1994.eko Ekainaren 8ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko ekainaren zortzigarrena, goizeko hamarrak. Gobernu Batzordeak ohizko bilera izan du, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Gemma Arrillaga Albisuk ezin izan du bilerara etorri.

    Idazkaritza Miren Bruño Azpirozek egin du, behin-behingo funtzionaria.

    1.- 1994ko maiatzaren 25ean egindako bilkurako akta irakurri eta onartzea, hala balegokio.

    Gehiengo osoz onartu dute 1994ko maiatzaren 25ean egindako bilkurako akta. A. Sarasola eta M. Mitxelena alde izan dira eta K. Legorburuk, bilera hartan izan ez zelako, ez du batere botorik eman.

    2.- Proposamena, Francisco Miranda Merinok Gasóleos Euskopetrolen izenean Algeposako lurretan kamioiak uzteko aparkalekua eta gasoleoa gordetzeko bi depositu egiteko eskabidearren aldeko irizpena egitea.

    Francisco Miranda Merinok Gasóleos Euskopetrolen izenean Algeposako lurretan kamioiak uzteko aparkalekua eta gasoleoa gordetzeko bi depositu egiteko eskabidea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Ikus-onetsitako 4 proiektu tekniko ekarraraztea.

    - Iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko espedientea tramitatzeari hasiera ematea.

    Eskabidea egin duenari halako edo bestelako agiririk eskatu baino lehen teknikariaren informea behar dela jakinarazi du Idazkariak, 6. poligonoan iharduera hori egin daitekeen ikusteko.

    Era berean, 6. poligonoa industriarako dagoela jarrita adierazi du Idazkariak, eta orain dagoena industria astuna dela. Hala, aurren-aurrena barrua berritzeko plan berezia egin behar dela esan die, beste era bateko industriarik -aipatu dutena, kasurako- jar daitekeen ikusteko.

    3.- Proposamena, Polentzarrenea kalean Taberna-Jatetxea jartzeko tramitatzen ari garen iharduera-espedientearen aldeko irizpena egitea.

    Jose Azpeitia leguiñenak Kostalde, S.A.ren izenean egindako eskabidea eta teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, Polentzarrenea kalean Taberna-Jatetxea jartzeko tramitatzen ari garen iharduera-espedientearen aldeko irizpena egitea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiro departamentura bidaltzea erabaki du, zuzenketa-neurriak jartzeko.

    4.- Proposamena, Sotxo paba (Jaizkibel, 23) handitzeko obra-lizentzia ematea.

    Rosa Mª Domñinguez Aguirrek egin zuen eskabidea -Sotxo paba handitzeko lizentzia ematea- eta teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du. Dena dela ere, Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiro departamentuak eta Osakidetzak jarrita dauzkaten zuzenketa-neurriak betetzekotan.

    Lanak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du eta Foru Aldundiak eta Osakidetzak jarritako zuzenketa-neurriak (lizentziarekin batera dihoaz) bete dituela dioen ziurtagiria ekarri, lanak zuzendu dituen teknikariak egin eta haren elkargoak ikus-onetsia.

    5.- Eskabidea, Luciano Abrisquetak Vda. de Londaiz y sobrinos de L. Mercader, S.A.ren izenean egina, kamioiak konpontzeko lantegia (110. poligonoa, Ipintza kalea) zabaltzeko lizentzia eskatzeko.

    Luciano Abrisquetak Vda. de Londaiz y sobrinos de L. Mercader, S.A.ren izenean egindako eskabidea -kamioiak konpontzeko lantegia zabaltzeko lizentzia emateko- eta teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du.

    6.- Eskabidea, Miguel Nerecanek Impalsa-ren izenean eta ordezkotzan egina, lantegia (103. poligonoa, 11. lursaila) egokitzeko lizentzia eskatzeko.

    Miguel Nerecanek Impalsa-ren izenean eta ordezkotzan egindako eskabidea -lantegia egokitzeko lizentzia emateko- eta arkitektuaren informea -kontrakoa- aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du. Dena dela ere, jarri behar dituen erakundeak jarritako zuzenketa-neurriak bete eta tramitatu behar dituen iharduera-espedienteak egitekotan.

    Lizentzia jasotzeko 896.450 pta. (eraikuntza zerga) ordaindu behar du.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, etxeari eman dakiokeen buelo guztia emanda dagoela eta hala ere eranskina egin dutelako, batetik, eta legeak jartzen duena ez duelako betetzen uraren deposituak eta hirilur ez diren lurretako bideetara jotzeko sarbideak, bestetik.

    7.- Proposamena, Taberna-Jatetxea eta prestatutako jatenak emateko (Ipintza kalea, 4. lursaila) iharduera-espedientea legezkotzea.

    Julian Gabilondo Arratek Taberna-Jatetxea eta prestatutako jatenak emateko eginarazi zuen 91/287 iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko espedientearen indarra joanda zegoela erabaki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiro departamentuak. Foru Aldundiak hartutako erabakia aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    1.- Espedientearen indarra joanda dagoela adieraztea.

    2.- Hilabete ematea egoera legeetan jarri eta behar diren tramiteak egitan has dadin. Eta hala egiten ez badu Taberna-Jatetxea itxiarazi egingo zaiola jakinaraztea.

    Iharduera-espedientea egin gabe legez kanpora ari dela adierazi du Idazkariak.

    8.- Alkatearen 86. dekretua, langileak hartzeari buruzkoa, berrestea.

    Alkatearen 86. dekretua, langile batzuk hartzeari buruzkoa, aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du, zuzenketa txiki bat eginda, hala ere: "Xabier Fernández Garmendia" jartzen duen tokian "Mikel Elizalde Sagardia" jarri behar du.

    Hala, bada, 86. dekretuak honako langile hauek hartzea agintzen du:

    - Pedro Villasante Medialdea ekainaren 21etik uztailaren 20ra garbitzile hartzea.

    - Angeles Meneses Olarreaga eta Mikel Elizalde Sagardia ekainaren 6tik uztailaren 5era eskolarik gabeko pioi hartzea.

    - Enrique Coello eta Mª Eugenia Arretxerekiko kontratuak beste hilabetez luzatzea: ekainaren 9tik uztailaren 8ra.

    9.- Proposamena, Oskar Olaizola Berroari lehendabiziko hirurtekoa aitortzea.

    Oskar Olaizola Berroari lehendabiziko hirurtekoa aitor dakion egindako proposamena aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, hirurtekoa 1994ko maiatzetik aurrera aitortzea erabaki du.

    10.- Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntza bat onartzea.

    54. espedientearentzat gizarte beharrizan larrietarako laguntza (110.000 pta.) onar dadin Gizarte Ongizateko ordezkariak egindako proposamena eta kontuhartzailearen informea (AD 135-94) ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, laguntza onartzea erabaki du.

    Bestetik, laguntza jaso dutenek, pisua uzten dutenean 55.000 pta. (alokairuaren bermetzat emana) atzera Udalari itzuliko dioten hitza eman dute.

    11.- Kontu eta aurrekontuak aurkeztu eta onartzea.

    Udalari aurkeztutako kontuak aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    - Neurri, S.L.k ekarritako kontua (3.190.100 pta.) onartzea, Lezoko kaxkoaren jasoketa topografikoa egitearena.

    - Eraiki, S.L.k ekarritako kontua (977.500 pta.) onartzea, "Lezoko Antolaketarako I. Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileak aldatzea" egiteari dagokion lansariarena.

    - Euskal Herriko Arkitektuen Elkargo Ofizialak ekarritako kontua (1.392.294 pta.) onartzea, I. Sistema Orokorrean igerilekuak egiteko aurreproiektuarena.

    - Jose Antonio Aranburu Aranburuk ekarritako kontua (845.880 pta.), lorazaintza egitearena.

    Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    12.- Proposamena, Construcciones Hugar, S.L.k herriko komunak egiteko ekarritako aurrekontua onartzea.

    Herriko komunak egiteko Construcciones Hugar, S.L.k ekarritako aurrekontua (5.382.077 pta., BEZ barne) aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, aurrekontua onartzea erabaki du.

    Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    Une honetan azaltzen da Gobernu Batzordeko gelan Gemma Arrillaga Albisu.

    Aho batez premiakotzat hartu eta gero, honako gai hauek ere aztertu egin dituzte:

    13.- Proposamena, Construcciones Hugar, S.L.k ekarritako lehenbiziko obra-ziurtagiria, alondegiko lanena, onartzea.

    Construcciones Hugar, S.L.k alondegiko lani buruz ekarritako lehenbiziko obra-ziurtagiria (10.419.190 pta.) aztertu eta Udaleko arkitektuak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, obra-ziurtagiria onartzea erabaki du.

    Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    14.- Proposamena, Pysbe auzoko bizilagunen elkarteari dirulaguntza (150.000 pta.) ematea onartzea.

    Udalbatzak, aho batez, Pysbe auzoko bizilagunen elkarteari auzoko festak antolatzeko dirulaguntza (150.000 pta.) ematea erabaki du.

    Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    15.- Proposamena, Haurtxo haurtzaindegiari dirulaguntza (2.000.000 pta.) ematea.

    Udalak , aho batez, Haurtxo haurtzaidegiari dirulaguntza (2.000.000 pta.) ematea erabaki du, 1994 ekonomi-urteko Aurrekontuetan jarritako dirulaguntzaren aurrerakin.

    Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    16.- Eskabidea, Martxel Sistiaga eta Lander Zurutuzak egina, kontsumorako maileguak eskatzeko.

    Lander Zurutuzak eta Martxel Sistiagak egindako eskabidea -kontsumorako maileguak ematea- eta Barne Batzordearen informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, kontsumorako mailegurik ez ematea erabaki du. Izan ere, XII Arcepafeko bigarren erabaki gehigarriak jartzen duenezn, lan-legepeko hitzarmena duten aldi baterako langileei ez dagozkie 89. (nork berak eskatuta erretiratzeko sariak) eta 92. (kontsumorako maileguak) artikuluak ezarritakoa.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamaikak eta bostean, buru eman dio saioari. Nik, behin-behingo idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna