2003.eko Ekainaren 14ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2003ko ekainaren 14ean, 12:00 orduetan, kargua uztera doan Alkate-Lehendakariak egindako lehen deialdian, maiatzaren 25ean izandako udal hauteskundeetan hautatuak gertatu ziren zinegotziak, eta hauek dira: Kepa Garbizu Azkue, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin, Jesus Maria Martiarena Jaka, Aitor Ocerin Ibañez, Aroia Goienetxea Egibar, Ainhoa Villanúa Ayuela, Isabel Lopez Aulestia, Maria Luz Anglada Gonzalez, Aitor Mimendia Artuzamonoa eta Enrique Figueroa Laboa.

Ez dira bilera azaldu hautatuak izan diren Mikel Labandibar Lopetegi eta Antonia Juez Lopez.

Bertan izan da eta egintzaren fede eman du Xabier Loiola Aristi udal idazkariak.

Patxi Apalategi Mendizabal aritu da itzultzaile lanetan.

Bilkura honen xedea Udalbatzaren eraketa da, ondorengo prozedura honen arabera:

1.- Adineko Mahaia eratzea.

2.- Kredentzialak egiaztatzea.

3.- Zinegotzien zina edo promesa.

4.- Alkatearen hautaketa.

5.- Alkatearen zina edo promesa eta, hala balitz, karguaren jabetza hartzea.

Zinegotziak jartzen diren aulkietatik bost udal hauteskundeetara aurkeztea debekatua izan zaion Lezoren Alde Plataformako kideekin okupatuak daude. Bilera hasi aurretik haietako batek, aurreko legealdiko alkatea izan den Aitor Sarasolak, hartu du hitza eta hauteskunde hauen legitimitate eza salatu du. Baita ere eskatu du aintzat hartzea baliogabeko boto bidez plataforma horrek lortu bide duen ordezkaritza. Biltzar Aretoan den jendearen oihuen artean osoko bilkurak bere aztergaiarekin egin du aurrera, nahiz eta hautatu zinegotzi batzuk zutik jarraitu behar izan duten bilera, plataformako kideak aulkietatik altxa ez direlako.

1.- Adineko mahaia eratzea.

Idazkariak biltzarrari hasiera emanik, Adineko Mahaia eratu da, ekainaren 19ko Hautes Erregimen Orokorraren 5/1985 Lege Organikoko 195.2 artikuluan eta, halaber, hau aldatzen duen martxoaren 13ko 8/1991 Lege Organikoan aurreikusten den bezala. Adineko mahai hori eraturik geratu da, batetik Isabel Lopez Aulestia da mahaia presiditzen duena, adinez nagusiena izaki, eta bestetik Aroia Goienetxea Egibar zinegotzia adinez gazteena.

2.- Kredentzialak egiaztatzea.

Mahaiburuak dei egin die bilerara etorri diren zinegotzi hautatuei eta kredentzialak egiaztatzeko eskatu die, nortasun egiaztagiri bidez.

Kredentzialak egiaztatu ondoren, zinegotziek udalbatzaren mahaian eserlekuak hartu dituzte.

3.- Zinegotzien zina edo promesa.

Aurreko egintza hori buruturik eta batzarraldi honetara hamahirutik hamaika zinegotzi hautatu etorri direla kontuan izanik, beraz, legezko gehiengo absolutua, Adineko Mahaiburuak zinegotziei karguaren jabetza eman die, aldez aurretik promesa jasorik legez ezarritako formulari jarraiki, idazkariak irakurri duelarik, eta horri zinegotzi bakoitzak promes egin diolarik.

4.- Alkatearen hautaketa.

Adineko mahaiburuak, Isabel Lopez Aulestiak, bildutakoei adierazi die ezen, Hautes Erregimen Orokorreko 5/85 Lege Organikoko 196. artikuluak xedatzen duen bezala, Udalbatzaren Erakuntzarako batzarraldi berean egin behar dela Alkatearen hautaketa.

Hautesleei paper zuri bana banatu zaie eta seinalatu zaie, paper horretan idatzi behar direla alkatetarako bozkatu nahi den zinegotziaren izena eta abizenak eta paperak tolesturik entregatu.

Paper guztiak jaso ondoren botoen zenbaketa egin da, mahaiburuak ozenki irakurriz paper bakoitzean alkatetarako proposatutako zinegotziaren izena eta abizenak, eta hau izan da emaitza:

- Kepa Garbizu Azkue 7 boto.

- Maria Luz Anglada Gonzalez 1 boto

- Zuriz bozkatuak 3 boto.

Bozketa horren emaitza ikusirik, Kepa Garbizu Azkue zinegotzi hautagaia gertatu da alkate aldarrikatua, legezko gehiengo absolutua lortu duelako.

Isabel Lopez Aulestiak, adineko mahaiburuak, alkate berriari laga dio lehendakaritza. Aurrez, zorionak eman dizkio hautatua gertatu delako eta betebehar berrietarako zoririk hoberena opa dio.

5.- Alkatearen zina edo promesa eta, hala balitz, karguaren jabetza hartzea.

Alkate hautatua suertatu ondoren, Kepa Garbizu Azkue mintzatu da, kargua onartu du eta Lezoko herriari eskertu dio bere hautaketa eta Lezoren alde arituko dela esan du.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 12:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.627.etik 310.628.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna