2012ko uztailaren 26a

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2012ko uztailaren 26an, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Miren Tarragona Perez (BILDU), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa (EAJ), eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (EUSKO SOZIALISTAK)

Ez dira bertaratu: Garazi Kuesta Unzain eta Mikel Arruti Salaberria

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal Idazkari lanetan dagoen Aitor Iztueta Garaikoetxea.


1. Egoki irudituz gero, 2012ko maiatzaren 31ko osoko bilkurako akta onartzea.

Akta aho-batez onartu da inolako zuzenketarik gabe.

2. Diktamena, Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko HIE 6 OLATZAR eremuko Aldaketari Puntualari haserako onarpena (2012H0310001)

Eneko Lartige Hirigintza, obra eta zerbitzuetako zinegotzi delegatuak gaia azaltzen du:

Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko HIE 6 OLATZAR eremuari dagokion Aldaketa Puntualaren dokumentua idatzi dute udal teknikariek Lezoko udalaren aginduz.

2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintzaren 85, 90, 102 eta hurrengo artikuluetan jasotakoa kontuan hartuz.

Hirigintza eta Ingurumen batzordeak 2012ko Uztailaren 20an egindako batzarraldian Ainhoa Zabalo Loiarte, Eneko Lartige Zabaleku eta Angel Portugal Formoso (BILDU)-ren aldeko botoekin eta Kepa Garbizu Azkueren (EAJ) abstentzioarekin, Hirigintza Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du eta Osoko Bilkurak ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko HIE 6 OLATZAR eremuari dagokion Aldaketa Puntualari, herritarren partaidetzarako ondorengo egitaraua onartzea:

1. Batzorde Irekiak dokumentuaren azalpen publikoa gauzatzeko

2. Web orrialdean dokumentuaren edukia argitaratzea

3. Udal Aldizkaria

4. Dokumentuaren erakusteka publikoa eraikin ofizialetan eta toki publikoetan.

BI: Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko HIE 6 OLATZAR eremuari dagokion Aldaketa Puntualari hasierako onarpena ematea eta arloka eskumenak dituzten herri administrazioen akordio hau jakinaraztea

HIRU: Espedientea informazio publikorako ipintzea Udal honetako Hirigintza,obra eta zerbitzuetako departamentuan hilabete batez, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denaren biharamunetik hasita kontaturik, nahi duen edonork aztertu ahal izan dezan eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan

LAU: Horren iragarkia herrialdeko zabalkunde handieneko egunkarietan argitaratzea.

BOST: Aurrerakinaren ale bat Lezorekin mugakide diren udalerrietara igortzea, hau da, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Hondarribia eta Irungo udaletara.

Bozketa egin eta diktamina onartu da, aldeko 7 botoekin, (BILDU taldekoak) eta 4 abstentzio (EAJ-PNV eta EUSKO SOZIALISTAK taldekoak)


3. Proposamena, Hondakinen gaikako bilketa sustatzearen estrategia (GBSE) bultzatzeko San Markoko Mankomunitatearen eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-Hitzarmena sinatzeko (2012HO360004)

San Markoko Mankomunitateak Lezoko Udalari lankidetza-hitzarmena sinatzeko proposamena luzatu dio hondakinen gaikako bilketa sustatzearen estrategia (GBSE) bultzatzeko.

Hitzarmenaren xedea, San Markoko Mankomunitateak gaika bildu eta kudeatzen dituen hondakinez gain, Hondakinei eta Lur Kutsatuei buruzko 22/2011 Legeak 24. artikuluko a). atalean xedatutakoaren arabera, biohondakinen gaikako bilketa bultzatzea da.

Horrela, aipatu Legea betetzeko, San Markoko Mankomunitateak (SMM) muga materialak onartzen ditu, baina pixkana hartzi daitekeen zati organikoaren bilketa bultzatu nahi du. Halaber, nahastuta jasotzen den zaborra minimizatzeko, beste hondakin zati batzuk birziklatu nahi dituenez, hauen gaikako bilketa ere bultzatuko du. Ahalegin honetan diru laguntzak lortu asmoz, harremanak izango ditu ingurugiroan konpetentziak dituen beste erakundeekin.

Lezoko Udala udalerria den neurrian eta TAOLk 26.1.eta 86.3 artikuluan eta Hondakinei buruzko 22/2011 Legeak 12.5. artikuluan xedatutakoarekin bat, hondakinak bildu eta ondoren kudeatzeko zerbitzua eskaini behar du eta, beraz, ekimen honetan elkartu nahi du eta hartzi daitekeen zati organikoaren bilketa sendotu, baita beste zatiak birziklatu ere. Helburua nahastuta bildutako zaborra murriztea da, birziklatze tasa gutxieneko %70ekora iritsiaz.

30/1992 Legearen 4 artikuluak xedatzen duenta kontuan izanik.

Eneko Lartige, Ainhoa Zabalo eta Angel Portugalen aldeko botoekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, Hirigintza eta Ingurumen Batzordeak 2012ko uztailaren 26an, behean heldu dena diktaminatu du eta Osoko Bilkurak ERABAKI DU:

BAT: Hondakinen gaikako bilketa sustatzearen estrategia (GBSE) bultzatzeko San Markoko Mankomunitatearen eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea.

BI: Hitzarmen hau onartzeko Lezoko Alkatea ahalmentzea.

Bozketa egin eta diktamina onartu da, aldeko 7 botoekin, (BILDU taldekoak) eta aurkako 4 botoekin (EAJ-PNV eta EUSKO SOZIALISTAK taldekoak)

Kepa Garbizu zinegotziak adierazten du badirela zenbait akats erdarazko bertsioan. Bestalde atez ateko bilketa sistema jartzeko kanpaina egiteko 10 mila euro gastatu direla Elhuyar enpresa kontratatuz ere adierazten du. Gainera hitzarmenean diruarekin lotutako zenbait atal badirela eta ez dela kontuhartzailearen txostenik jaso aipatzen du.

Ainhoa Intxaurrandieta zinegotziak dio hitzarmen honek ez dakarrela gasturik Lezoko Udalarentzat, etekinak baizik. Gainera zenbat zabor bilduko den jakin gabe ezin da txosten ekonomiko fidagarririk egin, estimazio bat egin daiteke, besterik ez.

Kepa Garbizuk dio gaur goizean egin den batzordea lastimagarria izan dela ez baita gaia azalduko zuen teknikorik agertu. Bestalde jakinarazi du firma pila bildu dela atez ateko sistemaren aurka.

Alkateak adierazten du bildutako firmak ez dituztela Udalera ekarri eta ondorioz jasotako firma kopurua ezin direla egiaztatu.

Kepa Garbizuk dio firmak kontuan hartu behar direla, jasotako kopurua dela eta udal ordezkariak lortutako boto kopuru handiagoa da eta beraz legitimotasuna ere handiagoa da. Herri galdeketa baten beharra aipatzen du.

Ainhoa Intxaurrandietak erantzuten du galdeketa egitekotan birziklapen tasa berdintsua lortzen duten sistemen artekoa behar duela.

Alkateak esaten du irrikitan dagoela mila bederatziehun sinatzaileekin biltzeko, kalean gezur asko dabilelako eta gure seme alaben osasuna dagoelako jokoan.

Xubero Ubillos zinegotziak dio EAJ ere osasunarekin oso kezkatua dagoela eta errauskailuaren alde daudela baino bere seme alaben osasuna kontuan izanik

Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak hitzarmenaren bere aurkako jarrera adierazten du, etorkizunean atez ateko bilketa sistema jartzeko helburua duelako eta bere esanetan sistema hau garestiagoa, zikinagoa eta deserosoagoa da. Gainera espedientean ez dago ez txosten juridikorik ez eta ekonomikorik ere.

Alkateak adierazten du eztabaidarako mahaia irekita dagoela moderatzaile eta guzti, gaiari buruz hitz egiteko.

4. Diktamena, 2012. urteko Lan Postuen Zerrenda aldatzea (Musika irakasleen lan portzentaiak) (2012PE290004).

2012/2013 ikasturterako Musika Eskolako matrikulazio ofizialaren kanpaina amaituta, zuzendariak matrikulazio datuak aurkeztu eta, datu horien baitan, 2012ko irailaren 1ean hasiko den 2012-2013 ikasturtean musika-tresna bakoitzari dagozkien dedikazio portzentaiak ezarri ditu.

Funtsezko aldaketarik aurreikusten ez bada ere, musika-tresna batzuren dedikazio portzentaiak alda daitezke, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan. Halere, aldaketa txikiak izango direla aurreikusten da. Hori horrela, Alkateari ahalmenak ematea proposatzen da, gerta daitezkeen aldaketen ondorioz dedikazio portzentai berriak onartzeko.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo Loiarte, Eneko Lartige Zabaleku eta Angel Portugal Formosoren aldeko botoekin eta Kepa Garbizu Azkueren abstentzioarekin, Barne Batzordeak, behean heldu dena diktaminatu du eta Osoko Bilkurak ERABAKI DU:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2012ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari. Bertan, 2012/2013 ikasturtean irakatsiko diren instrumentu bakoitzaren lan postuaren lanaldien ehunekoak ezartzen dira. Dedikazio porzentai hauek 2012ko irailaren 1ean indarrean sartuko dira.

BI: 2012/2013 ikasturteko lanaldien ehunekoak ondokoak izango dira:

- Perkusioa + osagarriak: %32,17.
- Pianoa + osagarriak: % 34,83.
- Akordeoia + osagarriak: %25,83.
- Flauta + osagarriak: %16.
- Oboea + osagarriak: %4.
- Musika Mintzaira: %31,25.
- Trikitixa + osagarriak: %36,17.
- Saxofoia + osagarriak: %14,67.
- Biolina + osagarriak: %16.
- Tronpeta + osagarriak: %32.
- Klarinetea + osagarriak: %14,67.
- Gitarra + osagarriak: %50,83.
- Txeloa + osagarriak: %5,33.

HIRU: Alkateari ahalmenak ematea, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan gerta daitezkeen aldaketen ondorioz, musika irakasleen dedikazio portzentai berriak onartzeko.

LAU: Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunez.

BOST: Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, aldaketa behin betiko onartu eta argitaratzeko agindua emango litzateke, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.

Bozketa egin eta diktamina onartu da, aldeko 7 botoekin (BILDU taldekoak) eta 4 abstentzio (EAJ-PNV eta EUSKO SOZIALISTAK taldekoak)


5. Diktamena, Aurrekontuaren Aldaketa. Transferentziak (2012KO020001)

Kreditu Aldaketaren espedientea egiten ari denez, 2012ko aurrekontuko gastuen aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziaz, 2012ko uztailaren 10eko D12/0585 dekretuaren bidez hasia, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2012ko uztailaren 18an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo Loiarte eta Eneko Lartigeren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren eta Mikel Antxon Arrizabalagaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du eta Osoko Bilkurak ERABAKI DU:

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontu partida batzuen artean kreditu-transferentziarengatik identifikazio zk. 30005/2012, 2012-07-10ekoa eta zenbatekoa 20.400 €.

IZENA

GUTXITU

GEHITU

PARTIDA KODEA

EUSKERA DIRULAGUNTZAK

11.400,00

294

ERANTZUNKIZUN ZIBILA

10.000,00

177

AITON BORDA: HITZARMENA

9.000,00

282

INBERTSIOAK

10.400,00

173

GUZTIRA

20.400,00

20.400,00


Bozketa egin eta diktamina onartu da, aldeko 7 botoekin, (Bildu taldekoak) eta aurkako 4 botoekin (EAJ-PNV eta Eusko Sozialistak taldekoak)

Mikel Antxon Arrizabalagak esaten du ez direla inbertsioak zehazten

Alkateak erantzuten du inbertsioak zehazten direnean jakinaraziko zaiola oposizioari, orain ez baitakite momentuz zertan gastatu behar den diru hori.

Kepa Garbizuk dio 6 kapituluko inbertsioak zehaztu egin behar direla.

6. Kontu ematea, alkateak habilitazioz egindako aurrekontu aldaketa transferentzia (2012KO010003, 2012KO010004 eta 2012KO010005).

Alkateak habilitazioz egindako aurrekontua aldaketaren berri eman du 2012KO010003, 2012KO010004 eta 2012KO010005 espedienteetan jasoa.


7. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztua, Lezoko Udal Harrobiak (2012AL050023).

Honela dio mozioak:

2012ko ekainaren 5ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuak, aldi berean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko Presidente denak, “Degradatutako guneak berritu eta berreskuratzeko estabilizatutako zabor-fardoen biltegi kontrolatuak” sortzea planteatzen zuen dokumentua aurkeztu zuen Batzar Nagusietan; 2014rako ixtea aurreikusten diren gaur egungo zabortegiak ordezkatzeko eta Gipuzkoako hiri-hondakin solidoen kudeaketa-sistemaren amaiaera gisa.

“Biltegi” horietan, hondakinak aldez aurretik tratatu ondorengo errefusetik geratzen dena (batez ere Tratamendu Mekaniko Biologikoaren ondorengoa), hau da, birziklatu ezin den eta konpostatu ezin den materiala lurperatzea aurreikusi dute. Dokumentu horretan bertan aitortzen da, lurperatzeko den material horrek “%10a baino gutxiagoko material biodegradagarri duela pisuan eta ahalik eta material birziklagarri gutxien duela”.

“Abantailen” artean, dokumentuak aipatzen du LIXIBIATURIK EZ DAGOELA APENAS ETA BIODEGRADAGARRI DIRENAK DESKONPOSAKETA MOTELEKO PROZESUA DUTELA.

Dokumentuaren arabera helbururik nagusiena zera da, gaur egungo zabortegiak itxi eta bigarren mailako hondakinak botatzeko gune berriak zabaltzea. 3/1998 LEGEAk, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorrak, III. IDAZPURUAUAN, ‘ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua’ arautzen du. ‘IV.KAPITULUA. Hondakinak (berria ez dena, baina gure oinarrizko legeria dena) eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak hondakinak deuseztatzeko arauak ematen dituzte, zabortegietan biltzeko eta betelanak egiteko. Legedi hori ez aipatzea oso larritzat jotzen dugu, zabortegi eta betelanetarako aplikatu behar den legedia denez.

49/2009 dekretuaren arabera, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenaren arabera, hondakinak lurpean edo lur aza¬lean gordeta hondakin horiek ezabatzeko instalazioa da hondakindegia. Bigarren mailako hondakinak botatzea, izenak berak esaten duen bezala, hondakinak botatzea da. Hondakinak baldin badira, hondakinak dira eta lur azalean biltzen badira, hondakindegi batean biltzen dira. Eta Europatik hondakindegi horiek ixteko epea dago.

Hori guztia ikusita, gaur egun dauden zabortegiak ixteko betelana eginez egin nahi da, eta Gipuzkoan dauden harrobi eta meategiak hondakindegi berri bihurtuz. Bartzelonako Cerdanyola del Vallés herritik “inportatutako” esperientzia, zeinak gizartearen eta talde ekologisten aldetiko arbuio argi eta garbia izan zuen eta duen gaur egun.

Lezon honako bi hauek daude: Sarastizabalgo harrobia eta Urrelekuko harrobia. Diputazioaren agiriak planteatzen duena ikusita, berreskuratu beharreko degradatutako gune horien kokapena zehazten ez denez, eta esandako gune horietan hondakin-motaren bat lurperatu litekeen aukeraren aurrean, EAJk ondorengo, mozioa proposatzen du:

BAT: Sarastizabalgo harrobia eta Urrelekuko harrobia, nahiz eta materiala ateratzeko jardunik izan ez, “estabilizatutako zabor- fardoen biltegi kontrolatu” gisa ez erabiltzeko aldarrikatu.

BI: Udalerrian dauden harrobi eta meategi guztiak barneratu nahiko lituzkeen Lurraldeko Plan Sektorialari dagozkion alegazio guztiak egiteko prestatu, Lezon hondakinen isurketa eta lurperaketa ekiditzea helburu.

Bozketa egin eta mozioa ez da onartu, kontrako 7 botoekin (BILDU taldekoak) eta aldeko 4 botoekin (EAJ-EUSKAL SOZIALISTAK taldekoak)

8. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

1.- Gizarte Zerbitzuak:

- Eusko Jaurlaritzak gizarte langile bat izateko diru laguntza %37 gutxiago emango dio udalari.
- Etxe bizitza babestuetan sartutako emakumea joan da.
- Eguneko zentroaren kontratazioa BIHARKO enpresari esleitu zaio. Abuztuak 7an bilera bat egingo dute enpresa honek eta Aldundiak eta gero Lezoko Udalarekin elkartuko dira.

2.- Udaltzaingoa:

- Lezoko udaltzainak ikusi zuten ziklomotorren gidariak arazoak izan zitzaketela Irunera joateko eta Irungo ITVrekin harremanetan jarri ziren, arazoa konpondu eta herritarrei zerbitzua eman nahian “unitate mugikor” bat ekartzen hasi ziren. Web orrialdea, egunkari eta bandoak jarri dituzte eta ondoko herrietatik ere deitu dute.
- Bestalde ez dago gorabehera nabarmenik .

3.- Kontuhartzailetza:

- Auditoria egin da eta eskura dago, Belenek aurkeztu baitzuen ogasun batzordean.
- Gaur egun, Foru Fondotik aurreikusi den diru bilketa %14 gutxiago izango dela uste da.

4.- Kirola:

- Etxandi oroitaldiko pilota txapelketako herri mailako ardunadunaren aldaketa egon da

5.- Euskera:

- 12.065,90€ banatu dira hogeita bi pertsonen artean euskara ikasteko. Ikastaroaren kostuaren 100%.


9. Galde-eskeak.

1. Kepa Garbizuk ondorengo diru laguntza deialdien berri ematen du:

1.1. Gerra Zibilean, gertaeren oroimena

1.2. Herritarren partaidetza sustatzekoak

1.3. “Gipuzko@IKT: Udalak”, Udalerriak Informazioaren Gizartean eta Administrazio digitalean sartzeko.

1.4. Jatorri aniztasunaren elkar ezagutza eta aitortza sustatzeko

1.5. Giza Eskubideen alorrean proiektuak gauzatzeko

1.6. Gazte-taldeen arteko mugikortasuna eta elkartruketarako jarduerak

1.7. Euskara Biziberritzeko Plan nagusia garatzeko

1.8. Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak

2. Kepa Garbizuk, Lezoko aingura Markesane parkera noiz ekarriko den galdetzen du: Ekainean ekarri zela erantzuten dio Alkateak.

3. Mikel Antxon Arrizabalagak EPAko lokalari buruz galdetzen du. Alkateak erantzuten du ikastola, musika eskola eta herri-eskolako lokalak eskaini zaizkiela eta ez dituztela onartu, naiz eta hezkuntza sailekoak arazorik ez izan lokal horiekin. Kepa Garbizuk kale Nagusia 3 zenbakiko etxabean dagoen lokala proposatzen du. Alkateak lokal hori oso txikia dela adierazten du.


Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:30ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 930003tik 930010era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna