2002.eko Maiatzaren 30ekoa

Lezon, 2002ko maiatzaren 30ean, goizeko 11:05 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko maiatzaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko maiatzaren 16an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Alkatearen erabakien kontu ematea: alkatearen 98. dekretuarena, Udaltzaingoarentzat patruila-ibilgailua erosteko esleipena.

Batzordekideek berrestu egin dute dekretua.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Neumáticos Beraun, S.L.ren ordezkari Román Vázquez Martin tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko, 2, 4, 6 eta 8.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kamioien konponketa-lantegi jardueran aritzeko.

Neumáticos Beraun, S.L.ren ordezkari Román Vazquez Martínek eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 2, 4, 6, eta 8.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kamioien konponketa-lantegia jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Neumáticos Beraun, S.L.ren ordezkari Román Vazquez Martinek aurkeztutako jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 2, 4, 6 eta 8.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kamioien konponketa-lantegia jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

EUSKARA ETA KULTURA

4.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

Zenbait ekintza edo programa aurrera eraman ahal izateko dirulaguntzak emateko Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamenak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hauek ematea erabaki du:

BAT: Tiñelu Elkarteari, patata tortilla lehiaketarengatik 27 euro ematea. (AD-407/2002) (2002ko Mendekoste jaiak).

BI: Murixka Dantza Taldeari, 2002ko uztailean egingo duten bidaia aurrera eraman ahal izateko, 2.103,54 euro ematea (AD-382/2002).

§ Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

FAKTURAK

5.- Badía ? UTE, Construcciones Moyua, S.A. eta Dragados Construcciones P.O., S.A.k aurkeztutako faktura, saneamendu obrei dagokiena: 84.621,01 euro da.

Alkatetzaren proposamena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo faktura onartu du:

BAT: Badía ? UTE, Construcciones Moyua, S.A. eta Dragados Construcciones P.O., S.A.k aurkeztua, saneamendu obrei dagokiena: 84.621,01 euro da. (226 partida).

Alkateak dio Añarbeko Mankomunitateak egindako saneamendu obrak aprobetxatuz egin ziren obrak direla, zenbait azpiegitura berritzeko eta aparejadorearen txostena dago.

Idazkariak ohartarazi du, obrak esleitzeko espedientea ez dela behar bezala tramitatu: ez dela izan inongo lehiaketarik, aurrekonturi, esleipenik, e.a.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.654tik 309.655ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna