Dominak Andoaingo piano lehiaketan

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek sei domina irabazi dituzte: urrezko bat, zilarreko hiru eta brontzezko bi

Lezoko Udaleko Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu dute, eta sei dominekin itzuli dira etxera.

Dominarik preziatuena, urrezkoa, Juan Andrés Uribe piano-jole gazteak ekarri du Lezora; bakarkako modalitatean. Patxi Jimenez eta Hodei Pingarron, berriz, binaka aritu ziren bigarren postuan amaituz. Danel Serrano ere zilarrezko dominarekin bueltatu zen etxera, baina bakarkako modalitatean. Azkenik, Haizea Riverak eta Alaitz Urtizbereak brontzezko dominak lortu zituzten binakako modalitatean.

Azken urteetan bezala, Musika Eskolak lan handia egin du piano-jole gazteak trebatzen. Lanak, baina, bere fruitua eman du. Iñigo Arizmendiren argazkian, Musika Eskolako ikasleak. Zorionak guztiei!
 

Arloa edo saila