1998.eko Azaroaren 26ekoa

    Agiri mota
    Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeita seian, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere EZOHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris.

    Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.

    Aztergai zerrendako gaiak tratatzen hasi aurrez, alkatearen baimenarekin, Jose Mª Botok aldez aurretiko arazo bat aurkeztu du: esan du, aztergai zerrendako lehen bi puntuetako dokumentazioa ia erabat euskaraz idatzirik jaso duela. Horrela, korporazioaren aurrekontuaren gaiari dagokionez dio, txostena eta exekuzio-arauak bakarrik aztertu ahal izan dituela. Horregatik eskatu du akats hori zuzen dadila hura aztertu ahal izateko.

    Idazkariaren iritziz, egindako eskaera aztergai zerrendako lehen bi puntuak mahai gainean uztea da. Bozketa eginik, proposamena bertan behera laga da aldeko bost botoz: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Eta kontrako zortzi botoz: , Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatea, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Martiarena Jaka, eta beraz, aztergai zerrendari ekitea erabaki da.

    Idazkariak ohartarazi du ezen, baldin eta kontuan hartuko balitz ez dela errespetatu zinegotziek nahi duten hizkuntza ofizialean dokumentazioa jasotzeko duten eskubidea, akordioak akatsa izan lezakeela.

    Bilkura aurrera jarraitzea erabaki du alkateak.

    1.- 1999 URTERAKO UDALBATZAREN AURREKONTU OROKORRA ONARTZEKO DIKTAMENA.

    Alkateak aditzera eman du Hazienda Batzordeak onartutako diktamena, eta horren testuak honeta dio:

    “Azaroaren 18an egindako bilkuran aztertu genuen Udalaren 1999ko Aurrekontua egin eta onartzeko espedientea, eta Mikel Arrizabalaga Pikabearen eta Jesus Mª Martiarena Jakaren boto ponderatuak alde zirelarik, eta Peio Garbizu Azkuek eta Iñake Urrestarazu Azuemendi bere irizpenik eman ez duelarik, Osoko Bilkurari proposamen hau egitea erabaki genuen:

    Hasierako onarpena ematea 1999ko Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez atal zehaztuta:

    GASTUAK / GASTOS

    KAP./CAP.

    IZENA / DENOMINACION

    PTA.

    1

    PERTSONAL GASTUAK/GASTOS PERSONAL

    270.000.000

    2

    ONDASUN ARRUNT ETA ZERBITZU EROSKETA/

    COMPRA BIENES CORRIENTES Y SERVICIOS

    237.000.000

    3

    FINANTZA GASTUAK/GASTOS FINANCIEROS

    31.000.000

    4

    TRANSFERENTZIA ARRUNTAK/TRANSF. CORRIENTES

    96.000.000

    6

    INBERTSIO ERREALAK/INVERSIONES REALES

    179.500.000

    8

    FINANTZA AKTIBOAK/ACTIVOS FINANCIEROS

    2.000.000

    9

    FINANTZA PASIBOAK/PASIVOS FINANCIEROS

    44.000.000

    GUZTIRA / TOTAL

    859.500.000



    SARRERAK / INGRESOS

    KAP./CAP.

    IZENA / DENOMINACION

    PTA.

    1

    ZUZENEKO ZERGAK/IMPUESTOS DIRECTOS

    185.000.000

    2

    ZEHARKAKO ZERGAK/IMPUESTOS INDIRECTOS

    30.000.000

    3

    TASAK ETA BESTELAKO ZERGAK/

    TASAS Y OTROS INGRESOS DIVERSOS

    93.000.000

    4

    TRASFERENTZIA ARRUNTAK/TRANF.CORRIENTES

    402.000.000

    5

    ONDARE SARRERAK/INGRESOS PATRIMONIALES

    2.000.000

    7

    KAPITAL TRANSFERENTZIAK/TRASF.DE CAPITAL

    11.400.000

    8

    FINANTZA AKTIBOAK/ACTIVOS FINANCIEROS

    2.000.000

    9

    FINANTZA PASIBOAK/PASIVOS FINANCIEROS

    134.100.000

    GUZTIRA / TOTAL

    859.500.000



    Alkateak konparazioa egin du onarpenerako aurkeztutako aurrekontuaren eta aurreko ekitaldikoaren artean eta bien arteko diferentzia nagusiak aipatu ditu. Udalaren egoera ekonomikoa, oro har, ona dela esan du.

    Jose Mª Boto bere adierazpenetan aurrekontuko txostenaz eta exekuzio-arauez aritu da, gainerako dokumentazioa gehienbat euskaraz idatzita egonik ez baitu ulertu, bilkuraren hasieran aurkeztutako arazoan nabarmen azaldu duen bezala. Txostenaren edukiari dagokionez esan du ezen, pertsonaleko gastuaren hazkuntza, musikariei hitzarmen berria aplikatzetik sortua, pixkanaka egin behar zela; planteatutako inbertsioak pobreak iruditzen zaizkio, horietariko batzuk txantajearen frutuz lortuak (futbol zelaia eta igerilekua), eta iruditzen zaio zorpetzearen beldurrik ez dela izan behar, beti ere inbertsioa beharrezkoa bada eta egoki egiten bada.

    Exekuzio-arauei dagokienez iradoki du ezen, 5.5 puntuan markatu egin beharko litzatekeela alkateak bere eskumeneko kreditu aldaketen berri udalbatzari eman beharra; epaimahaietako partaideen kalteordainetan, bere iritzirako, zinegotziek ere barne egon behar dute; zinegotzientzako kalteordainei dagokienez gehikuntza egitea iradoki du zeren, duela urte asko kopuru berak kobratzen ari baitira. 9. Artikuluaren azken paragrafoa zuzentzea iradoki du zeren, ez baita argi geratzen alkateak zenbat kobratzen duen eta dedikazio esklusiborik gabe kobratuko lituzkeen.

    Dokumentazioari dagokionez esan du, aurrekontuan egon behar duen dokumentu bat falta dela: plantila organikoa eta langileen ordainketak, eta seinalamendu hori bermatu egin du idazkariak.

    Pello Garbizuk deitoratu egin du joan den urtean 1998ko aurrekontua onartzerakoan egindako adierazpen berak erabili ahal izatea aurten 1999ko aurrekontua kritikatzeko: iluna, kontrolatzeko adierazgarririk gabe, partida asko zer diren jakiterik ez dagoenak (beste enpresa batzuek egiteko lanak, kiroldegia, ..., departamentuka egitea agindutako aurrekontuaren falta,...) . Bere iritziz, horrek guztiak adierazten du, egiten diren iradokizunak ez direla aintzakotzat hartzen, eta horrek nahitaezik frustrazioa sortzen duela.

    Ildo beretik gogorarazi ditu hazienda batzordean egindako ehun iradokizunak baino gehiago, batzuk testuan jaso direlarik, eta beste asko ez, inolako beste begiramenik gabe. Horrek guztiak pentsarazten dio ezen, nahita egin dela berriro aurrekontu nahasia, iluna, aurkeztea. Bide gisa gomendatu du aurrekontuko kontzeptu nagusiak argitu beharra.

    Kritika orokor horrez gain, VI Ataleko gastuetako bi ausentziari buruz galdetu du Pello Garbizuk: Arau Subsidiarioen idazketaren ordainsariak eta kiroldegian oztopo arkitektonikoak kentzeko eta eraikinaren segurtasun-baldintzak gehitzeko egin beharreko obrak.

    Seinalatutako arazoengatik, diktamenaren kontrako osoko emendakina aurkeztu du Pello Garbizuk, aurrekontuak gobernu-ekipoari itzultzea proposatuz eta, baldin eta hori onartuko ez balitz, emendakin partzialak aurkezteko asmoa duela iragarri du.

    Iñake Urrestarazu ados azaldu da aurrekontuak gobernu-ekipoari itzultzeko proposamenarekin. Kezu da aurrekontuak aztertzeko asti eskasa izan duelako eta ezin izan baitzuen hazienda batzordera etorri. Aurrekontuei dagokienez, inbertsioak aurreko urteko berberak izatea kritikatu du, berri bakarra igerilekua izaki.

    Alkateak gainerako zinegotziei argitu die ezen, hazienda batzorderako dokumentazioa astebete lehenago igorri zela. Oztopo arkitektonikoak kentzeko iradokizunari buruz esan du, gaia adosteko prest dagoela, eta hastapeneko onarpena ematea iradoki du, seinalatutako aldakuntzak gero tratatzeko. Esan du, kiroldegiko igogailuaren obra ez zela egin proiektuak aurreikusten ez zuelako eta hura egitea oso garesti ateratzen zelako, eta baina adostasuna lotur gero obra hori onartuko lukeela.

    Kiroldegiaren arazoak eztabaida sortu du bertan direnen artean, igogailua ez jarri izanaren erantzukizunaz, e.a. Besteak beste, Iñake Urrestarazuk eskatu du IGOKA espedientea tramita dadila.

    Eztabaida bukaturik, aurrekontuak gobernu-ekipora itzultzeko eskatuz Pello Garbizuk aurkeztu duen osoko emendakina jarri da bozketarako. Emendakina bertan behera utzi da aldeko bost botoz: : Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Eta kontrako zortzi botoz: , Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatea, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Martiarena Jaka.

    Pello Garbizuk, aurrez iragarri bezala, osoko emendakina bertan behera laga denez, emendakin partziala aurkeztu du, Aurrekontuen Udal Araudiko 10. Artikulua aldatzea proposatuz. Proposatutako testuaren ordez ondorengo beste hau iradoki du: “Gastuen 4 ataleko transferentzia arrunt ez-izendunak, salbuespenik gabe, abenduaren 17ko 2225/1993 E.D.an xedatzen denari egokituko zaizkio, haren bidez onartzen baita entitate publikoen aurrekontuen karguko dirulaguntzak emateko Prozedura Araudia, eta halaber egokituko zaizkio interes kulturala duten jarduerak sustatzera xedatutako dirulaguntzen eskabideetarako Araudiari, 1998ko otsailaren 11ko udalbatzaren osoko bilkuran onartutako Araudiari, alegia”.

    Bozketa eginik, hamabi boto eman dira alde eta bat kontra, Jesus Mª Martiarenak. Beraz, emendakina onartu egin da eta horren arabera aldatuko da, baldin eta onartzen bada, aurrekontuaren exekuzio-araudia.

    Jose Mª Botok berriro dio bozketarako jar dadila bere proposamena, alegia, aurrekontuaren exekuzio-araudiko 9. Artikuluan azaltzen diren osoko bilkura, batzorde eta bestetara zinegotziak joateagatiko kalteordainak KPIren arabera igotzea. Idazkariak ohartarazi du ezen, emendakin orok, gastu handiagoa suposatzen duenean, horren finantziazio-proposamena behar duela (nahiz sarrera gehiago nahiz gastu gutxiagoren bidez). Beraz, bere iritzirako, aurkeztutako emendakina osagabea da bere planteamenduan. Ohartarazpena gora-behera eta gastuaren gehikuntza funtsezkoa ez denez eta I ataleko loturak nahikoa kreditu eman dezakeela kontuan izanik, emendakina bozkatzea erabaki da. Bozketa eginik aldeko hamar botoz onartu da, Mirari Rekaldek kontra botatu duelarik eta Iñake Urrestarazuk eta Pello Garbizuk botorik eman gabe.

    Beste emendakinik ez dagoenez, alkateak bozketara jarri du hazienda batzordearen diktamena, 1999rako udal aurrekontua hastapenez onartzea proposatuz, jadanik onartutako zuzenketei dagokiena salbu. Zortzi boto eman dira alde eta bost kontra (Pello Garbizu, Mirari Rekalde, Iñake Urrestarazu, Jose Mª Boto eta Nicanor Barradas). Beraz, diktamena onartu egin da.

    2.- 1999KO ORDENANTZA FISKALAK ALDATZEKO PROPOSAMENA.

    Aurkeztutako proposamena ez zen tratatu hazienda batzordean ahaztu izanagatik. Proposamenak honela dio:

    “Udalbatzak 1998ko urriaren 14an egindako Osoko Bilkuran, 1999 urterako ordenantza fiskalak hastapenez onartu zituelarik, Alkatetza honek Osoko Udalbatzari proposatzen dio 13. Ordenantza Fiskala aldatzea, Bekoerrota Kiroldegiko Tasari dagokiona, aldakuntza proposamen hori honen eranskinean doana izanik.

    Era berean proposatzen da zerbitzu eta iharduera administratiboak eman eta egitearen gaineko tasa kentzea, 10 zenbakiduna, ibilgailuen zirkulazioari eta bideetako segurtasunari dagokiona, nolanahi ere aipatutako ordenantzak ez baitu legezko tokirik Tasa gisa.”

    Proposamena diktaminatu gabe dagoenez, premiaz tratatzea bozkatu da. Zortzi zinegotzik botatu dute alde, bik kontra (PSE-Eeko zinegotziek, Jose Mª Boto eta Nicanor Barradas) eta hiru abstenitu egin dira (Pello Garbizu, Mirari Rekalde eta Iñake Urrestarazu).

    Premiazkotasuna onarturik, proposamena bozkatu da eta onartu egin da aldeko zazpi botoz (alkateak eta Herri Batasunako gainerako zinegotziek), hiru boto kontrakoak Pello Garbizu, Jose Mª Boto eta Nicanor Barradasek emanak eta hiru abstentzio, Jesus Mª Martiarena, Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu. Udalbatza osatzen duten partaideen gehiengo absolutuaren aldeko botoa lortu denez, proposamena onartu egin da.

    3.- BEKOERROTA UDAL KIROLDEGIKO ORDUTEGIA LUZATZEKO PROPOSAMENA.

    Alkateak planteatu du proposamenaren onarpena eta gogorarazi du aurrekontuan kreditua gauzatu beharra dagoela ondorioak izan ditzan. Gastua 1999ko ekitaldirako konprometatzen denez, bilkura honetan hastapenez onartutako aurrekontuaren egokitzapena iragarri du orain proposatutako gastua bideratzeko.

    Proposamenak honela dio:

    “Udalbatzak, 1998ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Gezak S.L.ri adjudikatzea Bekoerrota Kiroldegiko kirol-zerbitzuen osoko gestiorako kontratua, urtean 500.000,- pta kanonaz eta udalaren aldetik 7.408.091,- pta emanez.

    Gezak S.L.rekin izenpetutako kontratuaren arabera, Kiroldegiko gaur egungo irekidura-ordutegia hau da:

    • Astelehenetik ostiralera 9etatik 12etara eta 17etatik 21etara.
    • Larunbatean 9etatik 12etara
    • Igandean itxita.


    Kiroldegia erabiltzeko gaur egun herrian dagoen eskeari aurre egiteko jarrita dagoen ordutegi hori nahikoa ez dela iritzirik, eta azaroaren 19ko Barne Batzordean akordio hori diktaminatu ezin izan zenez, quorum faltaz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo ERABAKI hau har dezan:

    BAT: Bekoerrota Udal Kiroldegiko instalazioak irekirik edukitzeko ordutegia luzatzea, astegunetan sei orduz eta larunbata eta igandean lau orduz, irekitzeko eta ixteko ondorengo ordu hauek ezarriz:

    • Astelehenetik ostiralera, 9etatik 22 orduetara.
    • Larunbatean 9etatik 13 orduetara eta 17etatik 20etara.
    • Igandean 10etatik 14etara.


    BI: Ordutegiaren luzaketa horren truke, Udalak hilean 601.549,- pta abonatuko du. Irekirik edukitzea luzatze horrek urtean 1.676 ordu gehiagoko zerbitzua suposatzen du.”

    Beste inprobisazio-froga baten gisa definitu du Jose Mª Botok proposamena eta esan du, baldintza-pleguak zalantza asko eragiten diotela enpresa adjudikaziodunak eta bere baldintzek benetan eman ditzaketen zerbitzuei buruz.

    Proposamena diktaminatu gabe dagoenez, premiaz tratatzea bozkatu da. Zazpi zinegotzik botatu dute alde, bik kontra ((PSE-Eeko zinegotziek, Jose Mª Boto eta Nicanor Barradas) eta lau abstenitu egin dira (Pello Garbizu, Jesus Mª Martiarena, Mirari Rekalde eta Iñake Urrestarazu).

    Premiazkotasuna onarturik, proposamena bozkatu da eta onartu egin da aldeko zazpi botoz (alkateak eta Herri Batasunako beste zinegotziek) , bik kontra ((PSE-Eeko zinegotziek, Jose Mª Boto eta Nicanor Barradas) eta lau abstenitu egin dira (Pello Garbizu, Jesus Mª Martiarena, Mirari Rekalde eta Iñake Urrestarazu).

    4.- ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOKO EPAIA BETETZEKO ABOKATUA, PROKURADOREA ETA PERITUAK IZENDA DITZAN, ALKATEARI AHALMENA EMATEKO DIKTAMENA.

    Alkateak aditzera eman du haziendako batzordean emandako diktamena. Diktamenak honela dio:

    “Jose Luis Cano Vicuña jaunak Udal honen aurka jarritako Administrazioarekiko 3155/94-3 zenbakidun auzi-errekurtsoko Epaiari dagokionez, Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusira aurkezteko eratzen ari den espedientea ikusirik, errekurritutako egintza 93-3-10eko Akordioa izanik, hartan ezesten baitzen Zergabilketa Zerbitzuaren Kontratua eten izanari buruzko 92-2-23ko akordioaren kontra birjarpena, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak azaroaren 18an egindako bilkuran Mikel Arrizabalaga Pikabearen eta Jesus Mª Martiarena Jakaren boto ponderatuak alde zirelarik, eta Peio Garbizu Azkuek eta Iñake Urrestarazu Azuemendi bere irizpenik eman ez duelarik, Osoko Bilkurari akordio hau hartzea proposatu diote:

    Alkate Lehendakariari ahalmena ematea, behar izango diren Abokatu, Prokuradore eta perituak izendatzeko, 645/97 Epaian errekeritutako txostena aurkezteko.”

    Iñake Urrestarazuk eskatu du zuzen dadila diktamena zeren, bai berak baita Pello Garbizuk ere alde botatu baitzuten. Zuzenketa eginik, kondenaren arrazoiei buruz eta erreklamatutako kopurua murrizteko posibilitateei buruzko zenbait adierazpenen ondoren, bozkatu egin da.

    Diktamena aho batez onartu dute zinegotziek.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 20:00 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna