Kuxkuxeroak saioak Oarsoaldean. Azaroaren 8an, Miren Arrieta izango da Lezon
Go!azen telesaileko Miren Arrietak, KUXKUXEROAK egitasmoaren Oarsoaldeko lehenengo saioa eskainiko du Lezon gaur, azaroak 8, ostirala, arratsaldeko 19:30ean.
Go!azen telesaileko Miren Arrietak, KUXKUXEROAK egitasmoaren Oarsoaldeko lehenengo saioa eskainiko du Lezon gaur, azaroak 8, ostirala, arratsaldeko 19:30ean.
Edurne Agirre okina ogia etxean egiten erakusten ari zaie Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei egunotan. Izan ere, “Ogia etxean egiten ikasteko tailerrak“ emango dituzte urriaren amaiera bitartean Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
Oarsoaldeko Eskola kirolaren 2019-20 ikasturteko lehen datuak aurkeztu dituzte gaur goizean Oiartzunen Oarsoaldeko kirol zinegotziek – Eneritz Arbelaitz (Oiartzun), Irlentz Ortega (Lezo), eta Maite Gartzia (Errenteria) –. Daturik nabarmenenak eta eskualde honetako eskola kirolaren filosofia, helburuak eta funtzionatzeko moduak azaldu dituzte egitura osoa profesionala duen eskualdea dela nabarmenduz.
Urte mordoxka dira, 22 zehazki, Oarsoaldea eskualdeko lau udalak, Euskara Batzordearen bidez, euskararen presentzia handitzeko elkarlanean ari direla.
Urriaren 1ean zabalduko da izena emateko epea. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu bi herrietan AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Lezora eta Oiartzunera munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu bi herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Errenteriara eta Pasaiara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
“Paper-kontuak euskaraz nahiago” ekimenaren baitan, hilaren 5ean zozketa egin zen eta herri bakoitzeko saridunak ezagutzera eman dira.
Oarsoaldeko Eskola Kirola osatzen duten eragile guztiei esker, hala nola, udaletako, Oarsoaldeko eta Kirolaisi XXIeko teknikariak, ikastetxeetako koordinatzaileak, hezitzaileak, gurasoak… Asteburuetan egiten diren joan-etorriak, ahalik eta modu jasangarrienean burutzea helburu duen asmoa sustatzeko lanak bere fruituak ematen jarraitzen du.
Eguzkia lagun, hamarnaka gazte elkartu ziren larunbatean Oiartzungo kaleetan. Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek Kudrillategi Egunaz egin zuten pasa den larunbatean. Desafioak egitasmoaren finala, bazkaria, talentu showa eta DJ Bullen musika emanaldiaz gozatu zuten Oarsoaldeko gazteek.
Bertan “DESAFIOAK” saioetako final aurrekoak eta finalak jokatuko dituzte.
Mintzagun tailerrak antolatu dituzte maiatzera begira Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Oarsoaldeko euskaltegiek elkarlanean.
Oarsoaldeko lau udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin diete eskualdeko zergadun guztiei. Oso tramite erraza da, eta euskararentzat, berriz, aurrerabide handia da.
Aurten Zerbitzu Bulegoentzat eskaintza bereziak eskainiko dira Oarsoaldean.
%49 dira dagoeneko bizikletan, gurasoek kotxea konpartitua edo autobusez joaten direnak.
Oinherrik antolatuta, apirilaren 6an, larunbatean, 9:30etik 13:30era Donostiako EHUren kanpusean izango da jardunaldia.
Martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasle guztiei eman zaie formazio-motibazio saioa Don Bosco Institutuan.
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan.
Errenteriako Zituene pasta obradore kooperatibako kideak pasta egiten ikasteko tailerrak egingo dituzte egunotan Oarsoaldeko euskaltegietan.
Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2013an, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.