Zer egin behar dut galdutako objekturen bat berreskuratzeko?

  • Udaltzaingoak Gurutze Santuaren plazako lehenengo zenbakian duen bulegora  joan.
  • Zerrenda Internet bidez kontsulta daiteke.
  • Galdutako objektua berreskuratzeko:
    • Galerari buruzko datu ahalik eta zehatzenak eman behar dira: tokia, eguna, eta abar.
    • Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu behar da.
    • Faktura aurkeztea lagungarria da.
    • Mugikorren kasuan, hauexen aurkeztu behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura –bertan zehazten baitira IMEI kodea edo-eta PIN zenbakia–.
    • Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak, haren bikotea, faktura edo-eta haren jabe zarela identifikatzen zaituen bestelako datuak.
    • NANa edo dokumentu ofiziala aurkeztu behar da norberaren nortasuna egiaztatzeko; horretaz gain, telefono-zenbakia eman behar da.
    • Objektua jaso denaren eta aurkituenarekiko dagoen legezko betebeharra adierazten duen egiaztagiria sinatu behar da.