Haur jarduera

Haur jarduera

"Nur eta Herensugearen Tenplua"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Nur bere gurasoekin batera Larrabetzutik Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egin ditu eta beraien lagunen urtebetetzea ospatzera jolas parke erraldoi batera joango dira. Kuadrilako lagun bat aldendu eta bere bila abiatuko dira Nur eta bere lagunak, baina bidean labirinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko buruhauste ugari izango dute gazteek.

Nur eta Herensugearen Tenplua filmaren fitxa.

Haur jarduera

"Harri zopa"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film labur sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Buhó del cinek xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.

Harri Zopa “El Búho del Cine” bildumako lehenengo film labur sorta da. Guztiak animazioko lanak dira, ardatz nagusi bera konpartitzen dutenak eta helburu ludiko-didaktikoa bilatzen dutenak. film labur guztietan hontzak egiten du gidari lana; bera da neska-mutilei hitz egiten diena, ikusle gaztetxoen eta hontzaren arteko harremana sendotuz.

Informazio gehiago

Haur jarduera

"Txirriski txoriaren ipuin musikatuak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Txirriski txoria Afrikako txori bat da, eta mundu osotik bidaia pila bat egin ditu. Munduko leku bakoitzean gauza asko ikasi ditu eta istorio asko entzun ere bai. Istorio horietako batzuk kontatuko dizkigu Txirriski txoriak, baina era berezi batean entzungo ditugu, musikaren bitartez. Txirriski txoriaren ipuinetan musika izango da nabarmen.

Gurekin ipuinak entzun, abestu eta ondo pasatu nahi duzu? Ba orduan etorri Txirriski txoriarekin batera disfrutatzera.

3tik 9 urtera.

Haur jarduera

"Ballerina"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea.

Ametsa egia bihurtzeko bidean, Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Paris hiriburu magikoan. 

Haur jarduera

"Olentzero eta Amilaren sekretua"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Amila bederatzi urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazoak izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede, Mai eta Tximas. Bitartean, mundu mitologikoan gorabeherak egongo dira, eta Tasuri gaiztoa Amila bahitzera joango da. Berak ez dakien arren, Amila da mitologiaren azkeneko lamia, Intza lamiaren eta gizaki baten alaba, eta bere urrezko orraziak boterea emango lioke Tasuri gaiztoari. Tasuriren mandataria, ordea, nahastu egingo da eta Mai eramango du Amilaren ordez. Une horretatik aurrera, Olentzero, Amila, Fede eta Tximas mundu mitologikoan barneratuko dira Mairen bila, baita urrezko orraziaren bila ere.

Haur jarduera

"Grufaloa"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sagu txiki bat poz-pozik dabil basoan. Gosetuta dago, eta, sabela betetzeko, hurren bila joatea erabaki du. Bidean, bera bezain gosetuta dauden azeria, hontza eta sugea topatu ditu. Hirurek etxera gonbidatu nahi dute bazkaltzera, baina sagua ez da haien asmoez fio, eta, modu atseginean, ezetz esan die haien gonbidapenei; izan ere, grufaloarekin hitzordua du! Baina zer da grufalo bat?

Ezagutu Grufaloaren eta haren alabaren mundu liluragarria. Julia Donaldson idazleak, haur-literatura modernoan erreferentea denak, sortutako samurtasunez eta balioz betetako bi abentura dira.

Haur jarduera

"Gazte harrigarria, T.S. Spivet"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

T. S. Spivet bere familia bitxiarekin Montanako arrantxo batean bizi den hamabi urteko jenioa da. Kartografiarako eta asmakariak sortzeko daukan talentuak ordainsaria jasoko du, zientzia-erakunde batek izen handiko sari bat eman behar baitio. Maleta hartu eta ia herrialde osoa zeharkatuko du saria hartzeko.

Informazio gehiago filmari buruz

Haur jarduera

"Richard Zikoina"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Zikoinek hezitako txolarre umezurtza da Richard, bere burua zikoinatzat duena. Negua iristean, lurralde epelagoetara lekualdatzeko garaian, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino heltzeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard ez dago konforme, eta benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabuz eginda. Lagun imaginarioa duen hontza xelebrea eta abeslari famatua dela pentsatzen duen perikitoa izango ditu bidaia-lagun. Oztopo ugari gainditu beharko ditu abentura zirraragarrian: saguzar arriskutsuak, Intertentera engantxatuta bizi diren usoak, bele mafiosoak, gorreria eragiteko zarata egiten duen Boeing 747 bat...

Afrikarako bidea topatzen duenean, beste ezusteko bati egin beharko dio aurre. Zikoinetako bat, azkonar beldurgarri baten atzaperretan preso dago, eta ihesaldian lagundu beharko dio. Zikoina txikiak barruan duen txolarre indartsua askatu beharko du ihes egin eta bere familiarekin elkartzeko.

Haur jarduera

"Bram Barrabas"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bram 6 urteko haur bat da eta ez da gelditu ere egiten. Alaia da, kementsua, benetako abenturazale eta asmatzailea. Eta gainera, izugarrizko irudimena du. Bera inguratzen duen munduak pentsatzeko asko ematen dio eta "Izen onenen" eta "Hitz onenen" bilduma egiten du liburuxka batean.

Bram "handien eskolara" joan eta lehenengo mailan hasteko desiratzen dago, baina Fish Jauna zorrotzaren gelan tokatu zaio. Bere irakasle berria, hertsi eta disziplinazkoa da eta ez zaio axola Bram-en barne mundua. Gure protagonista txikia, geratu gabe mugitzen da, eta ez da sekula eskolako lanetan kontzentratzen. baina Fish jaunak ahalegin guztiak egingo ditu Bram-en gauzak "behar diren bezala" egiteko.

Bram-en gurasoek zailtasunak izango dituzte semearen zoriontasuna eta irakasle berriaren egiteko modu berrietara moldatzearen arteko oreka lortzeko.

Bram Barrabas filmaren fitxa

Haur jarduera

"Teresa eta Galtzagorri"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Tim lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta Vladek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.

Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska. Teresaren etxean ezkutatuko da Tim, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira.

Denborarekin, Tim aldatzen hasiko da. Bere mundutik eta bere ingurukoengandik urrun denbora gehiegi daramala ikusiko du. Tim salbatzeko aukera bakarra itzultzen laguntzea izango da. Denborarik galdu gabe! Baina kontuz! Vlad zelatan dago!

Filmaren fitxa