2008.eko Ekainaren 17ekoa

Lezon, 2008ko ekainaren 17an, asteartean, goizeko 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

 

Ez da bileran izan Silbia Folgueira Fernández.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko ekainaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 3az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagozkion 9. eta 10. ziurtapenak onartzeko proposamena (2006H0120004).

 

U.T.E. Lezok aurkeztu ditu Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagozkion 9. eta 10. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 9. ziurtapena onartzea, 69.731,80 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (99 - 659).

BI: U.T.E. Lezok aurkeztutako 10. ziurtapena onartzea, 37.418,07 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (O-99 - 858).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

4.- 1 Sektoreko A6, A7, A8 eta A9 partzeletan bina familiako 4 etxebizitza eraikitzeko obra lizentzia ematea Usukoar Promociones S.L.ri (2008H0030007).

 

Usukoar Promociones S.L.k, Auñamendi S-1 Sektorea etxearen A6, A7, A8 eta A9 partzeletan 4 etxe bifamiliar egiteko (S-1) proiektu basikoa aurkeztuz, oinarrizko segurtasun eta osasun txostena, eta obra lizentzia eskatzen du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Usukoar Promociones S.L.ri, Auñamendi S-1 Sektorean, A6, A7, A8 eta A9 partzeletan 4 etxe bifamiliar egiteko (S-1) proiektu basikoa aurkeztuz, obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Obrak hasi aurretik exekuzio proiektua aurkeztu beharko du eta Lezoko Udalaren onarpena jaso beharko du. Zuinketa akta ere obrak hasi aurretik egin beharko da.

2.- Exekuzio proiektua aurkeztearekin batera eskaeragileak ondorengo konpromisoak jasotzen diren idatzia aurkeztuko du: S-1 Sektoreko hiritartze proiektuko obrak amaitu eta udalak errezibitu artean eraikiko diren etxebizitzen eraikinak ez direla erabiliko. Baldintza hau gainera eraikinean edo zati batean egiten diren jabetza eskubidearen eskualdatze guztietan jasoko da.

3.- Eraikinaren obrak amaitzerako lursailak orube izateko derrigorrezkoak diren zerbitzu guztiak eduki beharko ditu.

4.- Hiritartze obrak amaituak egon arte eta urbanizazioa udalak errezibitu arte eraiki nahi diren etxebizitzen eraikina ezingo da okupatu

5.- Baldintza guzti hauek bermatzeko 280.000 €tako bermea jarri beharko du. Berme hau exekuzio proiektuarekin batera aurkeztu beharko du obren exekuzio hasi aurretik.

BI: Exekuzio proiektuarekin batera, A-6, A-7 eta A-8 partzelen iparraldean dauden lursailak eusteko azterketa xehekatu bat aurkeztu beharko da, eremuko gainontzeko lursailekin konponbide bateratu bat proposatuz.

HIRU: Lanak hasteko epea exekuzio proiektua onartzen denetik hilabete batekoa izango da eta amaitzekoa 12 hilabetekoa, hasten diren epetik zenbatzen hasita.

LAU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

  • Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
  • U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren eskriturak.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 55.350,67 ordaindu beharko ditu. (Eraikuntzaren gaineko zerga 54.882,67 € eta obra tasarena 468 €).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

5.- Errekalde bailaran kokaturiko hotel baten jardueraren aldeko proposamena (2008H0050002).

 

María Pilar Azurmendi Muguruzak eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta horri buruz egin den txosten teknikoa ikusirik.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Espedientearen aldeko informea ematea, hotel baten jarduerarako, Errekalde bailaran kokaturiko Errekalde 22an, Gaintxurizketako Gainean .

BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurumen Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

6.- Mecanización y Autolubricados, S.A.ri jarduera lizentzia emateko proposamena (2007H0050008).

Mecanización y Autolubricados, S.A. (Mecauto), enpresak eskaturik, Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 eta Urune kaleko 6, 7 eta 8 zenbakietako pabilioietan kojineteak eta metalezko pieza mekanizatuak fabrikatzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentziaren espedientea azterturik.

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Mecanización y Autolubricados, S.A. (Mecauto), enpresak eskaturik, Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 eta Urune kaleko 6, 7 eta 8 zenbakietako pabilioietan kojineteak eta metalezko pieza mekanizatuak fabrikatzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

BI: Obrak bukatu ondoren, irekitzeko udal lizentzia eskatu beharko du, horretarako txosten teknikoa eta bisatua aurkeztu beharko du, bertan adieraziz, neurri zuzentzaile guztiak bete direla. Bestalde, suaren kontra jarritako zuzenketa neurriei dagokien Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren aldeko txostena eta, sortzen diren ur zikinak, kolektorera bota daitezkeela adierazten duen AÑARBE ur mankomunitatearen txostena ere aurkeztuko beharko da.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 7.435 € ordaindu beharko du.

LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

 

7.- Lezoko Udaleko langileen 2008. urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2008PE060002).

 

Proposamena mahai gainean uztea erabaki da, arloko arduradun politikoaren oniritziaren zain.

 

KONTUHARTZAILETZA

 

8.- 19. zenbakia duen fakturen zerrenda.

 

Erlazioa onartu egin da.

 

EUSKARA-KULTURA

9.- Altzate elkarteko urteko hitzarmena eta dirulaguntza onartzeko proposamena (2008AL30098).

 

Alkateak 2008/06/05ean emandako D08/00546 dekretuan aipatu helbururako onartutako 4.200 €tako dirulaguntza aho-batez berretsi da.

 

10.- Pasaia Lezo Lizeoari hitzarmenaren dirulaguntza emateko proposamena (2008ALO30097).

Alkateak 2008/06/05ean emandako D08/00545 dekretuan aipatu helbururako onartutako 38.500 €tako dirulaguntza aho-batez berretsi da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 663.777tik 663.781ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna