Haur jarduera

Haur jarduera

"Mr. Train"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bidaiariak trenera!

Tren honetara igotzen den oro, NOWHERE geltokian jetsiko da. Bertan, Mr. Train eta bere txakurra... bueno... bere txakurra... egia esan Mr. Train-i ez zaio batere gustatzen txakur hau, bizi dira. Eguna joan eta eguna etorri, Mr. Train-ek bere esku dagoen guztia egingo du txakurra geltokitik urrutiratzeko, baina txakurra beti geltokira itzuliko da. Baina egun batean, dena aldatuko da eta txakurra ez da geltokira itzuliko. Orduan, Mr. Train txakurra zenbat botatzen duen faltan konturatu eta bere bila abiatuko da. Aurkituko ote du txakurra Mr.Train-ek ? Erantzuna ezagutu nahi baduzue, ez ezazue galdu NOWHERE-era doan trena. Mr. Train eta txakurra zuen zain dituzue.

Ikusleak: Familientzako ikuskizuna (6 urtetik gorako pertsonentzat).

Iraupena: 50 minutu.

http://www.trukitrek.net

Haur jarduera

"Lur"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina.

Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila.

Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Kepa Errasti
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Zuzendari laguntzaileak: Xabier Ormazabal eta Xanti Agirrezabala 
  • Aktoreak: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Eszenografiaren diseinua: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta 
  • Eszenografiaren eraikuntza: Eskenitek
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Kartelaren diseinua: Ane Pikaza
  • Irudiak: Adrian Hernandez
  • Konpainia: Xake Produkzioak

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: haurrak
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Iraupena: 55 minutu
Haur jarduera

"Lau"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Haur jarduera

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Musua"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Bekoerrota kiroldegia

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko-liburu berria da Musua.

"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.

Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.

Eta zu?"

 

Haur jarduera

"Inondik inora"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.

Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

Gauza mordoa 50 minutuko 4 urtetik gorakoentzako komedia familiar batentzat... Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!

  • Zuzendaritza eta testua: Patricia Urrutia
  • Antzezleak: Patricia Urrutia, Aiora Sedano, Leire Ucha
  • Kanpo begirada: Ximun Fuchs
  • Musika: Asier Ituarte
  • Eszenografia: Amaia Garate
  • Argiztapena: Ion Chávez
  • Panpina: Battitt Halsouet
  • Aholkularitza artistikoa: Pablo Ibarluzea, Urko Redondo
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Teknikaria: Xabino Alkorta
  • Ekoizpena eta Banaketa: Benetan Be
Haur jarduera

"Egur taupadak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Galtzagorri bat lurralde urrun batetik etorri da, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen eta soroak lehor daude. Gainera, aspaldi ez du euririk egiten.

Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina horretarako “Arboliako” lurralde misteriotsura bidaitu beharko dugu eta han Zorigaitz azti maltzurra egongo da gure zain...

Haur jarduera

"Burbujas de papel"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Burbuila eta gauza biribilekin maiteminduta dagoen musikaria da Roger. Bere etxean dena da biribila, eta gauak eta egunak ematen ditu burbuilak egin nahian bere tronpetarekin, lortu gabe.

Egun baten, ametsetan, Bombaliara heltzen da, burbuilen herrialdera, eta han, maitagarri bat ezagutzen du, Bumbú, bihurri, alai eta ikusnahia, mugimenduaren bitartez komunikatzen dena, hitzak erabili gabe. Maitagarria, ikusirik Roger ez dela gai burbuilarik egiteko benetako munduan, Bombaliatik joango da bere helburua lortzen laguntzeko.

Ume eta helduen irudimenarekin jolasten den proposamen bisual eta plastikoa, dena posible den espaziora garraiatuz. Mundu fantastiko batetik doan ibilbidea, burbuila, paper, argi eta iluntasunez betea. Ikuskizun magikoa. Ikusleek, partaide aktibo, ezin izango dute beste alde batera begiratu.

  • IDEIA ETA SORKUNTZA: Compañía Múcab Dans
  • ZUZENDARITZA: David Pintó
  • KOREOGRAFIA ETA DANTZARIA: Irina Martínez
  • MUSIKARIA: Joan Laporta
  • IRAUPENA: 50'
  • HIZKUNTZA: Testu barik
  • IKUSLEA: +3 urte
Haur jarduera

"Musika Galduaren bila"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Eneko Holmes, munduko detektiberik ospetsuena, irakurle amorratua da. Orain inoiz izan duen kasurik zailenari aurre egin beharrean dago: “musika galduaren kasua”. Planeta musikarik gabe geratu da eta bere bila joateko, abentura eta topaketa fantastikoz beteriko bidaia fantastiko bat egin beharko du eleberrietan irakurri dituen lekuetan eta aroetan zehar. Pistarik emango digute Historia Aurreko leize-zulo batean? Antzinako Egiptoko piramideetan? Grezia Klasikoan? Agian Erdi Aroko monasterioren batean? Mozartek zerbait al daki? Far West-en?... Baina garrantzitsuena: zergatik geratu gara musikarik gabe

Antzerkia, magia eta proiektaturiko marrazki bizidunen arteko konbinaketak, musika eta haren historiaren bidez, irakurketaren garrantzia erakusten da umeei modu dibertigarrian. Horrez gain, ingurunea zaintzera, matxismoaren kontra borrokatzera, kulturartekotasuna modu positiboan hartzera, eta nor bere kultura eta hizkuntza aintzat hartzera eta babestera bultzatzen da emanaldiaren zehar.

Haur jarduera

"Azuzaina-ren kontakizuna"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Azuzainaren ipuinak argi erakusten du ez dagoela normaltasunerako formularik, familia armoniarako konpas arauturik ez dagoen moduan.

Etxeko guztiei zuzendutako ikuskizuna, familia eredu anitzak era alai eta jostarian erakusteko, abiapuntu zuzen batetik: Zelakoa da familia normal bat? Zurea modukoa.

Azuzainaren inprentan eskaera urgente bat jasotzen dute: familiei buruzko liburua da. Langileak buru belarri aritu beharko dira lana sasoiz amaitzeko, euren onena lanera ekarriz, eta ideia zoro eta barregarriak martxan jarriaz.

Haur jarduera

"Denboraren taupada"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Fabrika zaharra dagoen tokira, neska bat iritsi da bere maletarekin. Odei du izena. Baina, bertan zerbait arraroa gertatzen ari da... Guztiak haserre bizi dira. Ez dute denborarik ezertarako. Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da. Hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira.

Kalejira bat egitea bururatu zaie arrazoiak ezagutzeko. Permin, Kale garbitzaileak, malabareak egingo ditu, Marik gitarra eta Odeik txirula joko dute. Baina ez dute ezer topatzen... Itzaletan ordea, Denboraren lapurrak daude guztia ikusten. Gertatzen ari dena, ezin dute onartu, eta gure hiru lagunak arrapatzera abiatzen dira.

Lortuko dute gure lagunak, gaixotasun arraro honetatik, haurrak askatzea?

PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAk izugarrizko abenturan murgilduko gaitu.

Bertan, TXONTXONGILOAK, ANTZERKIA, UMOREA eta IRUDIMENA dantzan ikusiko ditugu.

 + 5 urtetik gora.