1995.eko Apirilaren 27ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko apirilaren hogeita zazpigarrena. Goizeko hamarrak eta laurdenetan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Gemma Arrillaga Albisu, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. -1995eko apirilaren 6ko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1995eko apirilaren 6an egindako bilerako akta. Dena den, honako aldaketa hau egin da:

    Euskaraz dagoen aktaren amaieran ordua gaizki jarria dago, "hamaikak eta berrogeita bost" esaten duen tokian "hamabiak eta berrogeita bost" esan behar du.

    ALKATETZAKO KONTUAK:

    2. - Aseguru polizak esleitzea.

    Gobernu Batzordeak martxoaren 24an onartutako baldintza pleguaren arabera sei aseguru etxek aurkeztu dituzte beren eskaintzak.

    Udal idazkariak egindako txostena ikusi ondoren, ekonomikoki eskaintzarik onena egin duenari esleitzea erabaki da, hau da, Axa aseguru etxeari, hain zuzen ere esperientzia ona izan baitu udalak berarekin.

    Guztira prezioa 2.707.231 pezeta da.

    Dena den, prezioa aldatu egin daiteke, indarrean dauden polizak bukatu heinean ordezkatu egin behar baitira eta egoera aldatu egingo baita (bizitza aseguruan adibidez).

    Erabaki honen berri eskaintzak aurkeztu dituzten guztiei jakinaraziko zaie, Lezoko udalarekin izan duten arretagatik, eskerra emanez.

    ONGIZATEA:

    3. - Proposamena, "Aiton-Borda" tabernako prezioak aldatzea.

    Mª Teresa AMIANOk "Aiton-Borda"ko tabernako prezioak (jubilatuentzako prezioak) aldatzeko eskatu du. Eskaera aztertu eta jubilatuen iritzia (lehendakariaren bidez) jakin ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Aiton-Bordako zenbait prezioa aldatzea, proposamenean eskatu den bezala.

    LANGILE KONTUAK:

    4. - Proposamena, kontratu batzuk luzatzea: bi etxez-etxeko laguntzailerenak

    a) Etxez-etxeko laguntzailea: Aintzane Goienetxea.

    Gizarte Ongizateko delegatuak aurkeztutako proposamena aztertu eta gizarte laguntzaileak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Beste bi hilabete luzatzea Aintzane Goienetxea Urkizurekiko kontratua (maiatzaren 1etik ekainaren 30era), lehengoak zituen baldintzetan.

    b) Etxez-etxeko laguntzailea: Josefa Lasarte San Sebastián.

    Gizarte Ongizateko delegatuak aurkeztutako proposamena aztertu eta gizarte laguntzaileak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Josefa Lasarte San Sebastiánekiko lan- kontratua aldatzea eta 1995eko apirilaren 26tik aurrera behin-behineko kontratu laborala egitea, Udal plantila organikoan aurrekusita dagoen etxez-etxeko laguntzailearen lanpostua bete arte.

    EUSKARA ETA KULTURA:

    5. - Proposamena, euskara ikasten ari diren herritarrei dirulaguntza ematea.

    Euskara Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Euskara Batzordeko lehendakariak euskara ikasten ari diren herritarrei dirulagutza emateko aurkeztutako proposamena onartzea.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.

    6. - Zenbait dirulaguntza ematea.

    Gobernu Batzordeak honako dirulaguntzak ematea ERABAKI DU:

    - Zabarre Gazte Taldeari: 300.000 pezeta herri olinpiada antolatzeko (Kulturako dirulaguntza partidatik).

    - Lezoko Intsumiso Taldeari: 75.000 pezeta, abokatuetan izandako gastuei aurre egiteko (Ongizateko dirulaguntza partidatik).

    Bi talde hauek diru honen erabilera justifikatu behar dute, era berean euskararen ordenantzaren arabera bere ekintzetan euskara erabili beharko dute.

    Idazkariak, kontuhartzaileak egin beharreko informeak falta direla ohartarazi die.

    7. - Proposamena, behin behineko irikitze baimena ematea Gemma Juanena Aldaberi puba irikitzeko.

    Gemma Juanena Aldabek Jaizkibel hiribidean Ziriku puba irikitzeko tramiteak egiten ari bada ere, behin behineko irikitze baimena eskatu du. Idazkariak behin behineko irekitze baimena ematerik ez dagoela esan du. Dena den, kontuan izanik espedientea Foru Aldundiaren esku dagoela orain, 1995eko otsailaren 23an eta martxoaren 23an Gobernu Batzordeak hartutako akordioekin bat, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Behin-behineko irikitze baimena ematea; Foru Aldundiak eta Udalak erabaki ahal dituen neurri zuzentzaile guztiak betetzekotan, beti ere.

    8. - Proposamena, kalegarbitzaile bat kontratatzea.

    Kalegarbitzaile lanetan aritzeko lan poltsatik kontratatua izan zen langilearen kontratua apirilaren 30ean bukatzen denez, Gobernu Batzordeak, zerbitzuetako delegatuak proposatuta, zera ERABAKI DU:

    BAT:Horretarako eratua dagoen lan poltsatik hurrengoa hartzea, hau da, Mª Soledad Zabaleta Garbizu kontratatzea kalegarbitzaile gisa, bi hilabeterako (maiatzaren 2tik ekainaren 30era).

    Frogaldia: 30 egun.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamaikak eta hamarretan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna