2008.eko Abenduaren 2ekoa

Lezon, 2008ko abenduaren 2an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Silbia Folgueira Fernández ez da bileran izan.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko azaroaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko azaroaren 18az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

KONTUHARTZAILETZA

3.- Gesmunpal, S.A.ri trafiko gaietan prozedura santzionatzailearen osoko kudeaketan lankidetza eta laguntza zerbitzua lanen esleipenaren proposamena (2008KO160001).

Trafiko gaietan prozedura santzionatzailearen osoko kudeaketan lankidetza eta laguntza zerbitzuaren esleipenerako espedientea azterturik, aldi berean, Hazienda gaietarako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Gesmunpal, S.A.ri Trafiko gaietan prozedura santzionatzailearen osoko kudeaketan lankidetza eta laguntza zerbitzua lanak behin behineko esleitzea (A-759). Zerbitzu horren kostua hau da: Borondatezkoa %50; exekutibokoak %50 eta deuseztatzeak %10.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) 600 € behin betiko bermea jarri.

b) Baldintza agiriko 14 ataleko puntuko dokumentazioa aurkeztu beharko du.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

Urriaren 21eko Gobernu Batzarrean eskatutako txostena egiteko duela gogoratu behar zaio udaltzainburuari.

4.- Inspekzio organoen funtzionamenduaren zerbitzu osagarriaren kontratatzeko espedientea hasteko proposamena. (2008KO160002).

Ikuskaritza organoen funtzionamendurako zerbitzu osagarriak kontratatzeko espedientea azterturik, era berean, Hazienda gaietarako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ikuskaritza organoen funtzionamendurako zerbitzu osagarrien proiektua onartzea

BI: Ikuskaritza organoen funtzionamendurako zerbitzu osagarriak kontratatzeko espedienteari hasiera ematea publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez

HIRU: Ikuskaritza organoen funtzionamendurako zerbitzu osagarriak publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez kontratatzea arautuko duten klausula administratibo partikularren eta preskripzio teknikoen pleguak onartzea, kontratuaren epea urtebeteko izango delarik, sei urte bitarte, luzagarria urtez-urtez.

LAU: Kontratu horretarako gastua onartzea, 2.000€ 2008ko ekitaldian eta ondorengo aurrekontuetarako kreditu dotazioaren konpromisoa ere zenbateko zehazgabez, emaitzen sarrerekin zerbitzuaren kostua bermatuz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Urte anitzeko kredituaren aldaketa, eguneko zentroa eta apartamentu babestuak eraikitzeko obra kontratatzeko (2008H0110003).

Eguneko zentroa eta apartamentu babestuak eraikitzeko obra kontratua adjudikatzeko espedientea azterturik, eta kontuan izanik 2008ko urriaren 30eko plenoan onartutako urte anitzeko kredituak 2009 eta 2010 ekitaldietarako konpromisoa aurreikusten duela 200.000 € urte bakoitzeko, aldi berean, Ogasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Urte anitzeko ondorengo konpromiso kreditu hauen aldaketa onartzea, era honetan geratuko liratekeelarik:

  • Ekitaldia 2009: 300.000€
  • Ekitaldia 2010: 300.000€

 

6.- 46. faktura zerrendaren onarpena.

46. faktura zerrenda onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

7.- Eguneko zentroa eta apartamentu babestuak eraikitzeko obra kontratuaren espedientea hasteko proposamena (2008H0110003).

Lezoko Udalak 2008ko udal aurrekontuetan eguneko zentroa eta apartamentu babestuak eraikitzeko aurrekontu sail bat aurreikusten du.

Udalaren nahia aurreikuspen hau egikaritzea denez, obra hori gauzatzeko ezinbestekoa den proiektuaren idazketa agindu zuen.

Obra hauek 2008ko abenduan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta Raimundo Mendiburu Abad Arkitektoak idatziriko Proiektuaren arabera egingo dira.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz APK30/2007 Legearen lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren I tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzea egoki irizten diot, presazkoa bezala izapidetzeko inongo arrazoi objektiborik ez dagoelako. Gainera lehiakortasuna murriztu baino ez luke egingo kasu honetan presazkoa kontratua izapidetzeak.

AKP 30/2007 Legearen 122., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratu honen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio. 154 eta 161 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatua baztertu egin beharko genuke.

Kontratu mota hau batere konplexua ez denez aipatu legearen 141 eta ondorengo artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

APK30/2007 Legearen aren 122, 126, 141 eta hurrengo artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz.

Hona hemen akordio proposamena:

BAT: Auñamendiko eguneko zentroa eta apartamentu babestuen proiektua onartzea.

BI: Obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

HIRU: Auñamendiko eguneko zentroa eta apartamentu babestuen obra kontratua arautuko duten baldintza pleguak onartzea.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea (A-958/08; A-961/08; A-962/08).

8.- Errekalde auzoko saneamendu proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren lursailen okupazioa, desjabetze espedientea premiazkoa izendatzeko eta aurretiazko akten deialdia egiteko proposamena (2008H0030006).

I.- IZATEZKO AURREKARIAK

LEHENA: Lezoko Udalak 2008ko maiatzaren 20an ospaturiko Tokiko Gobernu Batzarrean Errekalde auzoko saneamendu proiektua onartu zen, obrak hasi aurretik ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txostena onartu beharraren baldintzarekin.

Halaber, akordio honen bitartez adierazitako proiektua burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eman zitzaion hasiera.

BIGARRENA: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2008ko ekainaren 24an eta prentsa idatzian ekainaren 20an . Halaber Afektaturiko ondasunen eta eskubideen zerrendan azaltzen ziren titularrei akordioaren jakinarazpena pertsonalki egin zitzaien eta 15 eguneko epea emanez egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

HIRUGARRENA: Jendaurreko epe horretan ondorengo alegazio hauek aurkeztu ziren: Mª Carmen Aranburu Ayorga , Jesus Barrio Aller eta Luis Ángel Barrero Balbas.

LAUGARRENA: 2008ko azaroaren 4ean Añarbeko Urak, S.A.k Lezoko Errekalde Auzoko Saneamenduaren Ingurumen Eraginaren ebaluaketa murriztua aurkeztu du.

II.- ZUZENBIDEZKO OINARRIA

Bestalde L.E.F delakoaren 24 artikuluaren arabera Administrazioak eta partikularrak edozein momentutan eta adostasunez desjabetzeak hartzen dituen ondasun eta eskubideak eskuratzea hitzartu dezakete.

Aurkezturiko alegazioen txosten teknikoa kontuan izanik

L.B.R.L.ko 25. artikulua eta RDL 178/1986-eko 88.a eta hurrengoak, eta L.E.F. delakoaren 9,15 eta 24 artikuluak eta R.E.F. delakoaren 4, 11 eta 15. artikuluak ikusirik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Mª Carmen Aranburu Ayorgak eta ADIFEk aurkezturiko alegazioak partzialki onartzea eta Jesus Barri Allerrek aurkezturikoa ez onartzea txosten teknikoan adierazten diren arrazoiengatik

BI: Lezoko Errekalde auzoko saneamenduaren ingurumen eraginaren ebaluaketa murriztua onartzea.

HIRU: 2008ko maiatzaren 20ko akordioaren eranskinean jasotako afektaturiko ondasunen eta eskubideen okupazioaren beharra deklaratzea nahitaezko desjabetzearen legearen ildotik.

LAU: Afektaturiko ondasunen eta eskubideen titularrei hitzarmen bat izenpetzeko deialdia luzatzea beren ondasun eta eskubideak udalaren esku uzteko adosturiko kalte ordain baten trukean.

BOST: Akordio honen jakinarazpena pertsonalki egitea afektaturiko ondasunen eta eskubideen titularrei eta Gipuzkoako Aldizkari ofizialean zein prentsa idatzian argitaratzea.

9.- Aiton Borda taberna guneko zaharberritze lanen behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2008H0100004).

Lezoko Udalak 2008ko urriaren 21ko Tokiko Gobernu Batzarrean "Aiton Bordako" taberna guneko zaharberritze obrak Biok Etxegintza, S.L.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 101.198,05 €, BEZ gabe.

•· Exekuzio epea: 2 hilabete.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 5.059,9 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Biok Etxegintza, S.L.k adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, hona Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakia:

BAT: Biok Etxegintza, S.L.ri behin betikoz esleitzea batzordean "Aiton Bordako" taberna guneko zaharberritze obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

10.- Etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena, Txulotxo kalea 6 behea, eskuina, bis helbidean (2007H0300026).

 

José Couceiro Villarrek, Txulotxo kaleko 6. behe eskuinean, lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

José Couceiro Villarri, Txulotxo kaleko 6. behe eskuinean, lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2007ko otsailaren 20ko Alkatetzaren 07/177 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko otsailaren 20ko hitzarmena izenpetu zuen José Couceiro Villarrekin, Txulotxo kaleko 6. beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Irailaren 24ko Alkatetzaren 07/798 Dekretuaren bidez eman zitzaion José Couceiro Villarri, Txulotxo kaleko 6. beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: José Couceiro Villarri, Txulotxo kaleko 6. beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: José Couceiro Villarri, Txulotxo kaleko 6. beheko lokal ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 74,73 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

11.- Gurutze Santuaren plaza 2an igogailua jartzeko obra baimen proposamena (2008H0030025).

Txema González Rodríguezek, Gurutze Santuaren plaza 2ko etxearen administratzaile izanik, han bertan igogailua jartzeko obra zibilaren proiektua aurkeztu du.

Proiektua Sergio Villar Sueskunek idatzia da, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisatua 2008ko uztailaren 21ean.

Horretarako eskatutako dokumentazio osagarria ere aurkeztu du.

Udal arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, era berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

BAT: Txema González Rodríguezi, Gurutze Santuaren plaza 2ko jabekideen ordezkaritzan, igogailua jartzeko jabari publikoa den lursaila okupatzeko baimena ematea ondorengo baldintzekin:

1.- Jabari publikoa okupatzen duen eraikina soilik igogailua ezartzeko erabili daiteke, gainontzeko erabilerak espresuki galarazten direlarik.

2.- Igogailua desagertuko balitz, jabari publikoaren gainean eraikitakoa eraitsi egin beharko da lizentzia honen titularraren kontura.

3.- Jabari publikoa okupazeko baimena edozein kasutan ere prekarioan ematen da eta udalak herri interesa tarteko, baimen hau atzera bota lezake sortutako kalte ordainei aurre eginez.

4.- Jabari publikoan eraikitakoaren obra berria deklaratzen bada eta jabetza erregistroan inskribatzen bada baldintza hauek ere inskribatu egin beharko dira.

BI: Txema González Rodríguezi, Gurutze Santuaren plaza 2ko jabekideen ordezkaritzan, igogailua jartzeko obra lizentzia ematea, eraikinaren kanpoko aldean, dagoen eskailera-kaxari eratxekia.

HIRU: Eraikuntza gaineko zergarengatik 56,10 € ordaindu behar du.

Obra handiaren tasaren diferentziarengatik 421,20 €.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- 6 poligonoko instalazioetan irekitze baimena ukatzearen aurkako berraztertze helegitea ez onartzeko proposamena (2008H0440001).

Carlos González Aldayk, Estibadora Algeposa, S.A. enpresaren izenean eta ordezkari gisa aurkeztu du berraztertze errekurtsoa hautazkoa Lezoko Udalaren 2008ko irailaren 15eko Udal Gobernu Batzarraren akordioaren kontra.

Lezoko udalak ukatu egin zion Estibadora Algeposa, S.A. enpresari ikatza biltegiratzeko jardueraren irekidura lizentzia, altzairugintza, produktu siderurgikoak, altzairu-txirbila eta txatarretara xedaturik Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean (Arau Subsidiarioetako 6 poligonoa) Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak ezarritako 4. neurri zuzentzailea bete ez izanagatik, hori betetzearen baldintzapean geratu baitzen 2005eko urtarrilaren 17an emandako jarduera lizentzia.

Errekurtsoa oinarritzen da Estibadora Algeposa, S.A., enpresak 4. neurri zuzentzailea bete ote duen seinalatzean, Udalak seinalatzen duenaren alderantziz. Xehetasun hori kreditatzearen helburuz, ziurtagiri bat aurkeztu dute Estibadora Algeposa, S.A. enpresaren izenean jarduera espedientea tramitatu duen Injineru Industrialak idatzia, eta era berean, "Agencia Vasca del Agua-Euskal Uraren Agentzia"" erakundearen ziurtagiri bat, hartan errekurtsogileak baieztatzen duenez "neurri zuzentzaileak" bete izana kreditatzen delarik.

INFORME JURIDIKOA

BAT: 10. Neurri Zuzentzailea ez bete izana

Goian aipatutako 4. neurri zuzentzailea benetan bete den ala ez baloratzen hasi aurrez, arazo hori aurrerago tratatuko baitut, beharrezkoa da jasorik lagatzea ezen, Lezoko Udalak 2005eko urtarrilaren 17an egindako Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurako akordioaren bidez eman ziola Estibadora Algeposa, S.A. enpresari jarduera lizentzia ikatza biltegiratzeko, altzairugintza, produktu siderurgikoak, altzairu-txirbila eta txatarretara bideraturik Gaintxurizketako bideko 19 eta 21ekoan (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 poligonoa).

Lizentzia hori geroko baldintzarekin eman zen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak 2004ko azaroaren 29an ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko aipatutako akordioaren arabera, haiek jakinarazpenari bateratu zitzaizkiolarik.

Horrela, aipatutako informeko 10. neurri zuzentzaileak espresuki seinalatzen du: "Irekidura lizentzia eskuratzearen aurrezko menduz, titularrak Udalean aurkeztu beharko du dagokion estolderiara Isurketa Baimena Añarbeko Partzuergoak emana".

Kontuan izanik aipatutako isurketa baimena (Añarbeko Partzuergoarena nahiz Uraren Agentziarena izan) ez dela aurkeztu eta baldintza hori sobera ezaguna zitzaiona Estibadora Algeposa, S.A. enpresari, nahikoa arrazoi suertatzen da bere horretan jarritako berraztertze errekurtsoa atzera botatzeko eta irekidura lizentziaren ukazio zuzena berresteko. Irekitze lizentziaren eskaera bera ere tokiz kanpo legoke.

BI: 4.az gain beste neurri zuzentzaile batzuk ez bete izana.

Egia izanik ere aurka egindako akordioak goian aipaturiko 4. neurri zuzentzailea ez betetzean oinarritzen duela lizentziaren ukazioa, argitu beharra dago ezen aurka egindako egintza arrazoitzen den espedientean jasota dagoen informe teknikoan, beste aspektu batzuk seinalatzen dituela, zeinengatik eskatutako irekitze lizentzia ukatu behar den, 4. neurri zuzentzailea ez bete izanaz gain.

Horrela kontra egindako akordioan jasotako arrazoia zabaltzeko helburuz beharrezkoa da seinalatzea ezen, 2008ko abuztuaren 25ean, Estibadora Algeposa, S.A., enpresak sarrera eman ziola Lezoko Udalean idazki izenpetua Jorge Lizarribarrek, zeinaren bidez aurkeztu zuen "Lezoko 6. poligonoan Algeposaren instalazioei zegozkien neurri zuzentzaileak betetzearen ziurtagiria".

Haatik udal arkitekto Teknikoaren informea 2008ko irailaren 2an emana aurrekoaren kontraesanekoa da.

Horrela, informe honek seinalatzen du aireztapen atalari dagokionez 3. neurri zuzentzailean aurreikusitakoa.

"Ez dago aireztapen instalaziorik mugakoei eragozpen eragingo liekeenik.

Eusko Jaurlaritzak finkatutako neurri zuzentzaileak seinalatzen du kanpoko guneetan egiten den biltegi pilaketak ez duela inolako hauts isuririk egingo mugakoei eragozpenik sortzeko eran. Horri dagokionez informatzen dut ezen, urte hauetan zehar sarritan izan direla kexatu diren herritarrak kanpo-alde hartan pilatuta zegoenetik zetorren hautsarengatik. Hori dela eta, Korporazioari aditzera ematen diot proiektuak berez ez duela inolako tratamendurik aurreikusten aipatutako pilaketatik datozen hautsak ekiditeko".

Hondakin Likidoen Atalari dagokionez, udal teknikariak seinalatzen du:

"Seinalatzen da tramitatu dela dagokion isuri lizentzia Eusko Jaurlaritzaren ur zerbitzuan.

Momentuz ez dago Eusko Jaurlaritzaren isurketa lizentziarik, ezta, halaber, udal honetan ez da aurkeztu dokumentazio teknikorik hartu den konponbidea azaltzen duenik txatarra pilatzen den kanpoko aldean sortzen diren urak biltzeko, ezta instalazioetan sor daitezkeen komun-urak eta ur zikinak ere, horiek ez baitaude udal estolda nagusira konektaturik.

Erabilitako olioak birziklatzeko baimendutako enpresa kudeatzaileen kontratuen kopiak ekarri behar dira".

Era berean beste atalean, udal teknikariak aditzera ematen du:

"Jarduera espedientean Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri zuzentzaileak seinalatzen du ezen, txatar pilaketa, ingurumen aldetik nozitu ezin dezakeen gunean egin beharko dela, nolanahi ere otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskadiko Ingurumen Babeserako Orokorra, promulgatzean hiri-lur gisa klasifikatutako lurraldea salbuetsiz.

Neurri horri buruz adierazten dut inolako justifikaziorik ez dela ekarri".

Arkitekto teknikoak baieztatutakoaren ondorioz ateratzen du "Adierazitakoaren aurrean, eskatutako lizentzia emateko aukeraren aurkako txostena eman dut".

Informe teknikoaren irmotasuna ikusirik kreditaturik baino areago geratzen da ezen, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak ekarritako ziurtapena gorabehera Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egindako informean oinarriturik Lezoko Udalak ezarritako neurri zuzentzaileak ez direla inolaz ere bete hondakin likidoei eta aireztapenari dagokienez zeren, neurri zuzentzaile horiek betetzeko behar diren obra eta instalazioak ez baitira burutu.

Beraz 4. neurri zuzentzailea benetan beterik izango litzatekeen kasu hipotetikoan ere, hori ere aurrerago egiaztatuko dugun bezala ez baita kreditatu, beste neurri zuzentzaile batzuk ez dira bete udal arkitekto teknikoak seinalatzen duen bezala.

HIRU: 4. neurri zuzentzailea ez betetzea

4. neurri zuzentzaileak hau adierazten du: "komunetako isuri likidoak bat etorriko dira Añarbeko Mankomunitateak finkatutako parametroekin.

Nabeetako teilatuetatik datozen euri urak kanalizatu eta euri uren sarera bideratuko dira.

Kanpoan metatuta dagoen txatarraren eta ikatzaren inguruan, kanal perimetralak egongo dira ahalik eta euri ur gehiena jaso eta atxikitzeko. Titularrak isuri horiek zaintzeko metodo bat ezarri beharko du. Añarbeko Mankomunitatearen sarean edo efluenteen ubidean hustu aurretik, behar bezala tratatu beharko dira, Agintari eskudunak eskatutako isurketa parametroak betetzeko."

Estibadora Algeposa, S.A. enpresa Añarbeko Uren Partzuergoari zuzendu zitzaiolarik 2006ko otsailaren 17an aipatutako isurketa baimena lortzeko, entitate honek urte bereko ekainaren 29an ondorengo hau adierazi zuen:

"Eskaera egin zenuenetik igaro den denbora tarte zabalaren arrazoia, ondo dakizun moduan, hauxe da: Kalitate Kontroleko Saileko langileek zure instalazioak lau eguneko epe laburrean, otsailaren 24an bisitatu arren, pasa den maiatzaren 11ra arte, metatutako txatarra zela-eta, ezinezkoa izan zen hondakin urak jasotzen dituen biltzailearen kutxatila aztertu, biltzailea saneamendu sare publikoari lotuta dagoen ala ez egiaztatzeko edo, aitzitik, ur horiek ubide publikoren batean isurtzen dituen jakiteko.

Maiatzaren 11n aipatutako kutxatilan material koloratzaileak bota ondoren egiaztatu zen biltzailea ez zegoela saneamendu sare publikoari lotuta, eta ondorioz, ondoko errekara isurtzen zituela hondakin urak. Nolanahi ere, sentitzen dut zertxobait atzeratzea, baina jakinarazten dizut, horiek horrela, Añarbeko Urak, S.A. enpresak ez duela eskumenik isuri hori baimentzeko; isuri horren baimena eta zaintza Eusko Jaurlaritzaren Uren Zuzendaritzari baitagokio.

Egokitzat joz gero, Zuzendaritzaren aurrean hondakin urak ubide publikora isurtzeko baimena bideratu dezakezue. Nolanahi ere, hauxe litzateke, gure ustez (eta, segur aski, Uren Zuzendaritzako teknikarien ustez ere), egokiena: biltzailea luzatzea eta, egonez gero, gertuen dagoen saneamendu sare publikora lotzea. Modu horretan, hondakin urak ez dira ubide publikora isuriko, izan ere, ura arazteko gailu egokiak erabili arren, beti izango da saneamendu sarera bideratzea baino arriskutsuagoa.

Halaber egia da, saneamendu sarera lotuz gero, argitu egin beharko zela, zuek eskainitako informazioaren arabera, biltzaile horrek Jaizkibel mendi inguruko edo hegaletako euri urak edo isurketa urak ere jasotzen dituen. Hori horrela balitz, ez da egokia -eta printzipioz ez da posible- ur horiek saneamendu sarera isurtzea, errekara isuri behar direlako.

Hori guztia kontuan hartuta, ondoriozta dezakezu, zure instalazioak zeharkatzen dituen biltzaileak euri urak jasoz gero, hauxe izango litzatekeela guztiontzako irtenbiderik onena: egungo biltzailea euri urak errekara isurtzeko erabili eta berri bat eraikitzea (segur aski txikiagoa izan daiteke) soilik hondakin urak (aurretik dekantatutako isurketa urak eta ur beltzak), lehen aipatutako euri uretatik bereizita, saneamendu sare publikora bideratzeko."

Añarbeko Uren Partzuergoak proposaturiko gomendioak gorabehera, Estibadora Algeposa, S.A. Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzari zuzendu zitzaion, jardueraren isurketak errekara egiteko baimena lortzeko helburuz. Orain bertan tramitatzen ari den baimena interesatuak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Berraztertze errekurtsoarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren arabera, bistan geratzen da Estibadora Algeposa, S.A. enpresak zenbait obra egin dituela isurketak errekara egitea legalizatzeko ( horrela ziurtatzen du bateratzen duten ziurtagiri teknikoak).

Jasota gerarazi behar da Lezoko Udalak ez duela izan obra horiek egin izanaren berririk zeren, horiek ez baitziren jarduera proiektuan aurreikusten eta ez baita horietarako lizentziarik eskatu. Beraz agintza klandestino baten aurrean kausitzen gara Hirigintza eta Lurzoru 2/2006 Legeko 219 artikuluan definitzen den bezala eta Estibadora Algeposa, S.A. enpresaren alde bateko erabaki baten aurrean hori larriagoa izanik, Añarbeko Uren Partzuergoan eta isurketa errekara egiteari buruzko udal iritzia ezagutu gabe, ingurumenaren ikuspegitik konponbide jasangaitzena hautatu du.

Lezoko Udalak onartu gabeko proiektu bati buruzko obra batzuk dira beraz, eta horregatik, Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorreko 61 artikuluan xedatzen denaren ildotik, nekez eman liezaieke irekidura lizentzia aldez aurretik onartu ez den proiektua duten instalazio batzuei.

Gogoratu behar dugu ezen 4. neurri zuzentzaileak seinalatzen zuela "Añarbeko Mankomunitatearen sarean edo efluenteen ubidean hustu aurretik, behar bezala tratatu beharko direla, Agintari eskudunak eskatutako isurketa parametroak betetzeko".

Alegia bi aukera zeuden, bata Añarbeko Uren Partzuergoak seinalatua eta bestea zuzenean errekara isurtzea, baina azken hori, ingurumenarentzat okerrena, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak lortu nahi duena hori izanik, eta hainbeste denbora tramitatzen daramana, ez da alternatiba bakarra. Eta are larriago dena, Lezoko Udala da irekidura lizentzia ematen duena, eta alternatiba bat ala bestea baimendu behar duena, haien exekuzioaren aurrez, ez du obra horien berririk izan harik eta irekidura lizentzia aurkeztu den arte.

4. neurri zuzentzailea 10.arekin batera interpretatuz eta Añarbeko Uren aldetik eragozpenik ez izanik isurketak sarera egiteko, baizik eta zeharo alderantziz, bistan da konponbide egokiena lurzoru hiritarreko polígono industrial batentzat, jarduera biziki kutsatzaile batekin, isurketa saneamendu sare publikora egitea dela. Are gehiago, kontuan izaten badugu ezen, lurzoru ez urbanizagarrian ere isurketak saneamendu sare orokorrera bideratzen ari direla (horren adibide Lezoko Udalak berriki Añarbeko Uren Partzuergoak hala eskaturik onartutako saneamendu proiektuak azaltzen digu, Lezoko Errekalde auzorako).

Azkenik, errekurtsogileak adierazten duenaren alderantziz, Uren Euskal Agentziak ez du esaten bere ziurtagirian (aurkeztutako errekurtsoari bateratuan) isurketa baimentzeko neurri zuzentzaileak bete direnik, baizik eta dokumentazio guztia aurkeztu dela, eta hori oso bestelakoa da.

Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorreko 61 artikuluan xedatzen dena aintzat izanik eta udal teknikariak irekidura lizentzia ematearen kontra informatu duela ikusirik, neurri zuzentzaileak bete izana kreditatu ez delako, ezta aurkeztutako dokumentazioaren bidez ere,

Beraz, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Carlos González Aldayk Estibadora Algeposa, S.A. enpresaren izenean eta ordezkaritzan jarritako berraztertze errekurtsoa ezestea, Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2008ko irailaren 15eko akordioaren kontrakoa.

GIZARTE ZERBITZUAK

13.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2008GZ010012).

Etxez etxeko laguntza eskatzeko 2008GZ010012 espedientea ikusirik, era berean, gizarte langileak egindako gizarte txostena, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Interesatuari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 1,5 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 4,08 € orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna