2003.eko Apirilaren 30ekoa

Lezon, 2003ko apirilaren 30ean, goizeko 10:20etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2003ko apirilaren 3an egindako bilkuretako aktak onartzea.

2003ko apirilaren 3an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea: 131, 144 eta 154 ondoren zehaztu bezala:

Alkateak 131, 144 eta 154 dekretuen berri eman du eta honela diote:

131. Dekretua: Orratx ¡ kultur elkarteko Ixerka haur eta gazte sailari dirulaguntza, "2003ko Udaleku irekiak" kanpaina eta udal ludotekaren kudeaketa burutara eramateko.

144. Dekretua: Orratx ¡ kultur elkarteko antzerki taldearentzat, Fototekarentzat eta beste zenbait jardueratarako zenbait dirulaguntza.

154. Dekretua: Joanmartindegi etxea nekazal turismorako egokitzeko obra lizentzia ematea.

Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu dekretuak.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Antonio Etxebeste Etxeberriak, Chatarrería Zubitxo-ren ordezkari gisa obra-lizentzia ematea Gaintxurizketa gainean, Txatxamendi kaleko 5.ean 22. Lantegia (Ipintza poligonoa), dagoen pabilioia gaitzeko obra-lizentzia ematea hartan txatartegia jartzeko.

Antonio Etxebeste Etxeberriak, Chatarrería Zubitxo-ren ordezkari gisa aurkeztutako jarduera espedientea azterturik, zeinean Txatxamendi kaleko 5.ean 22. Lantegia (Ipintza poligonoa), dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan txatartegia jartzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Antonio Etxebeste Etxeberriak, Chatarrería Zubitxo-ren ordezkari gisa obra-lizentzia ematea Gaintxurizketa gainean, Txatxamendi kaleko 5.ean 22. Lantegia (Ipintza poligonoa), dagoen pabilioia gaitzeko obra-lizentzia ematea hartan txatartegia jartzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduerari dagokion lizentzia eskatu eta, honekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen oniritzia duen ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da.

HIRU: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar du.

4.- Donodis S.A.ri obra lizentzia ematea Herrikoetxea kaleko 7ko pabilioia egokitzeko (Ipintza Industrialdean), hartan Coca Cola edarien biltegia jartzeko.

Donodis S.A.k eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Herrikoetxea kaleko 7ko pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, (Ipintza Industrialdean), hartan Coca Cola edarien biltegia jartzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Donodis S.A.ri obra lizentzia ematea Herrikoetxea kaleko 7ko pabilioia egokitzeko (Ipintza Industrialdean), hartan Coca Cola edarien biltegia jartzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharko ditu. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduerari dagokion lizentzia eskatu eta, honekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen oniritzia duen ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da.

5.- Jose Antonio Zabala Alegriari, Giroa S.A.ren ordezkari gisa, Foru Diputazioaren jabetzako Apaiziartza baserriaren mendebaldeko erdia berritzeko lizentzia ematea.

Jose Antonio Zabala Alegriak, Giroa S.A.ren ordezkari gisa, 2003ko otsailaren 25an aurkeztu du Apaiziartza baserria berritzeko proiektua.

Proiektu hura bisatzeko eta beste zenbait datu eransteko itzuli ondoren, 2003ko apirilaren 15ean aurkeztu du behin-betiko proiektua.

Udal teknikariaren txostena kontuan izanik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Jose Antonio Zabala Alegriari, Giroa S.A.ren ordezkari gisa, Foru Diputazioaren jabetzako Apaiziartza baserriaren mendebaldeko erdia berritzeko lizentzia ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.551,05 euro ordaindu beharko du (tasarengatik 396,70 euro eta eraikuntzaren gaineko zerga 2.154,35 euro).

6.- Mari karmen Isasa Sorzabali obra lizentzia ematea abelgorriarentzat nekazal pabilioi bat eraikitzeko Saizar baserriaren lurretan.

Mari karmen Isasa Sorzabalek 2002ko urtarrilaren 15ean aurkeztu ditu oinarriko proiektua eta obra lizentziaren eskaera Saizar baserriaren lurretan nekazaritzarako pabilioi bat eraikitzeko.

2003ko urtarrilaren 16an igorri zen Diputazioko Nekazaritza Departamentura, horri buruzko txostena eskatuz.

Udal teknikariak, zerbitzu juridikoak eta aipaturiko Nekazaritza Departamentuak egindako txostenak ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Mari Karmen Isasa Sorzabali obra lizentzia ematea abelgorriarentzat nekazal pabilioi bat eraikitzeko Saizar baserriaren lurretan, Diputazioaren txosteneko 1 eta 2 baldintzak betetzeko baldintzapean, honekin batera bidaltzen zaizkiolarik.

BI: Obra burutzean dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

--Obra amaieraren ziurtagiria, bisatuta,

--Fatxada guztien argazkiak.

--U-4 inprimakia, Gipuzkoako Foru Ogasunean (Donostian) tramitatua.

--Eskritura berrien kopia.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 723,62 euro ordaindu behar du.

7.- Jose Manuel Irazu Loinazi lizentzia ematea Herriondo bailarako 1.an dagoen Ama Karmengoa taberna-jatetxearen egungo instalazioak handitzeko obretarako, eta era berean jarduerarako.

Jose Manuel Irazu Loinazek proiektu bisatua aurkeztu eta obra lizentzia eskatu du, Herriondo bailarako 1.an dagoen Ama Karmengoa taberna-jatetxearen egungo instalazioak handitzeko, eta era berean jarduera espedientea aurkeztu duela ikusirik, eta udal teknikariaren txostena kontuan izanik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Jose Manuel Irazu Loinazi lizentzia ematea Herriondo bailarako 1.an dagoen Ama Karmengoa taberna-jatetxearen egungo instalazioak handitzeko obretarako, eta era berean jarduerarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak, honekin batera doazenak, bete beharko dituelarik.

BI: Obrak burutu ondoren, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du eta horrekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, bertan egiaztatuz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla obra horietan.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.035,56 euro ordaindu behar du.( Tasaren diferentzia: 360,65 euro, IGOKA 334,88 euro eta eraikuntzaren gaineko zerga: 3.340,03 euro).

8.- José Antonio Dozagarat Anduezari, Promociones Jauregialde, S.L.ren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Donibane kaleko U.U.D.1eko etxebizitzak eta garajeak egiteko.

Jose Antonio Dozagaratek, PROMOCIONES JAUREGIALDE, S.L.ren izenean 30 etxebizitza, garaje eta lokalak eraikitzeko exekuzio proiektua aurkeztu du eta UUD.1 Exekuzio Unitateko 1,2 eta 3 guneetan gauzatzeko lan baimena eskatzen du.

Exekuzio Proiektu honekin batera PROMOCIONES JAUREGIALDEK kalitate kontrola eramateko egitaraua eta osasun eta ziurtasun azterlana aurkeztu ditu.

Lezoko hiri planeamenduko UUD.1 exekuzio unitatean jadanik beteak daude hiritartze, lagapen eta berdinbanaketa betebeharrak, aipatu unitatea hiri lur finkatuan dagoelako eta dagokion berbanaketa proiektuak, konpentsazio proiektua hain zuzen ere, behin betiko onarpena jasoa duelako.

Udal arkitekto aholkulariaren txostena kontuan izanik 1976 Lurzoru Legeko Testu Bateratuaren 178 artikuluak dioenarekin bat etorriaz, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: PROMOCIONES JAUREGIALDE, S.L.ri UUD.1 exekuzio unitateko 1,2 eta 3 guneetan 30 etxebizitza, garaje eta lokalak eraikitzeko lan baimena ematea, baldintza hauekin:

1.- Eraikinaren teilatupeko terrazaren okupazioa murriztu egin beharko da, kale berrira urak isurtzen dituen aldearekin bat egiten duen tokian, haren irekidura Polentzarrene kalera bakarrik baimenduz, Arau Ordezkatzaileetan ageri den bezala.

2.- Nolanahi ere, etxeak eraisterakoan eta etxebizitza berrien eraikuntza obrak egiterakoan, betiere espazio bat libre utzi beharko du Polentzarrene eta Donibane kaleen arteko komunikaziorako.

Bi kaleetan barrena ibiltzeko eta bien arteko konexiorako oinezkoentzat pasabidea lagatzeko baldintza bera.

3.- Etxeak eraisteko eta etxebizitza berrien eraikuntza obrak egiteko lanei ekin baino lehen, Udaltzaingoarekin hitz egin beharko du zirkulazioa, aparkalekuak e.a antolatzeko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 94.086,93 euro ordaindu behar du.

GIZARTE ONGIZATE

9.- Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntzak onartzeko.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea. Horiek horrela ondorengo erabakiak hartu dira:

BAT: Gizarte beharrizan larrietarako udal programako gastu partiden kontura ondoren dirulaguntzak ematea:

Zbk./Nº

Kontzeptua/Concepto

Kopurua/Cantidad

051 b

Alokairua

1.216,35 E

693 a

Alokairua

1.332 E

Mantenimentua

405 E

792

Alokairua

1.000 E

Lehen mailako premiak

540 E

646 a

Etxebizitza mailegua

798 E

724

Instalazio eta konponketak

17,48 E

794

Lehen mailako premiak

89 E

GUZTIRA 5.397,83 E ( A-322)

BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
  • Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.
  • Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.
  • Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.
  • Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.
  • Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

10.- Ezinduentzako txartela onartzea Barbara Martell Antolini.

Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Barbara Martell Antolin andreak egin duen eskabidea ikusirik. Era berean aztertu dut Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Barbara Martell Antolin-i . Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

KULTURA ETA EUSKARA

11.- Altamira eta Gaintxurizketa auzoetako jai batzordeei dirulaguntzak emateko proposamena 2003ko jaietarako.

2003 urteko Gaintzurizketako jaiak Gaintxurizketako jai batzordeak antolatuko ditu eta Altamirako jaiak berriz, Altzate Altamirako Auzo Elkarteak.

Horiek aurrera eramateko, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hatu du.

BAT: Gaintxurizketako jai batzordeari 3.600 ? luzatzea 2003 urteko Gaintzurizketako jaiak antolatzeko (AD-311).

BI: Altzate Altamirako Auzo Elkarteari 3.600 ? luzatzea 2003 urteko Altamirako jaiak antolatzeko (AD-310).

HIRU: Dirulaguntza hauek jaiak antolatzeko direnez, zati osoa ordainduko zaie ordainketa bakarrean.

AURREKONTUAK

12.- Construcciones Nigurko SL-k aurkeztutako aurrekontua onartzea, herriko kanposantuan 7. koadroan, 24 nitxo berri egiteko.

Herriko kanposantuan 7. Koadroan hogeita lau nitxo berri egiteko eta, horretarako, behar diren lur-berdinketa, hormigoizko zoru, harrizko aurreko alde e.a. eraikitzeko Construcciones Nigurko, S.L.k, Construcciones y Reformas Pello, S.L.k y Construcciones Iza-Miranda, C.B.k aurkeztutako aurrekontuak azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu BatzordeaK ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Construcciones Nigurko SL-k aurkeztutako aurrekontua onartzea, eskaintza abantailatsuena delako, guztira 23.388,28 euro gehi BEZ., (AD-272, Kontuhartzaileak behar adineko kontsignazio falta adierazi du).

13.- Onartzea berdeguneen mantentze zerbitzuagatik José Antonio Legorburu Galayeta y Otros CB Itxas-Mendi Berdegune eta Parkeak enpresak aurkeztutako aurrekontua, 2003. urterako.

Gobernu Batzordeak 2001eko apirilaren 11n eginiko bilkuran, Lezoko berdeguneen mantentze zerbitzua 2004ko abenduaren 31 arte José Antonio Legorburu Galayeta y Otros CB Itxas-Mendi Berdegune eta Parkeak enpresari esleitzea erabaki zuen.

Udal teknikariak aurkeztu duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea berdeguneen mantentze zerbitzuagatik José Antonio Legorburu Galayeta y Otros CB Itxas-Mendi Berdegune eta Parkeak enpresak aurkeztutako aurrekontua, 2003. Urteko ekitaldirako. Guztira 54.536,98 euro. (AD-313).

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hauek lantzea:

URGENTZIAZ

14.- Diru ekarpena Euskal Fondoari, 2003ko lankidetzarako aportazioa, "Las Verapaces" Guatemala Azpieskualdeko Alkatetzen jarraipen programa, udalerrien eta erakundeak indartzea.

Alkateak proposatuta Euskal Fondoari 6.000 euroko diru ekarpena egitea onartu da, 2003ko lankidetzarako aportazioa, "Las Verapaces" Guatemala Azpieskualdeko Alkatetzen jarraipen programa, udalerrien eta erakundeak indartzea (AD-321).

15.- Preso Senideei bisita egin ahal izateko dirulaguntza

Alkateak proposatuta Preso Senideei 15.000 euro ematea onartu da, presoei bisita egin ahal izateko, (A-320).

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.848.etik 309.854.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna