Kontsultatu hemen 2020 urte ondorengo Tokiko Gobernu Batzordeko aktak.
Tokiko Gobernu Batzordeko aktak (2020 artekoak)
1999.eko Martxoaren 10ekoa
Agiri mota
- 1999ko otsailaren 24an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero
- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea
- Juan Ramon Arretxeari, Inversiones Bidasoa-Txingudi S.L.ren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, 113 poligonoan dagoen pabilioi industriala egokitzeko (antzinako Guiasa
- Jose Angel Lopetegi Salaberriari lizentzia ematea, Sagar Zulo erretegi-jatetxea egokitzeko
- Andreone aldea urbanizatzeko eta Polentzarrene kalea asfaltatzeko aurkeztu diren aurrekontuak onartzea
- Uralsan S.L.ri luzatzea Kontuhartzailetzako lokalean jarritako aire girotuaren ekipuaren mantenimendurako kontratua
- Gizarte-larrialdietarako zenbait laguntza ematea
- Udal langileen barne araudia onartzea (ordutegiak, lizentziak, baimenak...).
- Dirulaguntzak ematea Herri Urratsi, Ziburuko Euskal Kolegioari eta Lezo Institutuari
- Lesoinu 99rako egitaraua eta aurrekontua onartzea
- 1999. urtean Orratx aldizkariaren argitalpenak eragindako defizita berdintzeko 1.365.000,- pezeta zuzentzea
- WEB orri baten sorkuntza eta diseinua onartzea
- Galde eskeak
1999.eko Otsailaren 24ekoa
Agiri mota
- 1999ko otsailaren 10an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero
- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea
- Ceferino Iturria Buissani lizentzia ematea, Kale Nagusiko 3an 6 etxebizitza-apartamendu eta lokal komertzial bat egokitzeko
- UTE Oreretak aurkeztutako 5 eta 6 ziurtapenak onartzea, futbol-zelaieko 1. Faseko obrei dagozkienak
- Iberdrolak 1 Sistema Orokorrean aireko eta lurpeko lineak aldatzeko aurkeztutako aurrekontua onartzea.
- Lezoko berdeguneen mantenimendurako zerbitzu-kontratua luzatzea
- Gizarte-larrialditarako zenbait laguntza ematea
- Etxez etxeko laguntzako bi zerbitzu ematea
- Cecilia Lecuona Zapirainek egindako eskabidea
- Cesareo Erice Perezek egindako eskabidea
- 1998ko urritik abendura bitartean helduek euskalduntzeko emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari
- 1998ko urritik abendura bitartean familiak euskalduntzeko programaren barruan emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari
- Dirulaguntza ematea Argia astekariari eta Ibilaldia 99ri
- Pasaia Lezo Lizeoak argitaratzen duen aldizkarian publizitatea jartzeko proposamena
- Orratx aldizkariaren 15. alearen argitalpenak eragindako defizita berdintzeko subentzioa ematea.
- Kale-garbiketa lanak egiteko peoi ez-kualifikatuen zerrendatik bi langile kontratatzea
- Galde eskeak
1999.eko Otsailaren 10ekoa
Agiri mota
- 1999ko urtarrilaren 13an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero
- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea
- Trefilados y Acabados Metálicos S.L.ri obra lizentzia ematea, Sagasti 103 poligonoko Urune kaleko 19an kokatutako pabilioia egokitzeko, hartan kaldereria lantegia jartzeko xedez
- Ascensores Ulahi S.A.ri obra lizentzia ematea, Agustina Lizarazu kaleko 4.eko etxean igogailu bat jartzeko
- Mª Elena Gezala Solaverrietari obra lizentzia ematea, Zubitxo kaleko 9ko etxean eskilara konpontzeko
- Mª Aguado Mur-i lehen okupazio lizentzia ematea, Iturrin Bailarako 16.ean eraikitako familia bakarrarentzako etxerako (Villa Marta
- Excavaciones Muñatonesek aurkeztutako faktura onartzea, 1 S.O.ean tentsio altuko lineak lurperatzeari dagokiona
- Adolfo Sobrinok aurkeztutako faktura onartzea, 1 S.O.eko urbanizazio-obrei dagokiena
- Udal kiroldegian elbarrien sarbidetarako arrapala bat eraikitzeko aurrekontua onartzea
- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea
- Txara 1 Egunezko Zentroan egonaldi bat diruz laguntzeko proposamena
- Familia eskuhartze zerbitzu bat egiteko proposamena
- Dirulaguntza ematea 1997/98 ikasturteko Merkataritza ikastaroan parte hartutako bi laguni
- Ordaintzea Lezoko Euskararen Berezitasunak aztertzeko eman ziren bekak
- Santo Tomas eta Olentzero egunetan antolatu ziren ekitaldiengatik dirulaguntza ematea Oroitzene AEKri eta Hezikuntzari
- Dirulaguntza ematea Ekaitz Atseden Taldeari eta Murixka Euskal Dantza Taldeari, 99ko Ihauteriak antolatzeko
- Orratx aldizkariaren 14. alearen argitalpenak eragindako defizita berdintzeko subentzioa ematea
- Peoi ez-kalifikatuen zerrendatik Jose Luis Diez Altamira kontratatzea, kale-garbiketa lanak egiteko
- Alkatearen 9. eta 16. Dekretuak berrestea, kale-garbiketa lanak egiteko zenbait langileren zerbitzuak kontratatzeko emandakoak
- Iberdrolari obra lizentzia ematea bi transformazio-zentro jartzeko Goiko Plazan
- Galde eskeak
1999.eko Urtarrilaren 13ekoa
Agiri mota
- 1998ko abenduaren 17an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero
- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea
- Amaia del Valle Sanz abokatuak, Lurbe Grup S.A.ren izenean, aurkeztutako errekurtsoa atzera botatzea, hau da, 98/04/29 datako Gobernu Batzordearen akordioaren kontra aurkeztutakoa
- Excavaciones y Transportes Orsa S.L.k aurkeztutako aurrekontua onartzea, Darieta eta Goienetxe artean doan herribidea konpontzeko
- Etxez etxeko laguntza emateko eskabidea
- Udal brigadarekin lanean ari diren bi peoi kualifikatuen kontratuak luzatzea
- Alkatetzaren dekretu hauek berrestea: 191 (Udaltzain baten kontratazioa); 4, 5 eta 6, horien bidez izenpetu baitira zerbitzu-prestaziorako zenbait kontratu, 3. Adineko pertsonentzat zenbait aktibitate gauzatzeko xedez
- Galde eskeak