den zerbait obsesibo eta mingarri bihurtzen da. Andre horrengan DESIRAk MAITASUNA ezabatu dezake.

Antzerkia

Lubaki lainotsua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Izenik gabeko gerrako lubaki batean soldadu beterano bat dago, bakarra, beste garai bateko borrokalaria; militantzia eta diziplina zorrotza ditu. Aspaldian ez dago borrokarik, ez dago etsairik... dena bare dago. Jeneralek “bakea” sinatu zuten, tropak etxera bidali zituzten, baina ez zuten erreleborik bidali, eta noski, erreleborik gabe ezin da postua utzi.

Antzerkia

Lehendakari gaia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio: tik arraro, barregarri eta aguanta ezina. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

Antzerkia

Mi nombre es ninguno

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Diziplinarteko antzerki-ikuskizuna, parte-hartzaile diren eta bakarrik dauden gazte migratzaileen ideia, kezka eta bultzada artistikoetatik sortzen dena.

Antzerkia

Tempus

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Klausek ez du hitz egiten. Beno, tempus besterik ez du esaten, baina ongi moldatzen da hormetako erlojuen historia  kontatzeko, ordulariak konpondu ditzakeela erakusteko edo orkesta batetako zuzendaria izan daitekeela frogatzeko. 

Antzerkia

Oliver magoa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Edozein pertsonak irribarre bat ateratzeko egin dezakeen guztia da ekintza magikoa. Oliver Magoa agertokira igotzen den bakoitzean, magia-trukorik harrigarrienak eta umorerik onenak bat egiten dute. Familia osoarentzako ikuskizun magikoa.

Antzerkia

Oilar bat dago zure teilatuan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Oilar bat ezin mugiturik dago eraikin bateko teilatuan. Beheko bizilaguna jakin-minez dago, oilarraren kantuak behiarena dirudi eta. Horren zergatia galdetuko dio oilarrari eta umorearen eta bertsoen bitartez istorio honen nondik norakoak ezagutuko ditugu.