1999.eko Ekainaren 30ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita hamargarrena. Goizeko 10:50etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA EZ OHIKOA, Alondegian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

Maixabel Unzain Zapiain, ezin izan du etorri.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko ekainaren 23ko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu dute 1999ko ekainaren 23ko ohiko bilkurako akta. Dena den, 12. eta 13. puntuan "dirulaguntza hau, dirulaguntzak ordaintzeko dagoen araudiaren arabera ordainduko da" dioen esaldia, kendu egin behar da. Dirulaguntza hauek festetako aurrekontuan sartzen direnez, osorik ordainduko baitira

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:55an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot.

Eguna