Familiek haurrekin jolasteko tokia da. Udalak ludotekako espazioa erabilgarri jarri du ordu libreetan Barne Parke gisa erabiltzeko.
Lezoko Udalak Barne Parkea eremu berria martxan jarri du. Familiek beraien haurrekin jolasteko tokia da. Eguraldi txarra egiten duenean, esaterako, etxetik kanpo jolasteko eremuak asko mugatzen dira. Arazo horri aurre egiteko, Udalak Barne Parkea martxan jarri du; ludotekako espazioa ordu libreetan erabiltzeko aukera hain zuzen ere.
Zerbitzua martxan dago dagoeneko eta eremua Udaleko webgunean erreserbatu daiteke ordutegi desberdinetan.
Familia Lezoar batek lagun talde batekin joateko asmoa badu, beraietako batek erreserba egiteko ardura hartuko luke eta bertaratuko direnen kopuru zehatza ipini beharko luke. Pertsona hori bihurtuko litzateke eremuko arduraduna eta giltza Udaltzaingoan jaso eta itzuli beharko du.
Erreserbak 24 ordu lehenago egin beharko dira beranduenez eta lokalaren gehieneko edukiera 30 lagunekoa da.
Arauak
Barne Parkea erabiltzeko arau guztiak Udaleko webgunean argitaratuak daude. Horien artean aipatzekoak dira:
- Barne Parkearen erabilera amaitutakoan, sarreran topatu duten era berean utzi beharko da: gauza guztiak zeuden lekuan utziz, eta behar izanez gero, lokala garbituz.
- Barne Parkean ezingo da merendolarik egin.
Ordutegia
- Astelehenetan: 09:00-14:00
- Astearteetan: 09:00 – 10:00 eta 11:30 – 14:00
- Asteazkenetan: 09:00 – 14:00
- Ostegunetan: 09:00 – 10:00 eta 11:30 – 14:00
- Ostiraletan: 09:00 – 14:00
- Larunbatetan: 09:00 – 19:00
- Igandeetan: 09:00 – 19:00
Erreserbak egiteko eta informazio osagarria irakurtzeko ondorengo esteka kontsulta daiteke: https://lezo.eus/eu/barneparkea