Pertsona boluntarioak behar dira

Og, 2015-03-12 13:13

Martxoaren 17an, asteartea, informazio-hitzaldia antolatu da programa ezagutzera emateko eta eskualdeko bizilagunak proiektuan parte hartzera animatzeko.

Lezoko Udala eta Eudes Fundazioak Baketik Fundazioaren Izeba Proiektuari babesa eman diote. Xedea, Oarsoaldeako adingabeei babesa zabaltzea izanik, familia edo pertsona boluntarioak behar dira. Proiektua zertan datzan ulertzeko informazio-hitzaldia antolatu da martxoaren 17an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Lezoko Kultura Aretoan.

Izeba Proiektua Baketik Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak 2009an sinatutako eta ordutik urtero berritu izan den hitzarmen baten bidez jarri zen abian. Proiektu horren ardatza tutoretzapean dauden adingabeen “osaba-izeba” izateko prest dauden pertsona edo familia boluntarioen sarea sortzea da. Beti ere, gazte horien bizi kalitatea hobetzea lortuz, osaba-izeben edo laguntza-familien irudi berrien babesarekin.

Oarsoaldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak tutelatutako adingabeen zenbait harrera egoitza daude, honetako zenbait gaztek boluntarioki Izeba Proiektuan parte hartzeko eskatu dute, bertako familia batekin harremana izan eta beraiekin aisialdia partekatzeko. Horrenbestez, pertsona edo familia boluntarioak behar dira egoera zaurgarrian dauden adingabe hauen “osaba-izeba” rolak betetzeko.

Gaur egun, esperientzia honen emaitzak positiboak dira; izan ere, 80 familia eta adingabe baino gehiago dira esperientzia hau bizi izan dutenak. Adingabekoak harrera zentroetan bizi dira eta boluntarioek babesa eta laguntza eskeintzen dute. Osaba-izeben zeregina adingabe horien integrazioan laguntzea da, familiarteko goxotasuna emanez; maitasuna, babesa eta gertuko harreman sozialak zabaltzeko aukera eskainiz...

Aldaketari begira
Baketiken tesi nagusia da krisiak eta orientabiderik ezak kolpatutako garai honetan aldaketa behar dela. Aldaketa hori ez da soilik politikoa, soziala, ez instituzionala. Aldaketa pertsonala eta soziala behar dugu.

Baketikek dioen moduan “ez gaude predeterminatuak aukera bakar batera. Aukera dezakegu. Hobetzeko eta errealitatea aldatzeko gaitasuna daukagu eta hori lortzeko aukera dugu. Elkartasuna da bizibeharrekoek dugun bereizgarri onetarikoa, eto horri esker gauza asko aldatu ditzazkegu. Norberak urrats txikiak emanez, pausu handiak lortu ditzazkegu. Izeba proiektua aukera bat da”.

Arloa edo saila