Bihar, Kantujira kalez kale

Or, 2016-05-20 09:16

12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Bihar larunbata, hilak 21, Kantujira egingo da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbidea honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Abestuko diren kantak hauek izango dira:

  • Maitasuna
  • Violetaren martxa
  • Xanmangarria zira
  • Non geratzen den denbora
  • Maitiak galde egin zautan
  • Eperra
  • Baldorba
  • Xur-Xuri
  • Umetxoaren ametsak
  • Neska zaharrak.

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke.
 

Arloa edo saila