Antzerkia

Antzerkia

Lázaro de Tormes

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Coruñan jaio zen Pedras de Cartón konpainia bere ikuskizunak ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoarekin. Lázaro de Tormesekin klasiko pikareskoa lantzen dute eta lehen aldiz, maskarekin eta hitzik gabe kontatuta izango da.

Antzerkia

Giza gorputzaren erdigunera bidaia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Pertsona baten barruan sartu eta abentura harrigarri bat bizitzeko bezain txikiak bagina? Ongi etorri gure gorputzean zeharreko bidaia zoragarrira! Gaztela eta Leongo Antzerki Feriako haurrentzako ikuskizun onenaren saria.

Antzerkia

Los hermanos Machado

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Manuel Machado, gerra zibila amaitu ondoren, Madrilen ama eta anaia Antoniok partekatzen zuten etxera itzuli zen. Ukitu gabe dago. Badirudi ez dela gerrarik egon. Manuelek ezin du saihestu han bere familiaz eta bereziki bere anaia Antonioaz gogoratzea. Haiengatik bai, gerra bat gertatu da. Talde desberdinetan kokatuta, Antonio Errepublikarekiko leial egon da amaierara arte. Manuel, ordea, Burgosen egon da Francori laudorioak idazten.

Gaur egungo zurrunbilo sortzailean eta garaietako abiaduragatik ia ahaztuta dauden arren, Machadotarrak bi poeta handi izan dira. Letra larriz idazten diren horietakoa, bai, eta lan jonetan beren gaitasun intelektual handia hedatzen dute gerraren zirkunstantziek zapuztutako elkarrizketa luze batean.

Damu eta maitasunezko uneak, batak bestearengatik egin zuena aldarrikatzeko unea, baita gaitzespenetarako unea ere. Sendotasun eta emozio handiko obra da, egiaren, minaren eta kontziliazioaren lekuko, eta aktore-lan zoragarri eta eszenaratze sendo eta zaindu bati esker, oroitzapen eder bat oparitzen digu. Eta beste askorena bezala, gerraren basakeriaz zapuztua gelditu bazen ere, familia harren beste ikuspegi bat ematen digu.

Bideo laburpena hemen

Informazio gehiago

Fitxa Artistikoa: 

Reparto:

  • Manuel Machado: Félix Martín
  • Antonio Machado: Carlos Martín
  • Ellas: Alba Gallego 

Dirección: Carlos Martín

Texto: Alfonso Plou

Producción: María López Insausti

Dramaturgia: Alfonso Plou, Carlos Martín y María López Insausti

Ayudante de dirección y Coordinación técnica: Alfonso Plou

Composición musical: Gonzalo Alonso

Música en directo: Alba Gallego

Espacio escénico: Carlos Martín

Escenografía (diseño y coordinación): Oscar Sanmartín

Construcción de decorados: Jesús Sancho Cuartero

luminación: Tatoño Perales

Vestuario: Ana Sanagustín

Fotografía: Marcos Cebrián

Diseño gráfico: Ana Baiges/Línea Diseño

Equipo de producción: Pilar Mayor y Pilara Pinilla

Antzerkia

Ez da kasualitatea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Emakumeak dira nagusi taula gainean, bai bertsolari zein gai-jartzaile lanetan: ez da kasualitatea. Denak emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Antzerkia

Amua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

“Maitasunaren kontra egiteak sortzen digun ezinegonak eta minak adierazten du

maitasuna maitasuna baino askoz gehiago dela.

Lilura bukatu da, hautsi da anfora...”

Lorea Agirre Darronsoro

 

SINOPSIA

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere.

Askatasunaren utopia azkenekoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Manex Eta Ximun Fuchs
  • Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
  • Argiztapen Diseinua: Aitz Amilibia
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Musika: Anari, Maite Larburu

XIMUN FUCHS

Joan den mendeko 74an sortua, Bordeleko unibertsitatean antzerkia ikasi du.  Europako bideak zeharkatu ditu euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz (Euskal Herria, Frantzia, Alemania, Ingalaterra, Espainia). Hogei eta bost urtez, bere artea antzerki mugalari, aktore, zuzendari, musikari, kamioi gidari, teknikari, ekoizle, banatzaile, zinegile edo irrati kronikari bezala eramaten saiatu da. Axut! Kolektiboa anaiarekin batera sortu du 2018an; lan kolektiboak bultzatzen ditu erabaki iraunkorrak eta ibilbide artistikoak aberasteko. Tim Robbins, Georges Bigot edo Cesar Brierekin lan egin du, eta euskaraz “Juglarea Puta eta Eroa”, “Errautsak”, “Hamlet”, “Francoren Bilobari Gutuna” eta “Zaldi Urdina” antzerki obrak zuzendu.

Orain, euskal antzerkian (Axut! Kolektiboa) eta euskal zinean (Gastibeltza Filmak) eragitea erabaki du bete betean; gure herrian, gure hizkuntzan eta gure ametsetan, lehentasunez bizitzeko, sortzeko eta ekiteko. Fassbinder eredutzat hartuta,   gizartearen idazkari” izateko xedea du, euskal gizartearena.

MAITE LARBURU

1979an Hernanin sortua, Maite Larburu musikari polifazetikoa da. Biolin jotzaile izateaz gain, -Europa erdialdeko antzinako musika zirkuituan egiten du lan-, kantu sortzailea ere bada. Neighbour bikotearekin kaleraturiko bi diskoek egin zuten Larbururen kantautore alderdia ezagun Euskal Herrian (Ura patrikan, 2013 eta Hau, 2016). 2019an, ordea, bere lehendabiziko bakarkakoan eman du aditzera: Hezurren azpian.

Lan Honek 2020ko Musika Bulegoa saria jaso du eta estatu espainiarreko musika independente sarien 2020 edizioan (Premios MIN), euskal album onenaren Etxepare sarirako izendatuetako bat da. Laburki, batzuetan, bere burua 21garren mendeko trobadore moduan irudikatzea gustatzen zaio; baina badaki hori irudimen kontua besterik ez dela. Maite Larburu zure antzeko piztia bat besterik ez da.

Eta 18 urtez Amsterdamen bizi ondoren, Hernanira itzuli da.

MANEX FUCHS

1975ean sortu, eta Baxe Nafarroan hazi zen. Bordeleko unibertsitatean arte  dramatikoetan lizentziatu ondoren, antzezle ofizioan hasi zen euskaraz, frantsesez eta noizean behin gaztelaniaz. Kide zonbaitekin Le Petit Théâtre de Pain taldea sortu, eta mende laurden batez, antzerki ibiltaria bere alor guztietan obratu du: jokoa, dantza, musika, idazkera, zuzendaritza, kudeaketa. Ibilbide horretan, Georges Bigot, Tim Robbins eta Cesar Brierekin elkarlan zonbait burutu ditu. Euskal antzerkia jorratzeko, Antton Lukuren transmisio lana izan du oinarri. Donostia Hiria saria jaso zuen, bi aldiz antzezle gisa (Errautsak, Frankoren bilobari gutuna) eta behin taula zuzendari gisa (Publikoari gorroto). Gaur, Ximun Fuchsekin batera, Axut kolektiboaren sortzaile eta eragileetako bat da, eta Iparraldeko Hirigune Elkargoarekin euskal antzerkiari dedikatua den lurralde proiektu bat eramaiten dute.

Bestalde, telebistarako serie baten 15 kapitulutan aritu da aktore gisa, baita zinerako Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnetek zuzendutako “Non” pelikulan ere, (Donostiako Zinemaldian Zinemira saileko gidoi onenaren saria). Film laburrak egin ditu, jokolari edo zuzendari laguntzaile gisa. Eremu horretan, bost kiderekin batera, zinerako ekoizpena eta banaketaz arduratzen den Gastibeltza Filmak enpresa sortu dute.

 

Antzerkia

Noches de hotel

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lau gau hotelean, denboran desordenatuta. Lau pertsonaia beren bizitzak bideratzen saiatzen, porrotaren ondoren, azkenean gogobete gabe utziko dituen ideal bat bilatzen.

"Noches de hotel"-en ez dirudi ezer, inor ez da errugabea, ezta erruduna ere. Hemen, topaketak desadostasunak sortzen dira edo ustekabeko egoerak eta egoera komiko zentzugabeak sortzen dira, bizitza bera bezala agian.

Komedia dramatiko bat edo drama oso komiko bat.

Antzerkia

Maitasunaren itxiera

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura ikaragarria.

Maitasunaren itxiera lanean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.

Antzerkia

Konpromisoa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Izengabea.pngTomas egile kaskar bat da eta German lanbidean nabarmentzerik lortu ez duen aktorea. Germanek arazo ekonomikoak ditu, eta nola edo hala bere apartamentua saldu nahi du. Hitzordua jarri du erosle izan daitekeen batekin eta Tomas lagunari etortzeko eskatu dio, hala moduzko idazlea izanagatik haren aurpegiak konfiantza ematen duelako. Baina eroslearen zain dauden bitartean gauzak okertu egiten dira. Eztabaidan hasi eta aspalditik isilean gordetako gaitzespenak leporatzen dizkiote elkarri...

Antzerkia

Réquiem por un campesino español

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

1937ko udan, urtebete igaro da Paco del Molino hil zenetik, eta Mosen Millan, bataiatu, ezkondu eta muturrera eraman zuen apaiza, mutilaren arimaren aldeko requiem meza ospatzen ari da gaur. Ordubete pasatxo falta da meza hasteko, eta apaiz zaharra, sakristauaren ondoan, senide eta lagunen zain daude.

Antzerkia

Kottauak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditorium

Non daude sedukzio berrirako marra gorriak?

Zaharkitutako kode berriak nola ordezkatu, “koittadu parea” bihurtu gabe?

Dena emanda larrua nola jo, harreman orekatu eta libre batean?          Jakingo al dugu generoaren ikuspegi berritik aurre egiten?

Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, 9 urteko bikote harremanean, eta 14 hilabeteko sexu-lehortean. “Gabezia” horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute.

Komedia, barra-barra, eta baita une mingarriak ere, “galdutako sexuaren bila” azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.

Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain, ibilbide luzeko bikotea, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak. Ikuslegoa hunkitzeko eta pentsatzen jartzeko duten gaitasun berezia erakusten dute biek. Azken finean, edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta polemikoa.