GAINTXURIZKETAN BIDE-SEGURTASUNA HOBETZEKO EBAZPENA ONARTU DA BATZAR NAGUSIETAN

Og, 2024-10-10 08:38

GI-636 errepidean, Gaintxurizketa auzoan, dauden segurtasun-arazoak behin betiko konpontzeko lehen pauso garrantzitsua da.

Atzo, ekainak 9, asteazkena, Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartutako ebazpena garaipen garrantzitsua da Gaintxurizketa auzoko bizilagunentzat eta bertako industrialdeko langileentzat, denbora luzean GI-636 errepidea zeharkatzeko modu seguru baten alde borrokan aritu baitira. Urrats hori funtsezkoa da garraio publikorako sarbidea bermatzeko eta inguruko erabiltzaileen oinezko joan-etorriak errazteko. Errebindikazio horrek behin betiko konponbidea behar du, hilabete hauetan inguru honetan gertatu diren harrapaketa hilgarriak berriro gerta ez daitezen.

Mikel Arruti, Lezoko alkatea: "Gaintxurizketako bizilagunek egunero bizi duten arriskuari behin betiko irtenbidea emateko lehen urratsa da gaur onartutako ebazpena".

Askok uste dute erabakia berandu datorrela, baina ezinbestekoa da berehala irtenbide bat aurkitzea, bertako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Gaur onartutako mozioa lehen urratsa baino ez da, eta ezinbestekoa da neurri eta data zehatzak lehenbailehen ezartzea. Ildo horretan, Aldundiarekin beste bilera bat deitu da datorren asteazkenerako, hilaren 16rako , herritarren segurtasuna bermatuko duten konponbideen definizioan aurrera egiteko itxaropenarekin.
 

Arloa edo saila