2005.eko Abuztuaren 1ekoa

Lezon, 2005ko abuztuaren 1ean, goizeko 9:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Iñake Urrestarazu Azurmendi ez da bileran izan.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko uztailaren 18ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Erabilera askotarako gunea eraikitzeko proiektuaren idazketaren esleipena onartzeko proposamena.

2005ko uztailaren 18an Erabilera Anitzeko Gunerako Eraikitze Proiektuaren Idazketa kontratatzeko prozeduran aritu den kontratazio mahaiak Erabilera Anitzeko Gunerako Eraikitze Proiektuaren idazketarako esleipen proposamena bat egin zuen. Halaber 6.000 ?tako saria nori emateko ere proposamena egin zuen, epaimahaiak egindako deliberazioak kontuan izanda.

21 eskaintza onartu ziren Erabilera Anitzeko Gunerako Eraikitze Proiektuaren Idazketa kontratatzeko prozeduran, hain zuzen ere ondorengo hauenak:

1.- ?Aurteneche & Pérez Iriondo Arquitectos Asociados, S.L.?; 2.- Esteban Garcia eta beste batzuk; 3.- ?Galdakao, S.L.?; 4.- ?Antero Fernandez Arquitectura, S.L.?; 5.- Jorge Caballero; 6.- Jesus Mari Garcia; 7.- ?Satie Arquitectos?; 8.- Estudio Eduardo Escauriaza; 9.-?Zomad. S.L.?; 10.- Kepa Iturriaga eta Arantxa Quintana; 11.- AH & Grupocentro; 12.-Francisco Eguiluz; 13.- ?Urbe, S.L.?; 14.- Enrike Aizpurua; 15.- Virginia Aranguren; 16.- Jose Maria Agirre; 17.- ?Ramos &Ortiz de Zarate Arquitectos?;18.- ?Arrleku, S.L.?; 19.- Xabier Agirre; 20.- ?Urgari, S.L.?; 21.- Iñaki Ansola.

Ideien Lehiaketa baloratu zuen epaimahaiak aurkeztu ziren lanetatik ondorengo izenburua duten hauek hautatu zituen:

?Ehuntzen?-------------------------------------------------------------- 65,13 puntu

?J!C/0545?--------------------------------------------------------------- 64,28 puntu

?Topaketak?------------------------------------------------------------- 41,00 puntu

?Bital 5?------------------------------------------------------------------- 33,00 puntu

Gainontzeko lan guztiak baztertuak izan dira ez dituztelako lehiaketarako oinarri teknikoak xedatzen dutena betetzen, Epaimahaiaren bilkuretako aktan justifikatzen den moduan.

Hori dela eta aipatu baldintza agirietako 19., atalak xedaturikoa kontuan izanik kontratazio mahaiak, izenburu hori duten ?C? kartazalak ireki zituen, horrela:

?Ehuntzen? lanaren egilea Zomad, S.L. da.

?J!C/0545? lanaren egilea AH& Grupocentro da.

?Topaketak? lanaren egileak Esteban Garcia eta beste batzuk dira.

?Bital 5? lanaren egilea Jose Maria Agirre da.

Ondoren kontratazio mahaiak hautaturiko lau lan hauen egileek egindako proposamen ekonomikoa jasotzen duen kartazalak ireki zituen:

1.- Zomad, S.L.:????????????.92.800 ?

2.- AH&Grupocentro????????... ... .99.000 ?

3.- Esteban Garcia eta besteak?????...93.500 ?

4.- Jesus Maria Agirre??????????96.500 ?

Puntuaketa egiteko irizpideak ondorengo hauek izan dira: proposamen ekonomiko merkeenari 25 puntu eman zaizkio eta gainontzekoei proportzioan, horrela proposamen ekonomikoari dagokion emaitza puntutan:

1.- Zomad, S.L. ????????????. 25,00 puntu

2.- AH & Grupocentro ????????... ....23,43 puntu

3.- Esteban Garcia eta besteak ?????.. 24,81 puntu

4.- Jesus Maria Agirre ?????????.. 24,04 puntu

Azken emaitza:

Puntuaketa

Ideien Lehiaketa

Proposamen Ekonomikoa

Guztira

Zomad, S.L

65,13

25

90,13

AH & Grupocentro

64,28

23,43

87,71

Esteban García eta besteak

41

24,81

65,81

Jesus Maria Agirre

33

24,04

57,04

Hori dela eta, aipatu baldintza agirietako 19. atalak eta oinarri teknikoak xedaturikoa kontuan izanik eta kontratazio mahaiak egindako proposamena ere kontuan izanda, eta Udal Idazkariak bilera honetan egindako legez kontrako oharpena entzun ondoren, zeinaren arabera ez baitago gastua onartzeko beharrezkoa den txosten ekonomikorik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Erabilera Anitzetako Eraikinaren proiektuaren idazketa Zomad, S.L.ri esleitzea. Kontratuaren prezioa 92.800 ?koa da BEZ barne.

BI: 6.000 ?tako saria AH & Grupocentro-ri ematea.

HIRU: Proiektua idazteko esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Bi berme horien zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 3.712 ?.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.200 ? izango da, gehienez.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

Egileek aurkeztutako lanak jasotzea edukiko dute behin erabakia irmoa izan eta gero.

4.- Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 12 eta 28 poligonoetako (Altzate eremua) aldaketa puntualaren irizpide, helburu eta konponbideak onartzeari buruzko proposamena.

Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2005ko maiatzaren 9an Hiri Antolamenduko Arauen 12 eta 28 Poligonoetan aldaketa puntualaren irizpideak, helburuak eta irtenbide orokorrak jasotzen dituen dokumentua onartu eta jendaurrean erakustea erabaki zuen.

Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2005ko maiatzaren 20an. Aurrerapen dokumentua 30 egunez egon da jendaurrean eta epe horretan ez da iradokizunik aurkeztu.

1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuaren 49. Artikuluak eta Planeamendu Erregelamenduaren 125. Artikuluak arautzen dutenarekin bat etorriaz

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 12 eta 28 poligonoetan aldaketa puntualerako aurrerapen dokumentuan jasotzen diren irizpide eta zehaztapenak berretsi.

BI: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 12 eta 28 poligonoetan aldaketa puntualerako dokumentuaren idazketa agindu.

5.- Bidegorria egiteko administrazio-baldintza zehatzen agiria onartzeko proposamena, obrak enkante ireki bidez kontratatzea Ingeniería Asmatu-k eginiko proiektuaren arabera

Lezoko Udalak 2004ko irailaren 13 Tokiko Gobernu batzordearen ebazpenaren bitartez haserako onarpena eman zion Lezoko Udalerrian Bizikleta bide- Bidegorri bat egiteko proiektuari. Proiektu hau Asmatuk idatzi zuen eta Oarsoaldea, S.A.ren izenean Xabier Sánchezek aurkeztu.

Onarpen hau ordea, baldintzatua izan zen, hain zuzen ere, Udaleko Arkitekto Aholkulariak egindako txostenean jasotako aldaketa batzuk bete behar baitziren proiektuari behin betiko onarpena eman aurretik.

Horrela agindutako aldaketa hauek jasotzen dituen proiektuaren eranskina aurkeztu da.

Bestalde zera argitu behar da, hasera batean Oarsoaldea, S.Ak egin behar zuela obra honen exekuziorako kontratazioa; sor zitezkeen administrazioa arazoak saihesteko ordea kontratazio hau Lezoko Udalak burutzea egokiagoa zela iritzi zen.

Kontratu hau HAKLTBaren 120 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz HAKLTBaren lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren I tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzeari egoki iritzi zaio, presazkoa bezala tramitatzeko arrazoirik ez duelako printzipioz.

HKLTBaren 73., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratuen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke.

Kontratu mota hau batere konplexua ez denez, aipatu legearen 73.2 artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu da osatu den administrazio-baldintza zehatzen agirian.

Bestaldetik, kontratuaren ezaugarriak kontuan izanik eta proiektuak obra erabat xehekatzen duenez, bidezkoa da enkante bidez egitea, administrazio-baldintza zehatzen agirian zehazturiko irizpide bakarra prezioa da HAKLTBaren 75 eta 74.2 artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz.

Alkateak ohartu du, udal aurrekontuak oraindik behin betiko onartu gabe daudela eta gastua ezin dela legez onartu. Halere esan du, Urban programaren barruko dirulaguntzak jaso ahal izateko ordainketak aurtengo abenduaren 31 baino lehen eginak egon behar dutela eta, iritsi asmoz, egun batzuk aurreratu nahi direla tramitean.

Idazkariak esan du, espedientea ez dela tramitatu Tokiko Gobernu Batzar honek 2003/11/24ko bileran onartutako prozeduraren arabera: alde batetik, baldintza agiri administratibo horiek ez direlako han bertan izendatzen diren Tag-ak edo udal Idazkariak eginak, eta espedientean aurrekontu kontsignazioaren inguruko informerik ez dagoelako. Hortik bi ondorio ateratzen ditu idazkariak: bat, baldintza administratiboak idazteko ardura hori emana duten bi udal teknikariek ezin izan dutela egiaztatu pleguaren zuzentasuna, ez dutelako beraiek egin, eta pleguak deialdiarekin batera aurkeztu direlako, eta, bi, gastuari buruzko txosten ekonomikorik ez dagoenez, ezin dela gastua legez onartu Administrazio Publikoko Kontratazio legearen 67 eta 69 artikuluek diotena betetzen ez delako. Horiek horrela, idazkariak eskatu die alkate eta batzarkideei, aurrera begira eta ardurak eta eginkizunak argitze aldera, 2003/11/24ko erabakiko prozedura segi dezatela edota alda dezatela, hala erabakiz, eta baldintza agiri administratiboak Tag-a edo Idazkaria ez den beste norbaitek idatzi behar baditu, behar den aurrerapenarekin haiei pasa diezazkietela, haiek informatu ahal izan ditzaten.

Horiek entzunda, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: ?Asmatu?k idatziriko Bizikleta Bide-Bidegorri bat eraikitzeko proiektuari behin betiko onarpena ematea.

BI: Lezoko Udalerrian Bidegorriaren obra exekuzioa Kontratatzeko Espedienteari hasera ematea jardunbide ireki eta enkante prozeduraren bidez.

HIRU: Kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria onartzea.

LAU: Kontratu honetarako Gastua onartzea.

6.- Jarduera lizentzia emateko proposamena, Carlos González Alday-ri, Agencia Marítima Algeposa, S.A.ren izenean, ikatz, altzairugintzatara xedaturik, siderurgia produktuak, altzairu txirbila, txatarra biltegiratzeko, Irurtzun kaleko 12, 13 eta 14ean (Sagasti poligonoa).

Carlos González Aldayk eskaturik, Agencia Marítima Algeposa, S.A. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu ondoren, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak, Jesus Mari Martiarena Jakaren abstentzioarekin eta beste bi kideen aldeko botoekin, hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari jarduera lizentzia ematea, ikatz, altzairugintzatara xedaturik, siderurgia produktuak, altzairu txirbila, txatarra biltegiratzeko, Irurtzun kaleko 12, 13 eta 14an (Sagasti), betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

BI: Jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak eta bakoitza betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Tomás Falcón Sangüesari, Lurbe-Grup, S.A.ren izenean, ekipo elektriko eta salmentarako Txatxamendi kaleko 10ean, Ipintza poligonoan.

Tomás Falcón Sangüesak eskaturik, Lurbe-Grup, S.A. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, ?ekipo elektriko eta elektronikoren handizkako biltegi eta salmentarako?, Txatxamendi Kaleko 10ean, Ipintza poligonoan, betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Endara Salaberria Indakoetxeari, obra lizentzia emateko proposamena, Donibane kaleko 2-bis zenbakian (Felipe-Enea) atzeko aldean dagoen lokal komertziala egokitu eta etxebizitza bihurtzeko.

Endara Salaberria Indakoetxeak 2005eko maiatzaren 6an, obra lizentzia eskatu zuen Donibane kaleko 2-bis zenbakian dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko.

Irteera erregistroko 829 zenbakidun idatziaren bidez, proiektuari buruzko zehaztapen hauek igorri zitzaizkion:

?Donibane kaleko 2-bis zenbakian dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko helburuz Exekuzio Proiektua aurkeztu da, Anjel Errasti Fernandez de Gorostizak izenpetua eta Gipuzkoako Barne-diseinugile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialak 2005eko apirilaren 26an bisatua.

Arkitekto aholkulariaren informeak honela dio:

Lokal horrek 76,77 m² azalera eraikia du, eta sabai altura gehienekoa 2,50 m., eta Polentzarrene kaletik zuzeneko sarrera du, kokatuta dagoen eraikinaren ataritik sarrera ezinezkoa izanik.

Erabilpen-aldaketaren eskaerari buruz txostena egin zen, 2005eko apirilaren 6ko dataz, eta hau zioen:

Donibane kaleko 2-bis helbidean dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko helburuz, 2005eko apirilaren 1eko erregistro-sarrerarekin, Endara Salaberria Indakoetxea andreak Udal honetan eskatu du aipaturiko lokalaren erabilpen aldaketa, espazioen banaketa-proposamenarekin batera, Anjel Errasti Fernandez de Gorostizak idatzia eta dagokion Elkargoak bisatu gabekoa.

Molde horretako aldaketak bideratzeko helburuz idatzi zen Lezoko herri alderdi zaharrari, herri-guneari eta herri-gunearen kanpoaldeari, 3. Eta 5. Poligonoei eta 2. Alorrari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa. Aldaketa horrek arautzen du Hirigune Zaharreko Kalifikazio Zehaztua, esparru horretan kokatzen baita erabilpen-aldaketa xede duen lokala, era honetan: : 5. Poligonoan kalifikazio zehaztua aldatzea proposatzen da, Planeamenduko Arau Ordezkatzaileetako 39 artikuluan seinalatu bezala, bizitegi erabilpena eta aurreikusitako komertziala bateragarri eginez behe oinetan, dokumentu honetako ?Behe oinen kalifikazio zehaztua? delako planoan seinalatutako eremuetan.

Lokalaren erabilpena komertzialetik etxebizitzatara aldatzea debekaturik geratzen den esparruak erakusten dituen planoa aztertzen bada, hautematen da ezen, posibilitate hori Donibane kalean bazterturik geratzen dela. Alabaina, lokalerako sarrera gaur egun Polentzarrene kaletik egiten denez ?kale horretan erabilpen aldaketa baimendurik geratzen delarik-, interpreta daiteke, 3 Poligonoan (Lopene) emandako bi lizentziekin egin den bezala, posible gertatzen dela txosten honen xedekoa den lokala etxebizitza bihurtzea.

Ondorio gisa, eskatutako erabilpen-aldaketaren aldeko txostena ematen da.

Etxebizitzaren programa honela moldaturik dago: sarrerako atondoa 1,90 m², egongela-sukalde-jangela 29,71 m², bainugela 3,39 m² eta logela 18,68 m², guztiak ere eskatutako gutxieneko azalera baino handiagokoak. Horrela, proposatutako banaketatik ateratzen den azalera erabilgarria 53,68 m² da, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzetan eskatutako 40 m² erabilgarri den gutxienekoa baino handiagoa.

Ateratzen den altura librea, lurzoru egindakotik sabaira neurturik, 2,50 m. da, eskatutako gutxienekoaren neurrikoa.

Egongela-sala-jangelan ezin da inskribatu hiru (3) metro diametroko zirkulua, ordenantzak 5.2-a.3 artikuluan eskatua, nahiz beste geletan artikulu hori betetzen den.

Haietako argiari eta aireztapenari dagokienez seinalatu behar da, logelari dagokion leihoak eskatzen den gutxienekoa baino neurri txikiagoa duela zeren, 1,260 m² (1,20x1,05 m.) azalera baitauka, eta baina 1,868 m² edo gehiago izan beharko bailuke, argitu edo aireztatu behar duen gelaren azaleraren %10 (Diseinu Ordenantzetako 5.2.e. artikulua).

Eraikinaren ipar-ekialdeko ertzean arkua mantendu izana positibotzat baloratzen da.

Seinalatu beharra dago kontraesan bat badagoela oineko planoen eta kanpoko itxurakoen artean, etxebizitzarako sarrera-atea definitzeari dagokionez.

Beraz, nire iritzirako, egongela-jangela-sukaldean 3 metro diametroko zirkulua inskriba daitekeela bermatuz, logelako argi-aireztapen leihoaren zuloak eduki beharreko gutxieneko azaleraren neurria zuzendurik eta etxebizitzarako sarrerako atea modu bakar batean definiturik, oinaren eta kanpoko itxuraren planoak aurkeztuz gero, eskatutako obra lizentzia ematearen alde informatu ahal izango da.

Halaber baldintza termikoak (NBE-CT/79) eta akustikoak (NBE-CA/88) betetzen direla egiaztatzen duten fitxak ere aurkeztu beharko dira.

Azkenik, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzetako 5.2.e.7 artikulua ere, sukaldearen aireztapenari dagokiona, betetzen dela egiaztatu beharko da?.

Horrela adierazten dizut, arkitekto aholkulariaren informean seinalatzen den dokumentazioa ekar dezazun eta, ondoren, eskatutako lizentzia emateko posibilitatea aztertu ahal izan dadin?.

Interesatuak, 2005eko uztailaren 11n aurkeztu zuen eskatutako dokumentazioa.

Hori ikusi ondoren, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Endara Salaberria Indakoetxeari, obra lizentzia ematea Donibane kaleko 2-bis zenbakian (Felipe-Enea) atzeko aldean dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko, udal arkitekto aholkulariak egindako txostenean ezartzen diren baldintzekin.

BI: Lizentzia jaso aurretik Lezoko Udalarekin hitzarmena izenpetu beharko du eta horretan, besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa zehaztu behar da , hori kasu honetan 53,68 m² bider 12.5 ?/m², guztira 671 ? delarik.

HIRU: Hitzarmen honen edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.

LAU: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren Lezoko Udalak, bigarren atalean aipatzen den erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 51,49 ? ordaindu beharko du eraikuntzaren gaineko zergari dagokionez, eraikina hirigune historikoan kokaturik dagoelako %95 hobaria aplikatu ondoren.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Adrian Salaberria Indakoetxeari obra lizentzia emateko proposamena, Donibane kaleko 2 zenbakian (Agustina-Enea) atzeko aldean dagoen lokal komertziala egokitu eta etxebizitza bihurtzeko.

Adrián Salaberria Indakoetxeak 2005eko maiatzaren 6an, obra lizentzia eskatu zuen Donibane kaleko 2-bis zenbakian dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko. Irteera erregistroko 828 zenbakidun idatziaren bidez, proiektuari buruzko zehaztapen hauek igorri zitzaizkion:

?Donibane kaleko 2an dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko helburuz Exekuzio Proiektua aurkeztu da, Anjel Errasti Fernandez de Gorostizak izenpetua eta Gipuzkoako Barne-diseinugile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialak 2005eko apirilaren 26an bisatua.

Lokal horrek 61,77 m² azalera eraikia du, eta sabai altura gehienekoa 3,70 m., eta Polentzarrene kaletik zuzeneko sarrera du, kokatuta dagoen eraikinaren ataritik sarrera ezinezkoa izanik.

Erabilpen-aldaketaren eskaerari buruz txostena egin zen, 2005eko apirilaren 6ko dataz, eta hau zioen:

Donibane kaleko 2an dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko helburuz, 2005eko apirilaren 1eko erregistro-sarrerarekin, Adrian Salaberria Indakoetxea jaunak Udal honetan eskatu du aipaturiko lokalaren erabilpen aldaketa, espazioen banaketa-proposamenarekin batera, Anjel Errasti Fernandez de Gorostizak idatzia eta dagokion Elkargoak bisatu gabekoa.

Molde horretako aldaketak bideratzeko helburuz idatzi zen ?Lezoko herri alderdi zaharrari, herri-guneari eta herri-gunearen kanpoaldeari, 3. Eta 5. Poligonoei eta 2. Alorrari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa?. Aldaketa horrek arautzen du Hirigune Zaharreko Kalifikazio Zehaztua, esparru horretan kokatzen baita erabilpen-aldaketa xede duen lokala, era honetan: ?5. Poligonoan kalifikazio zehaztua aldatzea proposatzen da, Planeamenduko Arau Ordezkatzaileetako 39 artikuluan seinalatu bezala, bizitegi erabilpena eta aurreikusitako komertziala bateragarri eginez behe oinetan, dokumentu honetako ?Behe oinen kalifikazio zehaztua? delako planoan seinalatutako eremuetan.

Lokalaren erabilpena komertzialetik etxebizitzatara aldatzea debekaturik geratzen den esparruak erakusten dituen planoa aztertzen bada, hautematen da ezen, posibilitate hori Donibane kalean bazterturik geratzen dela. Alabaina, lokalerako sarrera gaur egun Polentzarrene kaletik egiten denez -kale horretan erabilpen aldaketa baimendurik geratzen delarik-, interpreta daiteke, 3 Poligonoan (Lopene) emandako bi lizentziekin egin den bezala, posible gertatzen dela txosten honen xedekoa den lokala etxebizitza bihurtzea.

Ondorio gisa, eskatutako erabilpen-aldaketaren aldeko txostena ematen da.

Etxebizitzaren programa honela moldaturik dago: atondoa 2,35 m², egongela-sukalde-jangela 19,41 m², bainugela 3,06 m² eta logela 16,89 m², guztiak ere eskatutako gutxieneko azalera baino handiagokoak. Horrela, proposatutako banaketatik ateratzen den azalera erabilgarria 41,71 m² da, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzetan eskatutako 40 m² erabilgarri den gutxienekoa baino handiagoa.

Ateratzen den altura librea, lurzoru egindakotik sabaira neurturik, 3,40 m. da, eskatutako gutxienekoa baino gehiago.

Programa osatzen duten geletan ordenantzak eskatzen dituen gutxieneko diametroko zirkuluak inskriba daitezke.

Haietako argiari eta aireztapenari dagokienez seinalatu behar da, logelari dagokion leihoak eskatzen den gutxienekoa baino neurri txikiagoa duela zeren, 1,365 m² (1,30x1,05 m.) azalera baitauka, eta baina 1,689 m² edo gehiago izan beharko bailuke, argitu edo aireztatu behar duen gelaren azaleraren %10 (Diseinu Ordenantzetako 5.2.e. artikulua)

Beraz, nire iritzirako, logelako argi-aireztapen leihoaren zuloak eduki beharreko gutxieneko azaleraren neurria zuzendurik oinaren eta kanpoko itxuraren planoak aurkeztuz gero, eskatutako obra lizentzia ematearen alde informa daiteke.

Halaber baldintza termikoak (NBE-CT/79) eta akustikoak (NBE-CA/88) betetzen direla egiaztatzen duten fitxak ere aurkeztu beharko dira.

Azkenik, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzetako 5.2.e.7 artikulua ere, sukaldearen aireztapenari dagokiona, betetzen dela egiaztatu beharko da.

Horrela adierazten dizut, arkitekto aholkulariaren informean seinalatzen den dokumentazioa ekar dezazun eta, ondoren, eskatutako lizentzia emateko posibilitatea aztertu ahal izan dadin?.

Interesatuak, 2005eko uztailaren 11n aurkeztu zuen eskatutako dokumentazioa, baina jakinarazten zaio ezen, logelako leihoa, aurretiko bistan seinalatu bezala, 1,60 x 1,10.izango dela.

Hori guztia ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Adrian Salaberria Indakoetxeari, obra lizentzia ematea Donibane kaleko 2 zenbakian (Agustina-Enea) atzeko aldean dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko, udal arkitekto aholkulariak egindako txostenean ezartzen diren baldintzekin..

BI: Lizentzia jaso aurretik Lezoko Udalarekin hitzarmena izenpetu beharko du eta horretan, besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa zehaztu behar da , hori kasu honetan 41,71 m² bider 12.5 ?/m², guztira 521,38 ? delarik.

HIRU: Hitzarmen honen edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.

LAU: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren Lezoko Udalak, bigarren atalean aipatzen den erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 50,21 ? ordaindu beharko du eraikuntzaren gaineko zergari dagokionez, eraikina hirigune historikoan kokaturik dagoelako %95 hobaria aplikatu ondoren.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

10.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntzak onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz,era berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, eta proposamenaren gastu baimenean akats bat egon daitekeela adieraziz idazkariak egindako oharpenarekin, 2004ko gastu-baimen zenbakia ageri baita, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2005erako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

Esp. Zkia.

Kontzeptua

Zenbatekoa

938

2

360

936

5

120

596

1

1.620

2

360

GUZTIRA

2.460 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-1097/2004).

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

· Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaerak onartzeko proposamena.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko M.M.S.k (esp.939) egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: M.M.S.-ri (esp. 939) etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu betekoa akonpañamientorako. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 189?takoa da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Gai denarentzat etxebizitza tutelatu eskaera onartzeko proposamena.

Ikusirik S. U. E.ren (837esp. ), pisu tutelaturako eskaera, era berean, azterturik adineko pertsona horren egoerari buruz finantziazioari buruz gizarte langileak egindako txostena eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea S. U. E-en (esp.937) etxebizitza tutelatu eskaera.

BI: Plaza koste osoa ordainduko du S.U.E.-ek.

HIRU: 2006ko urtarrilean ekarpen ekonomikoa berrikusiko da beti ere hori zehazteko kontuan hartu ditugun baldintzak aldatzen badira.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko eskaerak onartzeko eta ukatzeko proposamena.

Ikusirik elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko eginiko eskaerak, era berean, azterturik F.A.-ko Gizarte Politikarako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako txostenak. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Proposamenaren I eranskineko eskaerak onartzea erabakiaren ondoan azaltzen den baldintzapean.

BI: Proposamenaren II eranskineko eskaerak ez onartzea erabakiaren ondoan azaltzen den arrazoiarengatik. Dena den, eskaeraren tramitazioa egiten ari ziren bitartean eskatzailea hil denez, espedientea bertan bera utziko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA, KULTURA ETA KIROLAK

14.- Etxandiren XXX. Oroitaldia antolatzeko Allerru K.E.rekin hitzarmena onartzeko proposamena.

Allerru K.E.ren Pilota Taldearen ordezkari den Joxemi Garmendia Etxandik, Josetxo Etxandiren XXX. Oroitaldia antolatzeko, aurkeztutako programa, aurrekontua eta dirulaguntza eskaera ikusirik, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposatuta, eta Idazkariak, gastua onartzeko txosten ekonomikorik ez dagoenez gastua ezin dela onartu adieraziz, egin duen oharpena entzun ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Allerru K.E. arekin J. Etxandiren XXX. Oroitaldia antolaketa dela eta, aurkezten den hitzarmena sinatzea, non Udalak 12.699,00 ?tako dirulaguntza ematen dion.

BI: Alkatea hitzarmen hori sinatzeko baimentzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Alkateak dio, urjentziarik ezean, abuztuan zehar ez dela Tokiko Gobernu Batzarrik egingo.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxera zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna