Ekainaren 1ean Eskola Kiroleko azken saioa

Or, 2013-05-31 10:14

Ikasturtean zehar futbolean, saskibaloian eta eskubaloian aritu dira, baina igeriketa, errugbia, hokeya edo herri kirolak ezagutzeko aukera izan dute

Larunbata honetan, ekainaren 1ean izango da Eskola Kirolean azken saioa Lezoko Herri Eskolarentzat. Saioak Fanderian, Beko Errotan, Beraunen… izango dira, bakoitzari egokitutako leku eta orduan

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila bitarteko haurrek urte osoan zehar kirolak probatu eta bizitzeko aukera izan dute. Serieka jardun dute kurtsoan zehar, eta batez ere futbolean, saskibaloian eta eskubaloian aritu dira, baina larunbata batzuetan jarduera bereziak izan dituzte igeriketan, herri kiroletan, hokeyan eta errugbian, besteak beste.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oso gustura daude parte hartzearekin. Hala ere, mutilen taldeak neskenak baino gehiago direla nabarmendu dute. Balorazio positibo honekin, orain deskantsatu eta datorren urterako indarberrituko dira, aurtengoa bezain ona edo hobea izan dadin datorrena ere.

Arloa edo saila