Giro bikaina Tipi Toparen bigarren irteera berezian

Or, 2017-06-09 14:43

Atzoko Tipi Topa saioan Herri Eskolako haurrek parte hartu zuten bigarrenez. Oraingoan aldiz, adinekoek gidatu zuten irteera eta landareen gaia izan zuten hizpide

Belaunaldien arteko harremanak sustatzeko helburuarekin, bigarren Tipi Topa irteera berezia ospatu zen atzo Herri Eskolako haurrekin batera. 

Lehen saion haurrek gidatu zuten irteera eta eskolan landutako gaiak azaldu zizkieten adineko pertsonei. Bigarren honetan aldiz, adineko pertsonek gidatu dute irteera eta landareen gaia izan dute hizpide, izan ere, haurrek eskolan gai hori jorratu baitute.

Atzoko irteera ohikoa baino luzeagoa izan zen, 9:45ean hasi eta 12:10ean amaitu zuten. Eskolako haurrak motxila eta bokadiloa hartuta, goiz erdiko mendi buelta egiteko gogoz azaldu ziren topaketara.

Jaizkibel magaletik mendi buelta egin zuten bertako zuhaitz, landare eta sendabelarrak ikuskatuz eta Tipi Topako kideen azalpenak jarraituz. Giro bikaina sortu zen eta parte hartzaileek positiboki baloratu zuten irteera berezia.

Bestalde, Tipi Topatako bigarren taldeak Eguneko Zentrora bisita egin zuen. Bertakoei kasu egin eta hogei bat minutuko bisita egin eta elkarrekin abesten aritu ostean, plazara itzuli ziren haurrekin eta gainerako adineko pertsonekin salda hartzeko.

 

 

Arloa edo saila