aste 1 4 egun ago
Oarsoaldeak eredu ekonomiko jasangarriago eta etorkizunera bideratuago baterantz urrats sendoak egiten jarraitzen du, joan den astean Oarsoaldea Urdina Poloaren beste jardunaldi bat eginez. AZTI zentro teknologikoak, Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Pasaiako Portu Agintaritzak bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ekimen hori topagune bihurtu da proiektuen jarraipena egiteko eta sektorean ekimen berriak abiarazteko.
p { line-height: 115%; text-align: left; orphans: 2; widows: 2; margin-bottom: 0.25cm; direction: ltr; background: transparent }
3 aste ago
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. www.katalogoa.eus webean dago eskuragarri.
3 aste 2 egun ago
Abenduaren 3an, Txalo antzerki taldearen eskutik, “Kanpora sartzen” antzezlanaren bi emanaldi izango dira Errenteriako Niessen aretoan euskaltegietako ikasleentzat.
3 aste 3 egun ago
Oarsoarrak Euskararen Sariak etenaldi bat egingo du eta 2024. urtea garaikur berria hautatzeko baliatuko du. Horretarako, eskualdeko artista guztiei zuzendutako lehiaketa bat iragarri du.
p { line-height: 115%; text-align: left; orphans: 2; widows: 2; margin-bottom: 0.25cm; direction: ltr; background: transparent }a:link { color: #000080; text-decoration: underline }a:visited { color: #954f72; text-decoration: underline }
3 aste 4 egun ago
Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den 'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du.
3 aste 4 egun ago
Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2012an, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.
4 aste ago
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Hilabete 1 ago
Edozein otordurentzako azkenburuko egoki eta goxo bat prestatzen ikasiko dute Carlos Nuez sukaldariarekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen bi asteetan. “Azkenburuko hotz errazak" izeneko tailerrak egingo dituzte azaroaren 19tik abenduaren 5era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
Hilabete 1 ago
Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez euskara ikasten ari diren herritarrek euskara erabiltzeko dituzten aukerak eta espazioak handitzeko eta ugaritzeko helburuarekin Euskarazko film labur onenari eman ohi zaion Mintzagun Saria sortu zuten 2012an. Hala, Ikuska festibalera aurkezten diren film laburren artean, euskarazko onena aukeratzen dute urtero eskualdeko euskaltegietako ikasleek.
Hilabete 1 2 aste ago
-
Eskualdeko ikasleen erdiak baino gehiagok egingo du eskola kirola aurten ere, 8 eta 12 urte arteko 1.333 ikaslek.
-
Oarsoaldeko Eskola Kirolak aurrera pausoa eman du berdintasunerantz, eta aurten ere, Mindara Elkartearekin batera, Eskola Kirol Egokituko programa jarri du martxan.
2 hilabetetatik ago
Euskarari buruz eta identitateari buruz hausnar egiteko aukera emango die Jon Maia sortzaileak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Euskarara barne eta kanpo bidaia. Bizitza bat" izeneko solasaldi-tailerrak egingo dituzte urriaren 22tik azaroaren 5era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
3 hilabetetatik 2 aste ago
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
3 hilabetetatik 3 aste ago
Herritar etorri berriei euskarara hurbil daitezen gonbita egiteko sentiberatze lanketa abian da
5 hilabetetatik aste 1 ago
2023. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.
6 hilabetetatik aste 1 ago
28 botikek eta 2 parafarmaziek parte hartzeko interesa agertu dute dagoeneko
6 hilabetetatik aste 1 ago
Ikasturtean zehar eskola kirolera joateko mugikortasun jasangarriko bitartekoak erabili dituzten ikastetxe eta ikasleak saritu zituzten ostiralean Bizarain Ikastolan egindako ekitaldi batean.
6 hilabetetatik 3 aste ago
Oarsoaldeko lau udalek aurkeztu dute eta izen-ematea maiatzaren 2an zabaldu zen.
6 hilabetetatik 4 aste ago
Datorren astean, Afrika mendebaldeko dantzak ezagutzeko eta zertxobait ikasteko ikastaroak emango dizkiete Kaori Faktoriako kideek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei. Tailer formatuko saio horiek maiatzaren 27tik 30era bitartean izango dira Oarsoaldeko 4 euskaltegitan.
7 hilabetetatik aste 1 ago
Kirol klubak eta gurasoak kirol jarduerak euskaraz garatzeak duen garrantziaz ohartarazteko esku-orriak eta bideoak argitaratu ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak
7 hilabetetatik aste 1 ago
Kuxkuxeroak eskualdeko gazteei euren erreferente euskaldun gogokoenekin bertatik bertara egoteko aukera ematen die
Checked
ordu 1 4 minutu ago
Oarsoarrak RSS jarioa
Subscribe to Oarsoarrak feed