Bizitza aktiboa sustatzeko egitasmoaren baitan KOZ JARDUERAK (“Emakume korrikalariak”, “Martxan”, “Emakume indartsuak”, “Nordic Walking” eta “Tipi-Topa”) bueltatu dira Lezoko herrira. Udalak jarduerak ezagutzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.
Hauek dira aurtengo ikasturtean antolatu diren jarduerak:
- Astelehenetan, 19:00etan, Emakume korrikalariak elkartu egiten dira Koldobike Gezala frontoian. Edozein adin eta mailako emakumeek hartu dezakete parte, ez dago mugarik. Emakumeei korrika egiteko erreminta, baliabide eta ezagutzak helaraziko zaizkie giro ezinhobean.
- Astearteetan, “Martxan” hasi dira Lezoko bizilagun helduagoak. Ariketa ezberdinak egiten dituzte 10:00etan Kiroldegian. Helburua herritarren aktibotasunean eragitea da. Egunerokoan jarduera fisikoa egiteak duen garrantzia islatzen da, non taldean eginez errotu eta ohitura bilakatzea nahi den.
- Astearteetan, “Emakume indartsuak” emakumeei zuzendua. Indar-lana ariketa ezberdinak egiten dituzte 19:30-20:30 bitartean Kiroldegian. Helburua gorputzaren ongizate eta orekarentzako hain garrantzitsua den indarraren lanketan murgiltzea izango da, funtsezko oinarriak erakutsiz.
- Asteazkenetan, “Nordic Walking” taldea abiatzen da Bekoerrota kiroldegitik. Saioa 16:00tan hasten da eta ordubeteko iraupena du. Nordic Walkingeko makilak erabiliz iparraldetik datorren ibiltzeko modalitatea lantzen da. Gihar talde anitzak erabiltzen direnez makilik gabe baina “lan” gehiago egiten du gorputzak denbora berdinean, eginiko lanaren eragina handiagoa izanik.
- Ostegunetan, 10:30etan, “Tipi-Topa”-ren txanda da. Ibilaldi luzea edo motzagoa egiteko aukera dago. Herriko plazatik paseotxoa emateko jarduera da, profesionalen gidaritzapenan. Hau amaitzean, Topa egiten da, salda beroa edota beste edari bat patxadan eta konpainian gozatuz.
Doako ekimenak dira eta taldeak zabalik daude. Informazio gehiago:
Maddi / 674171 681.
Horren guztiaren gaineko informazioa etxe guztietara banatu da. Bertan, aurretik aipatu diren jarduerei dagokien informazioa jasotzen da.
Beraz, aitzakiak etxean utzi eta atera edo zatoz gurekin gorputza mugitzera!
Animatu zaitezte!
Arloa edo saila
Eranskinak
KOZ JARDUERA GUZTIAK.pdf1003.05 KB