2019KO IRAILAK 26

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2019ko irailaren 26an, 19:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Laura Muñoz Aguado, Ion Pombar Hospitaler eta Miguel Angel Sanchez Antunez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Miren Ormazabal Urkizu, Aitzol Saizar Viaña, Ainhoa Inxaurrandieta Ezkurra, Axier Irastorza Alustiza eta Mireia Cuesta Unzain (Lezoko EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. 2019ko ekainaren 15an eta uztailaren 11n ezohiko izaerarekin egindako bileren aktak onartzea (2019ID200006 eta 2019ID200007).

Ekainaren 15eko aktan bi zuzenketa eskatu dira. Lehena Mikel Arrutik eskatua: azken orrian jasotzen den bertsoaren lehen lerroko bukaera “zaia” ordez “zaila” ipini behar du.

Bigarren aldaketa Jose Angel Sanchezek eskatu du: bilkurako laugarren gaiko bigarren lerroaldia bere bigarren abizena gaizki jasoa dago, “Garrido” dio eta “Gallardo” esan behar du.

Bi zuzenketa hauekin ekainaren 15eko akta onartu da.

Uztailaren 11koa aldaketarik gabe onartu da.

2. 2020ko ekitaldirako Ordenantza Fiskalen hasierako onarpen diktamena (2019KO290003).

Udaleko sailek egindako ekarpenak kontuan hartuta, 2020 ekitaldirako ordenantza fiskalak aldatzeko alkateak aurkeztu eta Batzorde Informatibo Orokorrak 2019/09/18an diktaminatutako aurkezten da onarpenerako.

Mikel Arrutik batzordeak onartutako diktamenari bi aldaketak proposatzen dizkio. Bata, etxeetako ur hornidura prezioan onartu ez zen %2,5ko igoera, EHBildu prest legoke onartzera igoera hori baldin eta horrek ekarriko duen dirubilketan Añarberi ordaindu ondoren herriko ur hoditeria konpontzeko erabiltzen bada.

Eta bigarrena, hilerrian Lezon hamar urte baino gehiago erroldatua zegoenari onartzen zitzaion hobaria mantentzea.

Mikel Arrutiren lehen proposamena ahobatez onartu da. Eta bigarrena ez da onartu aldeko sei boto (EHBildu udal taldeko sei zinegotziak) eta aurkako zazpi (alkatea eta Lezoko EAJ-PNV udal taldeko bost zinegotizak eta Udal talde Sozialistaren zinegotziarena.

Ondoren, diktamena bozkatu da eta osoko bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Lezoko EAJ-PNV udal taldeko zinegotzienak eta udal talde Sozialistako zinegotziarena) eta sei abstentzioekin (Lezoko EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo ordenantza fiskal hauen aldaketari:

  • 0.- Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra
  • 3.- Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen zerga
  • 5.- Eraikuntzen zerga (EIOZ)
  • 6.3 Jabari eta publikoaren erabilpen pribatiboa
  • 7.1 Ura
  • 7.3 Hondakin Bilketa
  • 7.4 Hilerria
  • 7.8 Hirigintza Lizentziak
  • 7.11 Beko Errota eta Altzate.
  • 7.19 Eguneko Zentroa
    BI: Informazio publikorako hogeita hamar eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratu, alegazioak aurkez daitezen.

    Jose Angel Sanchezek nabarmendu nahi du igoerarik gabeko edo ia igoerarik gabeko bostgarren urtea dela hau. Hau da zergak eta tasak bere harretan mantendu direla, isozturik, ezta KPIren igoerarik ere ez. Hobariak handitu direla azpimarratu du, familia ugariei, RGI-a kobratzen dutenei eta abar. Ingurumen irizpideak ere sartu direla zergetan bai obra eta ibilgailuen zergetan.

3. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza hitzarmena onartzeko diktamena (2019ID360001).

Eusko Jaurlaritzako, Gobernantza Publiko eta Autogobernantza Sailak lankidetza proposatu dio Lezoko Udalari, EAEko administrazioari zuzendutako idazkiak Lezoko udaleko udal erregistroan aurkeztu ahal izateko.

Lankidetza hitzarmenean 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenaren 16.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko proposatzen da. Artikulu horren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batetakoan aurkez daitezke.

Agindu hori betetzea eta Lezoko herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da proposatzen den lankidetza hitzarmenaren helburua.

2011tik 2019ra indarrean izan zen helburu bera zuen lankidetza hitzarmena: 2011ko maiatzaren 2an sinatu zena, eta Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian 2011ko ekainaren 3an argitaratu zena. Hitzarmena 2019ko ekainaren 3an iraungi zen.

Indarrean egon zen azken hiru urteetan hauek dira Lezoko udalean erregistratu diren EAEko administrazioari zuzendutako idatzi kopurua: 2016an 125 erregistro, 2017an 108 eta 2018an 117.

2019ko ekainaren 5ean e-postaz bidalitako eskutitz bidez Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmen berri bat sinatzea proposatu du. Iraupenari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean erregistro elektronikoari buruz jasotako xedapenak indarrean jarri artekoa da, eta muga 4 urtekoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita.

Proposatzen den lankidetza hitzarmen hau betetzeko udalak bere gain hartzen du EAEko administrazioari zuzendutako idatziak erregistratzea eta administrazio horri bidaltzea, horrek suposatzen duen gastua bere gain hartuz (langileen dedikazioa eta, normalean, Donostiako EAEko administraziora idatzia bidaltzeko mezulari gastuak).

Lankidetza hitzarmena onartzeko ahalmena udalaren osoko bilkurarena da eta gehiengo osoaren aldeko botoa behar du onartuko bada, TOALaren 47.2, h) eta 22.2 p) artikuluen arabera.

Lankidetza hitzarmena sinatzeko espedientea azterturik, EAEko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteari buruzkoa, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2019ko irailaren 18an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak ahobatez erabaki du:

BAT: EAEko Administrazioaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Lezoko udal erregistroan EAEko administrazioari zuzendutako idazkiak aurkeztu ahal izateko.

BI: Alkatea ahalmentzea lankidetza hau gauzatzeko behar diren dokumentuak izenpetzeko.

4. Eskualdeko lau udalek eta Oarsoaldeak sinatutako lur industrialeko inbertsioak konpentsatzeko mekanismoak arautzen dituen hitzarmenaren jarraipen batzorderako ordezkaria izendatzeko diktamena (2019ID100004)

1998ko otsailaren 11n Oarsoaldeko Industrialdearen bitartez eskualdeko lur industrialdeko inbertsioen konpentsazio mekanismoak arautzeko hitzarmena sinatu zuten Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek Oarsoaldearekin. Hitzarmen honen ondorioz, lau udalek elkarrekin udalerri batean garatutako lur industrialetan kokatzen diren enpresek ordaintzen duten Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (IAE) %50a diru-laguntza bidez Oarsoaldeari bideratzen zaizkio.

Hitzarmen honek jarraipen batzorde bat du, eta batzorde horretan udal bakoitzak duen ordezkaria izendatu beharra ikusirik, Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Lezoko EAJ-PNV udal taldeko zinegotzienak eta udal talde Sozialistako zinegotziarena) eta sei abstentzioekin (Lezoko EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) osoko bilkurak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Miguel Angel Sanchez Antunez izendatzea eskualdeko lau udalek eta Oarsoaldeak sinatutako lur industrialeko inbertsioak konpentsatzeko mekanismoak arautzen dituen hitzarmenaren jarraipen batzorderako ordezkari.

BI: Erabaki hau interesatuei jakinaraztea.

5. Udal artxiboko dokumentazioa ezabatzeko diktamena (2019ID100005).

Udal artxiboan gordetako serie dokumental jakin batzuen ezabapen proposamena aurkezten da, beren behin betiko kontserbaziorako “memoria historikoko” baldintzak ez dituztelako betetzen Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak (DOBAUBA-k) gauzatutako azterketen arabera.

DOBAUBA (Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea) Eusko Jaurlaritzako erakunde bat da, dokumentazioaren balorea eta bere kontserbaziorako epealdiak ezartzeko balorazio azterketak gauzatzeko ardura duena.

Ezabatu dezakegun serie dokumentalen erlazioa ondorengoa da:

007.- Nominak. Urteroko zerrendak ez beste guztia.

013.- IRPF likidazioak

039.- Ur harrerak (obra txikiarenak).

080.- Landa higiezinen gainek zergaren erroldak.

093.- Plusbalioak. Azkeneko 20 urtekoak gordeko dira.

095.- Trakzio mekanikozko ibilgailuen zergaren erroldak.

110.- Kreditu aldaketa. Azkeneko 15 urtekoak gordeko dira.

114.- Bakuko estraktuak eta bankuko zerrendak.

125.- Zerga erroldak.

133.- Zabor bilketa tasaren espedienteak.

134.- Zerbitzu prestazioaren tasen espedienteak.

164.- Hiri higiezinen gaineko zergaren erroldak.

165.- Zirkulazio zergaren erroldak.

167.- Tasen hobariak.

194.- Hirigintzako kontsultak.

197.- Udaltzaingoaren eguneroko parteak.

- Herritarren eskaera orokorrak.

Guzti horregatik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2019ko irailaren 18an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak ahobatez onartu du udal artxiboko aipatu dokumentazioa ezabatzea.

6. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea.

Udal kontuhartzailearen txostenen berri eman zaio osoko bilkurari, irailaren 18ko batzorde berriemaile orokorrean egin bezala. Hauek dira banatutako txostenak:

  1. Barne kontroleko urteko txostena 2018 eta auditoretza.
  2. 2019ko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3 art.)
  3. 2019ko 2. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena.
  4. 2018ko kostu efektiboa eta zerbitzuen estaldura.
  1. Aurrekontuen ildo nagusiak.
  1. EsPublico Informe Lezo 2018

7. Lezoko EHBILDUk aurkeztutako mozioa eta Lezoko EAJ-PNV udal taldearen testu alternatiboa Klima aldaketari buruz (2019AL050002).

Gaiarekin hasi aurretik Jose Angel Sanchezek dio gai zerrendan aipatzen den testu alternatiboa PSEk ere aurkeztua dela, ez duela soilik Lezoko EAJ-PNV udal taldeak aurkeztu. Bestalde dio, ez dela testu alternatiboa, osagarriak eta bateragarriak direlako bi testuak.

Lezoko EHBILDUk aurkeztutako mozioko seigarren puntua Lezoko EAJ eta PSE udal taldeak aurkeztutako testuari gehituz gero zinegotzi guztiak ados dira eta ahobatez onartu dute.

Hau da beraz, ahobatez onartutako testu bateratua:

“LARRIALDI KLIMATIKOAGATIK MOZIOA

1. Lezoko Udalak larrialdi Klimatiko egoera deklaratzen du.

2. Lezoko Udalak, legebiltzarrean tramitatzen ari den lege proiektua Eudelekin koordinatu dezala Jaurlaritzari eskatzen dio. Era berean, abian jarri duen lege proiektu horrek deklaratzen duen larrialdi horri aurre egiteko beharrezkoa den karbonogabetze prozesua 2040. urtera aurreratzeko moduko plangintza eta politikak abiatzera aztertu dezala eskatzen dio.

3. Lezoko Udalak, Jaurlaritza aldaketa klimatikoaren eraginez pairatuko ditugun ondorioetara egokitzeko neurriak hartzera premiatzen du, era koordinatuan udaletxe eta gainontzeko erakundeekin.

4. Lezoko Udalak, bere eskumenen baitan, Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko politika eraginkorrak garatzeko konpromiso irmoa adierazten du.

5. Lezoko Udalak 4/2019 Jasangarritasun Energetikoaren Legearen garapena udalerrira egokitzeko hurbilpen lan bat egingo du 8 hilabeteko epean, aldaketa klimatikoari aurre egiteko pauso garrantzitsu bat izanik.

6. Lezoko Udalak, legebiltzarrak onartuko duen aldaketa klimatikorako legeak jasoko dituen helburuen garapenerako planginza martxan jarriko du. Udalerriko egoeraren diagnosia kontuan hartuta, prozesu partehartzaile baten eskutik, herritarren eta herriko eragile ezberdinen ekarpenak bilduko dituelarik.

7. Lezoko Udalak, udalerriko herritar eta eragilekin elkarlanean, plangintza hau aurrera eramateko beharrezkoak diren bitarteko tekniko zein ekonomikoak bermatzeko konpromisoa hartzen du, bere gaitasunen araberakoa izanik plangintza gauzatzeko epea.

8. Lezoko Udalak, herritar eta eragile sozial, ekonomiko eta kultural guztien aldaketa klimatikoaren ondorioez jabetzeko kontzientziazio kanpaina bat martxan jartzeko konpromisoa hartzen du.

9.- Lezoko Udalak udal administrazioaren ekintza eredugarri eta gardenaren aldeko apustua egiten du, larrialdi klimatikoaren aurrean, eta hori funtsezkoak diren jarduera-sektoreetan nabarmenduko da, hala nola energian, merkataritzan, nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan, industrian, garraioan eta, bereziki, azpian aipatzen diren tokiko ekintzetan:

  1. Udalaren energia-politika, jarduera energetikoko planekin: eraikinetan energia aurrezteko planak, ibilgailuak, argiteria publikoa, energia berriztagarrien erabilera, instalazioen, ekipoen, ibilgailuen eta abarren berrikuntza.
  2. Erosketa publiko berdea eta hurbileko tokiko ekonomia bultzatzea.
  3. Ekonomia zirkularra sustatzea eta hiri-hondakinen kudeaketa hobetzea, zero hondakin dituen udalerri batera bideratuta.
  4. Azpiegitura berdea sustatzea. Berdeguneen azalera handitzea hiriguneetan eta hiri-inguruetan. Kudeaketa bideratzea, erabilera publikoa eta biodibertsitatearen kontserbazioa bateragarri egiteko.
  5. Baso-kudeaketa iraunkorra, espezie autoktonoekin egokitzeko eta baso-landaketak egiteko.
  6. Mugikortasun iraunkorreko planak garatzea, emisio txikiko eta ingurumena eta herritarren ongizatea errespetatzen dituzten azpiegiturak eta mugikortasun-moduak bultzatuz.

    10. Lezoko Udalak Bando baten bitartez emango die mozio honen berri herritarrei.

    11. Lezoko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako trantsizio ekologikorako ministerioari bideratuko die onartutako mozioa.”

12. Lezoko Udalak, udalerriko egoeraren diagnosia kontuan hartuta, prozesu partehartzaile bat abiatuko du herritarren, auzoen eta beste edozein eragileren ekarpenak barne bilduko dituen plangintza bat osatzeko 2020. urtean zehar.

8. Lezoko EHBILDUk aurkeztutako mozioa: Nafarroa erdialdeko uholde larrien aurrean akordioa (2019AL050002).

“NAFARROAKO ERDIALDEKO UHOLDE LARRIEN AURREAN AKORDIOA

Pasa den uztailaren 8an izandako eurite handiek eta Zidakos ibaiak gainezka egin izanak, bereziki, Nafarroako erdialdeko Tafalla, Erriberri, Puiu, Beire, Pitillas, Leotz eta beste hainbat herri kaltetu zituen, etxebizitzetan, garajeetan eta komertzioetan kalte garrantzitsuak eragiteaz gain, oinarrizko azpiegiturak ere kaltetuak izan zirelarik, baita herrietako komunikazio bideak, kaleak eta landa-bideak ere.

Zoritxarrez, uholde hauek, 25 urteko Zeru Cañada Zorrilla gaztearen heriotza eragin zuten, bizi zen Gardalain herrira kotxez zihoala.

Hondamendi natural honek eskumena duten administrazio publikoen parte-hartzea eskatzen du, baita hain larriki kaltetua izan den eskualde honekiko elkartasun ekonomikoa adierazi nahi duten administrazio guztien diru-laguntza ere. Tafallako eta beste herri batzuetako udalek antolatutako auzolanetan herritar ugarik erakutsitako elkartasun pertsonalaz gain, beste toki-entitate batzuek auzolan ekonomiko bat sustatzea posiblea izanen litzateke, besteak beste, euriteek eragindako kalteak moldatzeko behar diren inbertsioei aurre egin ahal izateko.

Guzti honen aurrean, honako akordioa adosteko proposamena aurkezten zaio Lezoko Udalari:

Lehena.- Udal honek uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean gertatutako euriteen eta uholdeen ondorioz kaltetutako herritarrei eta udalerriei elkartasuna adierazi nahi die, eta, bereziki, Zeru Cañada Zorrillaren senitartekoei.

Bigarrena.- Zentzu berdinean eta udalerri horietako zerbitzuetan edo azpiegituretan euriteek eragindako kalteak berreraikitzen laguntzeko, 3000 euroko diru-laguntza bideratzea onartzen du Udalak.

Hirugarrena.- Udal honek kaltetuak izan diren herriei beraien elkartasuna adierazteko auzolan ekonomikoan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, horretarako kaltetutako udalek ireki dituzten banku-kontuetan egokia ikusten duten ekarpena eginez.

Laugarrena.- Herritarrei akordio hauen berri ematea eskura dituen bitartekoen bidez.”

Mozioak onartzea proposatzen duen 3.000 €tako dirulaguntzarako udal aurrekontuetan partidarik dagoen egiaztatu bitarte gaia mahai gainean lagatzea erabaki da ahobatez.

9. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak dio urrian izendatuko dituela zinegotzi delegatuak. Alkateak dio gaur jaso dela udalean Ijurko auzoan jarri nahi den igogailurako oinarrizko proiektua, eta Portu Agintaritzatik Arraitokiko lur eremua noiz emango zain daudela.

10. Galde eskaerak.

10.1.- Mikel Arrutik jai batzordea zoriondu du, herriko elkarte ezberdin eta ugariek egindako lana eskertu, Santakrutz festa bikainak antolatu dituztelako eta oso ondo joan delako guztia.

10.2.- Mikel Arrutik Kataluniako herriari elkartasun mezua bidali dio, kondenatu berri dituztenei eta espetxean diren zazpi politikariei. Euskal Herriak Espainiar Estatuaren jarrera hori ongi ezagutzen duela dio Mikel Arrutik.

10.3.- Ainhoa Intxaurrandieta galdetu du zertan den udala Udalbiltzako partaide den einean kuotaren ordainketa. 20.000 €tako ordainketa dagokiola eta aurrekontuetan 10.000 €tako aurreikuspena dagoela.

Miguel Angel Sanchezek dio beraiek esan ziela Udalbiltzakoei 10.000 € ordaintzen jarrituko zutela. Ez zekiela iaz 20.000 € ordaindu zirenik.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 19:55ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432706tik 1432713ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna