2008.eko Ekainaren 3ekoa

Lezon, 2008ko ekainaren 3an, asteartea, goizeko 8:20etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Ez da bileran izan Jon Legorburu Arrastua.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko maiatzaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko maiatzaren 20az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GIZARTE ZERBITZUAK

3.- Familia eskuhartze programa-eskaera onartzeko proposamena (2008GZ310005).

Ikusirik Edurne Zorrozua Maldonadok egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Edurne Zorrozua Maldonadok, familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 9 hilabetez, 2008ko abendua bitarte.

BI: Orain gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du saioen kostua, guztira 3.476,06 € (AD 232).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Nazio Eztabaida Guneari dirulaguntza emateko proposamena (2008GZ320009).

Ikusirik Nazio Eztabaida Guneak Euskal Herriaren biziraupena eta garapena ziurtatzeko neurriak eta zenbait egitasmoen sustapenerako egindako dirulaguntza eskaera, era berean, azterturik udal aurrekontuetan "Nazio garapenerako dirulaguntzak" izenean aurreikusitako dirua. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Nazio Eztabaida Guneak sustatutako 2007-2008 proiektuentzat 10.000 €ko dirulaguntza ematea (AD-389).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Gaindegia Elkarteari dirulaguntza emateko proposamena (2008GZ320010).

Ikusirik, Gaindegia, Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako elkarteak egindako dirulaguntza eskaera. Era berean, azterturik udal aurrekontuetan "Nazio garapenerako dirulaguntzak" izenean aurreikusitako dirua. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Gaindegia elkarteari 10.000 €ko dirulaguntza ematea 2008rako lan egitasmoa bultzatzeko (AD- 390).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Euskal Fondoari dirulaguntza emateko proposamena, Granmako (Kuba) ur zerbitzua eta hornikuntza hobetzeko proiektua gauzatzeko.

 

Ikusita Euskal Fondoak aurkeztutako proiektua. Era berean azterturik, udal aurrekontuetan "Nazioarteko elkartasuna" izenean aurreikusitako dirua. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Euskal Fondoa bultzatzen ari den Granmako ur zerbitzua eta hornidura proiektua bultzatzeko 6.300 €ko dirulaguntza ematea (AD- 391).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

7.- XXXIII. Josetxo Etxandi oroitaldia antolatzeko dirulaguntza emateko proposamena (2008KI010001).

Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeak, Josetxo Etxandiren XXXIII. oroitaldia antolatzeko egindako eskaera aztertuta, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta teknikariak egindako txostena aztertu ondoren, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Allerru K.E.ko Pilota Taldearen izenean, Joxe Mikel Garmendia Etxandik egindako eskaerak, baldintza guztiak betetzen ditu diru-laguntza jasotzeko. Guztira 13.696,8 € eskatzen dira. Aurrekontuan jasoa dagoen diru kopurua kontuan hartuaz 13.500 €tako diru-laguntza luzatzea proposatzen dut.

 

BI: Diru-laguntza, hitzarmenean jasotakoa jarraituz ordaintzea:

  • Hitzarmena sinatzerakoan 12.000,00 € aurrerapen gisa
  • Beste 1.500,00 € laugarren klausulan eskatutako dokumentazioa aurkezterakoan.
  • Ordainketa Allerru K.E.ren Pilota Taldeko kontuan (2101 0052 21 0006958557) egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna