2015eko urtarrilak 12

Lezon, 2015eko urtarrilaren 12an, astelehena, goizeko 9:30ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko abenduaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Andreone Udal liburutegiko teilatua eta fatxadak eraberritzeko eta musika-eskolako iragazgaiztasun lanei dagokien azken ziurtapena onartzeko proposamena (2014H010002)

Erreti Eraikuntzak S.L. enpresak, Lezoko udal liburutegiko estalkia eta fatxada eraberritzeko eta musika-eskolako iragazgaiztasun lanei dagokien azkeneko ziurtapena, eta bakarra dena, aurkeztu du. Honek Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko uztailaren 21ean hartutako ebazpen bitartez esleitutako lanen kitapena dakar.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako azken ziurtapena, bakarra dena, onartzea, 69.593,72 eurotakoa (B.E.Z. barne) delarik, eta aipaturiko liburutegiaren eta musika-eskolaren eraberritzen lanei dagokiena, (ADO-99-1267).

BI: Andreone udal liburutegia eraberritzeko eta musika-eskolako iragazgaiztasun lanen harrera akta onartzea, 2014ko azaroaren 21eko datarekin.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Altzate udal igerilekuko estalkiaren eraispenaren eta eraberritzeko obra zibilaren lehen ziurtapena onartzeko proposamena (2014H010005)

Otegi-Gaztañaga Eraikuntzak S.L. enpresak, Lezoko udal igerilekua eraberritzeko lanetan, estalkiaren eraispena eta obra zibilari dagokion 1.go ziurtapena aurkeztu du, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko azaroaren 3an hartutako ebazpen bitartez esleitutako lanen esleipenduna izanik.

Udal teknikariak ziurtapena sinatu duela ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako lehen ziurtapena, onartzea, 36.761,94 eurotakoa (B.E.Z. barne) delarik, eta aipaturiko udal igerilekuetako estalkiaren eraispena eta obra zibilari dagokiolarik , (ADO-99-1217).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Altzate udal igerilekuetan egurrezko estalki berria jartzeko lanen lehen ziurtapena onartzeko proposamena (2014H010004)

Zurtek S.L. enpresak, Lezoko Altzate udal igerilekuko estalkia eraberritzeko lanen 1.go ziurtapena aurkeztu du, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko irailaren 8an esleitutako lanen arabera.

Udal teknikariak ziurtapena sinatzen duela ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako lehen ziurtapena, onartzea, 100.159,66 eurotakoa (B.E.Z. barne) delarik, eta aipaturiko igerilekuetako estalkiaren eraberritze lanei dagozkiolarik, (ADO-99-1218).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

5. Seme alaben zaintzagatik, eskatutako lan murrizketaren luzapena ontzat hartzeko proposamena (2014PE100001)

M.S.I.k, 2014ko abenduaren 29an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.S.I.k egunean 4 ordu eta 30 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:00etatik 13:30etara.

Eskaria azterturik, kusirik Teknikariak egindako txostena, eta ikusirik eskariak Gizarte Zerbitzutako oniritzia duela,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.S.I.k bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena.

• Egunean 4 ordu eta 30 minutu lan egingo du.
• Sarrera eta irteera orduak: 9:00etatik 13:30etara.
• Luzapena, 2015eko urtarrilaren 1an sartuko da indarrean eta 2015eko abenduaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

6. Faktura zerrendak onartzeko proposamena (2015KO110001)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrenda:

Zbkia/ Nº €
54 206.515,31

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko abenduaren 15ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105606tik 1105609ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna