1994.eko Urtarrilaren 19ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko urtarrilaren hemeretzigarrena. Goizeko hamarretan eratu da Gobernu Batzordea, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, ohizko saioa egiteko. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.

    Idazkaritza Miren Bruño Azpirozek egin du, behin-behingo funtzionaria.

    Saioari hasiera eman eta idazkariak legez jarritako gehiengoa badela ikusi ondoren, gai-zerrendako gaiak aztertzen hasi dira.

    1.- Euskocir-en izenean Bernardo Balda Zubillagak egindako eskabidea, 103. poligonoko Urune kaleko 24 eta 25. lursailetan dagoen pabilioia zirkuitu inpresoak eta beste era batzuetakoak egiteko moduan jartzeko lanak egiteko lizentzia eskatzeko egina.

    Euskocir, S.A.k eskatuta egiten ari garen iharduera-espedientea eta teknikariaren informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, udalaren lizentzia ematea erabaki du Beñardo Balda Zubillagari, Euskocir, S.A.ren izenean, 103. poligonoko Urune kaleko 24 eta 25. lursailetan dagoen pabilioia zirkuitu inpresoak eta beste era batzuetakoak egiteko moduan jartzeko lanak egin ditzan. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak eta Osakaidetzak jarritako neurri-zuzentzaileak bete bahar dituzte (lizentziarekin batera bidaliak).

    Era berean, zirkuito itxiak bide direla industrian ura aprobetxatzeko istalazioak egokitzeko proiektu bat ere egin eta aurkeztu behar dute.

    Esandako lanak bukatu ondoren, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu eta lanak bukatuta daudela erakusten duen zirutagiria ekarri bahar dute, dagokionak ikustatua, egindako lanek lehen jarritako neurri-zuzentzaileak betetzen dituztela barariaz adierazten duena.

    Erikuntza-zerga 159.203 pezeta da.

    2.- Elena Gutiérrez Valdiviesok egindako eskabidea, Zubitxo 27ko lokala dietetikako gaiak saltzeko eta beste gauza batzuetarako jartzeko lanak egiteko lizentzia eskatzeko egina.

    Elena Gutiérrez Valdiviesok egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Zubitxo 27ko lokala dietetikako gaiak saltzeko eta mediku-kontsulta duen informazio eta aholkularitza-bulegoa jartzeko lanak egiteko lizentzia ematea erabaki du Elena Gutiérrez Valdiviesori.

    Lokala egokitzeko lanak bukatu ondoren, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu eta Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren alta ekarri behar du.

    Eraikuntza-zerga 47.884 pezeta da.

    3.- Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Probintziko Zuzendaritzaren izenean Iñaki Solak egindako eskabidea, 103. poligonoko Irurtzun 2ko lokala artxibo eta biltegitarako erabiltzeko moduan jartzeko lanak egiteko lizentzia eskatzeko egina.

    Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Probintziko Zuzendaritzak eskatuta egiten ari garen iharduera-espedientea eta Udaleko teknikariaren informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, 103. poligonoko Irurtzun 2ko lokala artxibotarako eta biltegitarako erabiltzeko moduan jartzeko lanak egiteko lizentzia ematea erabaki du, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Probintziko Zuzendaritzaren izenean, Iñaki Solari. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak eta Osakidetzak jarritako neurri-zuzentzaileak bete behar dituzte.

    Esandako lanak bukatu ondoren, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu eta lanak bukatuta daudela erakusten duen ziurtagiria ekarri behar dute, dagokionak ikuskatua, egindako lanek lehen jarritako neurri-zuzentzaileak betetzen dituztela berariaz adierazten duena.

    Eraikuntza-zerga 2.701.581 pezeta da.

    4.- Hitzaldietarako tailerrari dagokion zerbitzua ematea Mugarri elkarteari adjudikatzea proposatzea.

    1994-93 urteetarako pertsona larrientzako Ekintzen Programan ekintza batzuk egiteko Gizarte Ongizateko Ordezkariak ontzat hartzeko ekarri duen proposamena eta kontuhartzailearen informea (A 23-94) ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, MUGARRI PSIKOLOGO TALDEAri adjudikatzea erabaki du hitzaldietarako tailerrari dagokion zerbitzua ematea. Zerbitzua astean 4 ordukoa izango da, eta gutxi gorabehera 24 astetan emango da, 1994ko urtarrilaren (e)an hasi eta 1994ko ekainaren 30era bitartean. Guztitara 96 ordu izango dira.

    Orduko prezioa 3.000 pezetatan jarrita dago. Beraz, 288.000 pezeta jasoko ditu Mugarri elkarteak. Kopuru horretatik IRPFa kenduko zaio, % 15. Nahi izanez gero, konbrantza hilabeteka liteke, dagokion faktura ekarrita.

    Mugarri elkarteak, edozein moduz ere, Gizarte Segurantzako bere kabuzko langileen araudi berezian alta eman izanaren ziurtagiria ekarri behar du, eta, hitzarmena egin aurretik, egunean izan behar du ekonomi-ihardueren gaineko zerga ere.

    5.- Ericsson-ekin telefonoaren zentralari begiratzeko egindako hitzarmena luzatzeko proposamena.

    Ericsson-ek egindako eskaintza eta kontuhartzaileak Zerbitzuetarako Ordezkariak eskatuta egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, hitzarmena beste urte betez luzatzea erabaki du, 1994ko abenduaren 31ra arte. Hitzarmena ASB-20 Telefono-Zentralari begiratzeko da, 127.617 pezatakoa (BEZ aparte).

    Premia handikotzat aho batez hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu dituzte:

    6.- Alondiga berregokitzeko lanak egiteko zuzeneko hitzartzea egiteko ekonomi eta administrazio alorreko baldintzen orria onartzeko proposamena.

    Alondiga berregokitzeko lanak egiteko zuzeneko hitzartzea egiteko ekonomi eta administrazio alorreko baldintzen orria aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, orria ontzat hartzea erabaki du, eta gutxienez hiru eraikuntza enpresari aurrekontuak eskatzea, baldintzen orrian adierazten denaren arabara. Orri hau aktari erantsi zaio: I. Eraskina.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoelako.

    7.- Udaleko Liburutegiko arduradun bat aldi baterako hartzeko lehiaketa-norgehiagoka mugatu edo, hala balegokio, libreko deialdiko arauak onartzeko proposamena.

    Barne Batzordeak Udaleko Liburutegiko arduradun bat aldi baterako hartzeko lehiaketa-norgehiagoka mugatu edo, hala balegokio, libreko deialdiko arauak ontzat hartzeko egindako proposamena aztertu ondoren, Udalak, aho batez, arauak onartzea erabaki du. Arauak, aktari erantsi zaizkio: II. Eraskina.

    Udalean lan egiten duten langileentzako mugatua den lehiaketa-norgehiagokarako izena emateko epea urtarrilaren 19tik urtarrilaren 26ra egongo da irekia. Inork ere ez badu izenik ematen, lehiaketa-norgehiagoka librerako izena eman nahi dutenentzako epea irekiko da: urtarrilaren 28tik otsailaren 15era.

    8.- Manuel Mesa Ciborroren ordez Enrique Coello Martínez hartzeko proposamena.

    Barne Batzordeak kaleak garbitu eta lurperatzeak egiteko pioi bat hartzeko -Manuel Mesa Ciborrok, postuaren titularra, baja hartu baitu- egindako proposamena aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, Enrique Coello Martínez hartzea erabaki du urtarrilaren 19tik titularrak alta hartu arte. Pioi berriak, kaleak garbitzeaz gainera, hilerriko lanak ere egin behar ditu.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoelako.

    9.- Lan-poltsetarako langileak hartzeko hauta-probak egiteko arauak onartzeko proposamena.

    Barne Batzordeak lan-poltsa batzutarako (kualifikaziorik gabeko pioiak, kulifikatutako pioiak eta kontserjeak, udaltzainak, administrari-laguntzaileak eta musika eskolarakoak) langileak hartzeko hauta-probak egiteko arauak onartzeko egindako proposamena aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, arauak onartu eta izena emateko epea irekitzea erabaki du: urtarrilaren 20tik 31ra. Arauak aktari erantsi zaizkio: III. Eraskina.

    10.- Lana edo zerbitzua egin artean basorako bi pioi, hilabete eta erdiz gutxi gorabehara, hartzea onartzeko proposamena.

    Barne Batzordeak egindako diktamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

    Urtarrilaren 24tik aurrera lana edo zerbitzua egin artean basorako bi pioi, hilabete eta erdiz gutxi gorabehara, hartzea, Udalaren basoetan birlandatze-lan batzuk egiteko.

    Langile hauek hartzeko orduan, 1993ko urriaren 29an Enplegua Sustatzeko Programan basorako pioi bat hartzeko egin ziren probetan gelditu zen zerrenda, ateratako puntuen arabera egin zena, erabiltzea.

    Josu Pikabea Lertxundi eta Xabier Pikabea Lertxundi hartzea, lehen esandako probetan 2. eta 3. gelditu baitziren.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoelako.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, eguerdiko ordu bata hogei gutxian, buru eman dio saioari. Eta akta hau jaso dut, nirekin batera, behin-behingo idazkaria, saoian esku hartu duten zinegotzi guztiek izenpetu dutena. Idazkari naizen aldetik, jasotako guztiaren sendespena ematen dut.

    Eguna