LEZOKO IBILBIDEAK

Atal honetan Lezoko Udalak "Lezoko ibilbideak" proiektuaren baitan markatuak dituen ibilbideak aurkituko dituzu. Ibilbide hauen bitartez, herritarren bizitzeko modu osasuntsuagoa sustatu nahi izan da eta natura eta ingurunearekin errespetua duen bizitza aktibo eta turismo jasangarriago bat bultzatu.
Bi ibilbide multzo ezberdindu ditugu:

Landa eremuko Ibilbideak: Ingurune naturalean murgiltzen direnak. Oinez egin ditzakezu eta haietatik bat, bizikletaz. Ibilbideetatik zehar zoazela hurbiletik Lezoko ondare naturalaren aberastasuna eta udalerria garrantzitsua egin duten baliabide historiko eta kulturalak ikusi ahal izango dituzu.

Herri ingurneko Ibilbideak (ibilbide osasuntsuak): Ibilbide urbanoak hauek. Irisgarriak eta zailtasun maila txikikoak. Herria alde batetik bestera gurutzatzen dituzten ibilbideak, bertako ondarea indarrean jarriaz ere. Ibilbide hauetan iturriak, eserlekuak eta itzalak aurki daitezke edonorentzako erabilgarriak izan daitezen. Herritarrek egunerokotasunean erabilitako ibilbideetan oinarrituz, Lezo alde batetik bestera zeharkatuko duten ardatzak markatu dira, ahal den neurrian lasaitasuna, seguritatea eta irisgarritasuna eta motordun ibilgailuetatik urrunduz. Herrian ditugun hiru zuhaizti eder gurutzatuko dira ibilbide hauek jarrituz gero.