Orratx Txiki
- Eguna eta ordua
-
- Hizkuntza
-
Euskaraz
- Prezioa
-
3 €
- Lugar
-
Gezala Auditórium
Orratx! Txiki antzerki taldeak kurtso bukaerako emanaldia eskainiko du.
Orratx! Txiki antzerki taldeak kurtso bukaerako emanaldia eskainiko du.
Ali Baba Pertsiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, zarata izugarri batek beldurtuko du. Zuhaitz baten adarren artean ezkutatu eta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean gelditzen...
Borobil antzerki taldeak, familia guztiari eskaini nahi dio Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlanarekin umorez gozatzeko aukera. Antzerki talde hau jendea antzerkira eramateko helburuarekin sortu berri da. Orain arte beste ekoizle batzuentzat lan arrakastatsuak burutu dituen Anartz Zuazua da taldearen sortzailea. Berak zuzenduak izan dira,Kutsidazu bidea Ixabel, Xabinator edo Xomorroak bezalako lanak.
Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruzkoa eta kolapsorako bidean goazela dioena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.
18 hilabete baino gehiagoko sorkuntza, ikerketa eta entrenamenduko ikuskizuna, ping-pongeko piloten manipulazio teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiako teknikak aurkezten dira.
Aretoan egiteko ekoiztua, testurik gabeko ikuskizuna da. 7 urtetik gorako edonori zuzenduta dago, eta 50 minutuko iraupena dauka.
SINOPSIA
Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat... ping-pong pilota bat bezain leuna.
Nork ez du nahi azken finean pilota zuriak eduki!! Jateko, berotzeko, bizitzeko.
Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu, zeren, hemen, guztia borobila denez, ezerk ez dauka amaierarik.
FITXA
Anita Maravillasen zazpigarren lana da Andereño. Haurrentzako eta familientzako txotxongilo-ikuskizuna da, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena, alegia.
Istorio honen bidez, maistra ausart haien hitzek bidaiatu egiten dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela.
Anita Maravillasen txotxongiloek estetika zaindua dute ezaugarri. Hori ezinbestekoa da konpainiarentzat; izan ere, edertasunaren gaia funtsezko adierazpide gisa ulertzen du, mugimendua zainduz, bere bizitza-ilusio delikatua lortzeko.
ugimendua zainduz, bere bizitza-ilusio delikatua lortzeko.
Fitxa
Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…
Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makila, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan.
Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu publiko familiarrari zuzenduriko antzezlan honek: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna... Fantasiazko munduak helduen errealitatearekin parez-pare topo egiten duen honetan, haurren ahotsa eta zilegitasuna agerian geratzen dira.
Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan, hala nola, txotxongiloak, argitzalen jokoak, objetuen manipulazioa, koreografiak... Ekintza eszenikoaren bidez, aipaturiko gaien inguruko galderak planteatzen zaizkio publikoari, hausnarketarako bidea irekiz.
Fitxa artistikoa
Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira.
Maskara:
Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.
Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.
Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek.... eta beleak KRAAAA!... Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen pinguinoaren begietatik.
Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian... Kui Kuikui!
Aktoreak:
Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.
Musika: Xabier Zabala, Imanol Urbieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, …
Iraupena: 70 minutu
Magia ikuskizuna.
SARRERAK AGORTUTA! Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.
Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!