2014ko apirilaren 14

Lezon, 2014ko apirilaren 14an, astelehena, goizeko 9etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko martxoaren 31n egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Harriaundi Baserrirako lehen erabilera baimena emateko proposamena (2013H0300003)

2012/09/20an, Josune Arzelus Lizasok, Fermin Arzelus Lasaren izenean 2009H0030014 espedienteari dagokion obra amaiera aurkeztu zuen (erregistro zenbakia 2154). Bertan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2012ko ekainaren 25eko data eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2012ko ekainaren 18ko data duten oniritzi zigiluak daramatzaten ziurtagiriak jasotzen dira, baserriaren eraberritutako fatxaden argazkiekin batera. Obra amaierako azken kitapena 362.500,00 eurotakoa da.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko ekainaren 1ean ebatzi zuen, Maria Rosario Lizaso Arrastuari Harriaundi baserria birgaitzeko obra lizentzia ematea, bertan bi etxebizitza egiteko.

2014ko apirilaren 1ean bertatik bertara egindako ikustaldian egiaztatu da burututako obrak baimena eskuratzeko aurkeztutako proiektuaren arabera eta udalak ezarritako baldintzak betez egin direla.

Gauzak honela, eta udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatua honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:


BAT: Josune Arzelus Lizasori, Fermin Arzelus Lasaren izenean, Harriaundi baserrian eraberritutako bi etxebizitzei Lehen Erabilera Baimena EMATEA, ondorengo baldintzetan:

• Lehen erabilera baimenarekin Foru Aldundiko Ondasunen Departamentuan baserriaren egoera berria eguneratu beharko da.

• Bestalde, proiektuan jasotzen zen moduan, ur zikinak fosa septiko batera bideratzen dira eta indarrean dagoen araudiaren arabera, derrigorrezkoa da URA Ur Agentziaren baimena lortzea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 906,25€ ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Errekalde bailara, 2an lehen erabilera baimena emateko proposamena (2013H0300004)

2013ko abuztuaren 16ean, Roberto Sanz Perezek, obrak amaitu ondoren lehen erabilera baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2321).

2013ko urtarrilaren 8an, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak D13/00012 Dekretuaren bitartez obra baimena eman zion Roberto Sanz Perez-i Errekalde bailarako 2an etxearen barne antolamendua aldatzeko. Baldintza bezala ezarri zitzaion obrak amaitu ostean lehen erabilera baimena eskatzea.

Etxebizitzaren barne moldaketa bat proposatzen zenez, lehen erabilera baimena eskatzea baldintza moduan ezartzearen arrazoia moldatutako gelek bizigarritasun baldintzak betetzen zituztela egiaztatzea izan zen. Gauzak honela, 2013ko irailaren 25ean bertatik bertara egindako ikustaldian egiaztatu zen, moldaketa ondoren sortutako logelek, egongelak, sukaldeak eta bainugelak Plan Orokorrean ezartzen diren bizigarritasun baldintzak betetzen dituztela; dimentsioei eta argitasun eta aireztapen baldintzen dagokienean.

Gauzak honela, eta udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatua honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:


BAT: Roberto Sanz Perez-i Errekalde bailarako 2an etxearen Lehen Erabilera Baimena EMATEA, ondorengo baldintzetan:

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 84,82 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. 103. Poligonoko Sagasti kaleko 14an, galdaragintza jarduera gauzatzeko baimena emateko proposamena (2013H0050006)

Calderería Galdatek, S.L.L.k eskaturik, 103. Poligonoko Sagasti kaleko 14an kokatuta dagoen pabiloian Galdaragintza jarduera gauzatzeko, tramitatzen ari den obra eta jarduera baimenen espedientea azterturik,

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Calderería Galdatek, S.L.L.ri, 103. Poligonoko Sagasti kaleko 14an kokatuta dagoen pabiloian Galdaragintza jarduera gauzatzeko Obra eta Jarduera lizentzia EMATEA, ondorengo baldintzetan:

• Jarduerari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzea, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

• Era berean, suteen aurka jarritako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duen, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aldeko txostena eta Añarbeko Urak Mankomunitateak, urak kolektorera isurtzeko baimena ematen duen aldeko txostena aurkeztu beharko ditu.

• Obra bukatu ondoren jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion tasa ordaindu ondoren.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.475,31€ ordaindu beharko ditu, (359,41€ eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 3.115,90€ jarduera baimenagatik).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Sagasti poligonora gas naturala banatzeko sarea handitzeko eta ondoan dagoen Ipintza poligonora hedatzeko obra baimena emateko proposamena (2014H0030006)

Naturgas Energía Distribución, SAU enpresak 2014ko martxoaren 27an eta 806 zenbakiko sarrera erregistro bidez, Sagasti poligonora gas naturala banatzeko sarea handitzeko eta ondoan dagoen Ipintza Poligonora hedatzeko obra baimena eskatu du.

Eskabidearekin batera eraikitze proiektua ere aurkeztu du. Proiektua besteak beste, memoria, baldintza teknikoen plegua, segurtasun eta osasunari buruzko oinarrizko ikerketa, hondakinen kudeaketa azterketa aurrekontua eta obraren planoekin osatuta dago.

Aztertu dut interesatuak egindako eskaera, eta aurkeztutako dokumentazioa. Begiratu dut, hala berean, Udaleko teknikariak egindako informea.

Hala, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Naturgas Energía Distribución, SAU enpresari, Sagasti poligonora gas naturala banatzeko sarea handitzeko eta ondoan dagoen Ipintza Poligonora hedatzeko Obra baimena EMATEA, aurkeztutako eraikitze proiektuan agertzen diren neurriak jarraituz eta ondorengo baldintzetan:

• Obrarekin hasi baino lehen, lur azpian dauden kanalizazioak kontutan hartuko dira: ur eta saneamendu kanalizazioak, argindarraren kanalizazioak, e.a.

• Obrak hasi baino lehen eta matxuraren bat sortuko balitz ere, Udal zerbitzuetako arduradunekin harremanetan jarri beharko du Uren zerbitzuko arduraduna den Karlos Irasuegirekin 699-306-075 tfnora. edo Brigadako Xabier Fernandezekin 607-118-235 tfnora deituaz.

• Obrak hasi baino lehen Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko dira trafikoa arazoak ekiditeko (629-43-48-47 telefonoa).

• Lanak bukatu ondoren, erabilitako eremu publikoko elementuak hasierako egoerara itzuli beharko dute. (Errepideak, espaloiak, zintarriak, seinaleak…)

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 8.135,38 € ordaindu beharko ditu (531,00€ udal tasa kontzeptuan eta 7.604,38 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Foru Kontratazio zentralaren bitartez egindako argindarra hornitzeko esparru akordioaren barnean, argindarra hornitzeko urtebeteko esleipena egiteko proposamena (2014H0500001)

Diputatuen Kontseiluko erabakiaren bidez 2013ko abenduaren 10ean X13018 zenbakiko espedientea Foru Kontratazio Zentralaren bitartez argindarra hornitzeko esparru akordioa burutzeko prozedura onartu zenez.

2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuan jasotako arauei jarraituz, eta maiatzaren 18ko Udal Batzarrak onartutako atxikipen hitzarmenean ezarritako termino eta baldintzetan, 2013/09/25an Alkatetza honek ebatzi duenez D13/00854. dekretuz, Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralak izapidetutako energia elektrikoaren hornidurarako esparru akordioaren kontratazio espedienteei atxikitzea.


2014ko martxoaren 24ean Gipuzkoako Foru Aldundiak Iberdrola Generación SA enpresarekin hornidurako esparru akordioa sinatu duela ikusirik, honek 2014ko urtarrilaren 21ean egindako eskaintzaren arabera eta.

Iberdrola Generación, S.A. enpresak Baldintza Administratibo Berezien Orrian eta Ezaugarri Teknikoen Orrian adierazitakoari eta baita ere Orrietan jasotakoaren kontrakoa ez denean eskaintzan adierazitakoari jarraituz Esparru Akordio beteko duela ikusirik,

Ondorioz, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2014-05-01tik 2015-04-30ra eperako Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez esparru akordiotik eratorritako energia elektrikoaren hornidura kontratua Iberdrola Generación S.A.ri esleitzea.

BI: 2014ko maiatzaren 1etik 2014ko abenduaren 31bitarteko (8 hilabete) dagokion gastua BEZa barne 77.156€koa izango da, Foru Aldundiak erraztutako erakundeka xehatutako eranskinaren arabera.

HIRU: Esleitutako enpresarekin eratorritako kontratua eta behar diren beste dokumentuak sinatzeko alkatea ahaltzea. Kontratuak urte bateko bizitza izango du 2014ko maiatzaren 1etik hasita eta 3 luzapen izan ditzazke bakoitzak urte batekoak.

LAU: Udal Kontuhartzailetzari erabaki honen berri ematea gastua kontuan hartu dezan.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. Pasaiako zentral termikoaren ikatz parkean, zundaketa lanak egiteko baimena emateko proposamena (2014H0030002)

Gregorio Martinez Garcia, Iberdrola Generación S.A. enpresaren izenean, obra baimena eskatu du (97/2014 sarrerako erregistro zenbakia) kutsatutako materialen hondeaketa-lanak egiteko, ingurumen administrazioaren 2013ko urriaren 22ko ebazpenak jasotzen duena betetzeko.

Eskaerarekin batera aurkezten da hondeaketa-lanen plana, aipatutako ebazpena eta obraren aurrekontua (AFESA Medio Ambiente, S.A.). Lanek, guztira, 47.478,50 eurotako kostea izango dute.

Lan horiek zentral termikoaren eraispen lanekin eta lurraren kalitatearen azterketarekin erlazionatuak daude.

Aurkeztutako planaren arabera, baimena eskatzen da kutsatua dagoen materiala (PCBekin) hondeatu eta bertatik ateratzeko, eremua garbia uzteko helburuarekin. Behin lurraren kalitatearen deklarazioa lortuta, eremua egokitzea eta kaiaren mailaraino estaltzea aurreikusten da.

Hondeaketa lanak AFESA Medio Ambiente, S.A. enpresak egingo ditu, eta baimen eskaera Iberdrola Generación S.A.U.ren izenean dago.

Hondeaketa planean aurreikusten denaren arabera, 807 m3 material aterako da, batez ere legarra eta ikatza. Material hori karakterizatu egingo da eta ondoren dagokion zabortegira eramango da, materialaren ezaugarrien arabera. Hori guztia Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan esandakoa betetzen egingo dela adierazten da.

2014ko otsailaren 14ko eta 274 erregistro zenbakiko jakinarazpenaren bidez, adierazi zitzaion Iberdrola Generación S.A. enpresari, obra baimena eskuratzeko Hondakinen eta eraikuntza- eta eraispen-materialen kudeaketari buruzko azterketa aurkeztu beharko zuela, dekretuaren I Eranskinean adierazten den eduki minimoarekin.

Azkenik, dekretuak jasotzen duen bezala, obrako eraikuntza- eta eraispen-hondakinei loturiko baldintzak beteko direla bermatzeko fidantza jarri beharko da. Fidantza hori hondakin horien kudeaketaren kostearen %120koa izango da, koste hori aurkeztu beharreko Hondakinen Kudeaketa Planean zehaztuko delarik. Enpresak EMAS ziurtagiria aurkezten badu, ez du fidantza jarri beharko.

2014ko apirilaren 2an (862 sarrera erregistroa), Manuel de Martin Masek, Iberdrola Generación S.A. enpresaren izenean, hurrengo dokumentazio aurkezten du: Hondakinen kudeaketa plana eta Ingurumen erantzukizun asegurua.

Aurkeztutako Hondakinen kudeaketa planak Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan adierazitako edukia betetzen du.

Ingurumen erantzukizun aseguruari dagokionean, Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuak 5.3 artikuluan honako hau adierazten du:

“3.– Fidantza eskudirutan, zor publikoko baloreetan, abal bidez, kauzio-aseguruko kontratu bidez edo legez egin daitekeen beste edozein modutan eman daiteke, eta hirigintza-lizentzia emateko ardura duen udal-organoaren esku utziko da.”

Hori horrela, Iberdrola Generación S.A. enpresak aurkeztutako ingurumen erantzukizun aseguruak aipatu artikuluan jasotzen dena betetzen duela ikusten da.

Gauzak honela, aurretik aipatutako guztiagatik eta Ingurumeneko teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Iberdrola Generación S.A. enpresari obra baimena ematea Pasaiako Zentral termikoko ikatz parkean Zundaketa lanak egiteko, ondorengo baldintzetan:

• Lanak bukatzerakoan, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen eta -materialen kudeaketari buruzko azken txostena aurkeztu beharko da Udaletxean, dekretuaren 6. artikuluan eta III. eranskinean jasotako edukiarekin.

BI Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.373,93 € ordaindu beharko ditu, eraikuntzen eta obren gaineko zergaren kontzeptuan.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

8. Administrazio Orokorreko Teknikarien lan poltsa (2014PE070001)

Tokiko Gobernu Batzar honek 2014ko otsailaren 3an egindako bileran onartutako baldintzen arabera burutzen ari diren Administrazio Orokorreko Teknikarien lan poltsaren aukeraketaren ingurukoak azaldu ditu epaimahaiko buru den udaleko idazkariak.

Lehen bi probetarako aurreikusitako gutxieneko puntuazioa lortu zuten hamabost izangaien merituen puntuaketa egin zen. Baldintzen 9. oinarrian arabera lehenengo bost sailkatuei elkarrizketa teknikoa egin zaie. Proba horren ondorengo hurrenkeran deitu zaie bostei baina ezetz esan diote orain egindako lan eskaintzari (2014ko otsailaren 3an, Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako Hirigintza arduradunaren zerbitzu aldia ordezkatzea). Ondorioz seigarrenetik hamargarrenera bitartean sailkatutakoekin elkarrizketa teknikoak egin behar dira, haien hurrenkera erabakitzeko.

Elkarrizketa horiek egin ondoren eta lan eskaintza bete ondoren aurkeztuko zaio Tokiko Gobernu Batzarrari behin betiko hurrenkeraren proposamena.

GIZARTE ZERBITZUAK

9. Udal apartamendu babestuetarako sarrera eskabidea onartzeko proposamena (2014GZ090002)

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta udal araudia,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea apartamentu babestuetan sartzeko M.G.M.A.k egin duen eskaera.

BI: M.G.M.A.k apartamentu babestuen erabilpenagatik daukan errentaren %20 ordaintzea (hilean 140€)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10. Aste Santuan, Aiton Borda taberna arratsaldetan ixteko baimena emateko proposamena (2014GZ320001)

Lezoko Udalaren Jubilatuen Egoitzako Aiton Borda tabernaren ustiatzaileak, Nerea Nuñezek egindako eskaeraren espedientea azterturik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU.

BAT: Aiton Borda taberna apirilaren 17-18-19-20 eta 21ean arratsaldez ixteko eskaera ez onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

11. Pasaia-Lezo Lizeoa, IRAK. KOOP.rekin 2014. Hitzarmena berritzeko proposamena (2014KU360006)

Kultura Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: PASAIA-LEZO LIZEOA, IRAK. KOOP. ELK.i 2009an sinatutako lankidetza hitzarmena orduan idatzitako termino bertsuetan berritzea.

BI: Erakundeen bi hauen arteko hitzarmena dela eta, PASAIA-LEZO LIZEOA, IRAK. KOOP. ELK.i 100.000 €tako dirulaguntza ematea 274 (AD-207).

HIRU: Dirulaguntza bi zatitan banatzea. Akordio hau onartzerakoan %75 eta urteko memoria ekartzerakoan, emandako dirua ondo zuritua badago, falta den %25a.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

12. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko martxoaren 31an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, , akta 1105371tik 1105380ra eta 1105391zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna