Haur jarduera

Haur jarduera

"Maleta kontuak", Maider Galarzaren ipuin kontaketa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Lezoko Liburutegia

Maleta honetan elefanteak, kalabazak, erraldoiak... sartzen dira. Bere sekretuak ezagutu nahi badituzu, xuxurlatu astiro: maletatxo bidaiari, kontaguzu guri, barruan dituzun ehundaka kontakizun. Ikusiko duzu zer gertatzen den.

4-9 urte
45 min.

Haur jarduera

"Jon Braun"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Jon Braun beti ilusioz aurrera egiten duen indio txiki bat da. Jon Braunek munduko Jon Braun txiki guztiak hurbildu nahi dizkigu aretoko eserleketara.

Indio ttipien herrian natura, zoriona eta poza dira nagusi, baina, bat-batean, zoritxarra beraien herrira heldu da. Ezustean, Jon Braun txikia bakar-bakarrik geratu zaigu, baina han, urrunean, bere arreba nagusiak ez du inoiz ahaztu eta ez du bera topatzeko saiakeran inoiz etsi.

Jon Braun zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun ausardiaz mintzo zaigu

Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.

  • Konpainiak: Anita Maravillas & Portal 71
  • Zuzendaria: Iván Alonso
  • Antzezleak: Valentina Raposo, Miren Larrea
  • Musika: Fran Lasuen
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Argiztapena: Ion Chávez