Ostegunean, uztailaren 14an, amaituko da eskabideak aurkezteko epea
Lezoko Udalak lehiaketa-oposizio ireki bidez arkitekto teknikorako plaza bat atera zuen joan den ekainaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiari buruzko iragarkia argitaratu ondoren. Datorren ostegunean, uztailak 14, eskabideak aurkezteko epea amaituko da.
Eskabideak Lezoko Udaleko Erregistro Nagusian, astelehenetik ostiralera 8.00etatik 13.30era, edo Udalaren web orrian eskuratu ahal izango dira. Lanpostu hori Udaleko langile zerrenda organikoan sartuko da eta lanaldia egun erdikoa izango da. Informazio guztia web gunean dago.