Informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko helburua du akordioak
Lezoko Udalak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
Horrela, zerbitzu jakin batzuk erabilgarri egongo dira, eta aldeetako bakoitzak emandako zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera erraztuko da. Datuen transmisioa, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Udalaren arteko datu-bitartekotza eta jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua egongo da baliagarri.
Horrez gain, hitzarmenean erabakitakoaren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da, Lezoko Udalak izendatutako bi pertsonekin eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako beste bi pertsonekin.
Hitzarmenaren indarraldia lau urtekoa da. Epe hori urtero luzatuko da automatikoki, gehienez ere hamabost urtera arte.