Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

Isiltzen joan zirenak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lourdes Iriondo Ez dok hamairuko kidearen eta Euskal Herriak emandako artista handiaren obran oinarritutako ikuskizuna. Lan honen bitartez, Lourdesen kantak eta Hego haizearen ipuinak (1973) berriz ere plazara ekarri nahi izan dituzte egileek, haren irudi sinbolikoekin jolastuz, musikarekin amestuz, eta Lourdesek utzitako ondarea berreskuratuz. 

Ikus-entzunezko emanaldia

EZ, ESKERRIK ASKO (GLADYSEN LEIHOA)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

1979an, Three Mile Islandeko (Harrisburg, AEB) istripu nuklearraren ondotik, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez, -ekainaren 3an-, nazioarte mailako mugimendu antinuklearrak hainbat mobilizazio antolatu zituen. Gurean, mobilizazioa Tuteran burutzea erabaki zen. Izan ere, euskal kostaldean programatutako hiru zentral nuklearrez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat gehiago eraikitzeko proiektua bait zegoen, Tutera alboan, alegia. Deialdi hartan, era berean, Bardeetako tiro- eremua desegitea ere aldarrikatu zen.

Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen baina ez zen itzuli. Guardia Zibil baten tiroak bizitza kendu zion manifestaldi baketsu eta baimendu hartan. Dokumental honek asmo bikoitza du: batetik, 23 urteko gazte hau zein zen eta gertakariok nola jazo ziren ezagutarazi nahi du; eta bestetik, Euskal Herrian eta mundu zabalean zentral nuklearren ezarpenaren kontra 70ko eta 80ko hamarkadetan gauzatutako erresistentzia prozesua ulertzen lagundu.

Baina dokumentalak deskribatzen duen errealitatean, Gladys ez zen izan bortizki hil zen pertsona bakarra. Gazte ekologistaren heriotzaren aurretiazko eta ondorengo gertakariak jaso ditu filmeak eta garaiko euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu soziala irudikatu du.

Ikus-entzunezko emanaldia

EUROPA TRANSIT

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Besterik
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Europa Transit autobusak Europako hamar hiritara egingo du bidaia. Hiri horiek gerrak eta gatazkak bizi izan dituztenak dira; zehazki, honako hauek: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Kaliningrado, Pristina, Sarajevo, Plovdiv, Istanbul eta Pafos.
Helburua da europar nortasunari buruzko mosaiko digital bat lortzea, Europa plural baten hainbat nortasun-ikuskera agerian jartzeko. Datozen urteetan ere osatu ahal izango da mosaikoa. Urtarrilaren 22ko goizean, autobusa Donostian zehar ibiliko da, eta 12:00etatik 15:00ak arte (ordu horretan abiatuko da), Alderdi Ederren aparkatuta egongo da, herritarrek ikus dezaten.

Ikus-entzunezko emanaldia

MR. LINK: JATORRI GALDUA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai, eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako, Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek, elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko. 

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Missing Link
  • Estreinaldi-urtea: 2019
  • Generoa: Animazioa, abenturak, komedia
  • Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
  • Iraupena: 95 minutu
  • Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
  • Zuzendaria eta gidoigilea: Chris Butler
  • Musika: Carter Burwell
  • Produkzio-etxeak: Laika Entertainment, Annapurna Pictures
  • Ekoizpena: Arianne Sutner, Travis Knight
  • Banaketa: Michèle Abitbol-Lasry, Séverine Lajarrige
Ikus-entzunezko emanaldia

PLAYMOBIL

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Charlie txikia Playmobil-eko munduan imatumagikoan bat-batean desagertzen denean, haren arreba Marlak bere bizitzako bidaia hasiko du hura etxera ekartzeko.

Mundu sinestezinetan barrendua hala eta ezinezko erronkak gainditzen dituela, Marla-k Del sukaldari berritsua bezalako lagun berri eta dibertigarriak aurkituko ditu, Rex Dasher itxura oneko agente sekretu karismatikoa, bihotza baino ez den errobota, amabitxi xelebre bat eta askoz ere pertsonaia gehiago.

Ikus-entzunezko emanaldia

TOMBOY

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Laure, 10 urteko neskatila, beste auzo batera joango da bizitzera gurasoekin eta ahizpa txikiarekin batera. Auzoan lagun berriak egingo ditu eta joko eta barre algaraz igaroko du uda. Laurek, hala ere, sekretu bat du: bere burua Mickäel mutiltzat aurkezten du. Lisa, taldeko neska bat, harekin maiteminduko da Mickäel dela pentsatuz, eta horrek egoera korapilatsuak eragingo ditu.

Fitxa

  • Estreinaldi-urtea: 2011 (Filmazpit katalogoan 2019tik)
  • Zuzendaria eta gidoigilea: Céline Sciamma
  • Aktoreak: Cheyenne Lainé, Jeanne Disson, Malonn Lévana, Mathieu Demy, Noah Véro, Ryan Boubekri, Sophie Cattani, Yohan Véro, Zoé Heran
  • Herrialdea: Frantzia
  • Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa
  • Gaia: Sexua aukeratzeko eskubidea
  • Iraupena: 84 minutu
Ikus-entzunezko emanaldia

LA VOZ DE IÑAKI

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Iñaki Otxoa de Olza Seguin alpinistaren testigantza bizia jasotzen duen dokumentala da hau. Ez du bere heriotza kontatzen, bere bizitza baizik. Eta artxiboko materialetik abiatuta egiten du, askotariko iturrietatik berreskuratuta. Aitak bere hitzaldiak grabatu zituen zintak, lagunen argazkiak, irudi zaharrak, familian filmatutako zortzi milimetroko filmak. Material horretatik erreskatatutako Iñakiren ahotsak Nafarroarekin, bere familiarekin eta mendiarekin duen harremanaz hitz egiten digu. Eta, mendiarekin duen harremanaren bidez, ahaleginaz, naturaz, adiskidetasunaz, zoriontasunaz eta heriotzaz hitz egiten digu. Iñakiren ahotsak, bere aurkezpenetan beti bezala, gure kontzientzia akomodatu egiten du, benetakoari begiak irekitzen dizkio eta bizitza esnatzera bultzatzen gaitu.

Ikus-entzunezko emanaldia

AGUR ETXEBESTE!

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da "osasun arazoengatik". Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Ikus-entzunezko emanaldia

KABI BILUZIAK

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Virginia Senosiainek eta Juan Luis Napalek ekoitzi eta zuzendutako dokumental honek INDARKERIA MATXISTAren errealitate latza ezagutzera eman nahi du. Fikzioa, errealitatea, jendearen parte hartzea eta indarkeria matxista pairatu duten emakumeen testigantzak entzun eta ikus ditzakegu. Egileek lan honen bitartez mahai gainean jarri nahi izan dutena zera da: nahiz eta gizartearen gehiengoa indarkeria horren aurka egon, paraitzen segitzen dugula eta lehenbailehen amaitu behar dela. Lan hau modu positiboan bukatu nahi izan dute, herri eta herrialde ezberdinetako jendearen parte hartzearekin, arazo honetatik atera daitekeela erakutsiz, baina hau baino garrantzitsuagoa dena, ateratzearen beharra erakutsiz.

Ikus-entzunezko emanaldia

UDARE ERRALDOIAREN ISTORIO HARRIGARRIA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sebastián elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta pintoresko batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean.

Baina, egun batez, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da. Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du. Barruan zer eta JBren mezu bat, esanez Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela.

Bere bila joateko eskatzen die JBk mezuan. Botilaren barruan hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da. Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastián, Micho eta haien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin.

Ausart jokatu beharko dute, eta ezertxok ere ez ditu geratuko bi lagunak. Erabakia hartuta daukate: Uharte Misteriotsuaren bila abiatuko dira, eta eurekin ekarriko dute JB etxera bueltan.