Bakarraiztegiko erreka garbitzeko lanak

Og, 2011-06-23 12:47

Aste honetan hasi dira hondakinak jasotzen Ipintza poligonoaren ondotik igarotzen den Bakarraiztegiko errekan. Dagoeneko hiru edukiontzi hondakin jaso dira, obretako edukiontziak, eta guztira 4 edo 5 izango direla aurreikusten da. Hasieran uste zena baino hondakin gehiago ari da agertzen.

Orain arte jaso diren hondakin-motak ondorengoak dira: gurpilak, plastikoak, zakar-poltsak, kotxe eta kamioietako piezak,… Lana amaitu eta inguruak txukun-txukun uzten direnean, hondakinak nonahi botatzea garalazita dagoela esaten duten panelak jarriko dira.

Hondakinak jasotzeaz gain, bertako landaretza zaindu eta babesteko lanak ere egin dira. Horrela, iaz zenbait landare-espezie inbaditzaile kendu ziren, batez ere, Panpako lezka (Cortaderia selloana), akazia (Robinia pseudoacacia) eta Budleja davidii. Gainera, eremu batzuk soildu eta landare-espezie autoktonoak landatu ziren, besteak beste, haltzak (Alnus glutinosa), lizarrak (Fraxinus excelsior) eta haritzak (Quercus robur).

Bioaniztasuna babesteko lanak

Udalaren helburua gaur egun eremu degradatu hori berreskuratzea da. Izan ere, Hirigintza Plan berrian jasota dagoenez, Bakarraiztegiko erreka inguruan Babes Berezia duen basoa dago. Balio handia duen baso horren jarraipena da orain hobetzen ari den eremua.

basoa_garbitzen

Garbiketa eta berreskurapen lan horiek, 2009an, Lezoko Udalak bioaniztasuna hobetzeko Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru-laguntzekin burutzen ari da.

Landaretzaren hobekuntzaz eta hondakinen bilketaz gain, udala errekaren kutsadura ekiditeko ahaleginak egiten ari da. Añarbeko Urak-ekin elkarlanean, bertako isurketa-industrialak lokalizatu eta konpontzeko lanean ari da.