Musika Eskolako matrikula-epea

Urriaren 19tik 30era zabalduko da, 16:30etatik 20:00etara

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskola ikasturte berrirako izen-emate epea urriaren 19an zabalduko dela iragarri du. Matrikulazioak arratsaldez egin behar dira Musika Eskolan bertan, eta azken eguna urriaren 30a da. 

Ikasle helduei zuzendutako eskaintza honakoa da:

  • Tresnak: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, bateria, atabala, tronboia, tuba, txalaparta, dultzaina, alboka eta panderoa.
  • Beste gaiak: talde instrumentalak (konboak, folk, eta abar), gitarra “Euskal Kantak”, ganbara musika, solfeoa eta informatika musikala.

Haurrentzako eskaintza, berriz, honakoa da:

  • Tresnak: txalaparta, dultzaina, alboka eta panderoa.
  • Beste gaiak: informatika musikala eta 0-3 urte bitarteko haurrentzat hastapena.

Informazio gehiago Musika Eskolan (16:30etatik 20:00etara), 943 529999 telefono zenbakian edo tgarbizums@lezo.net

Arloa edo saila