2010.eko Ekainaren 30ekoa

Lezon, 2010eko ekainaren 30ean, asteazkena, 8:20 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko ekainaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- 107 poligonoko urbanizazio proiektuaren eranskina behin betikoz onartzeko proposamena (2010H0430003).

 

Lezoko Udalak 2010ko maiatzaren 5ean 10/396 alkatetza-dekretuaren bitartez 107 Poligonoko urbanizazio proiektuaren eranskinari haserako onarpena eman zion.

Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010ko maiatzaren 20ean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen iragarkia.

Jendaurrean egon den epean alegazio bat aurkeztu da, hain zuzen ere Industrial Salva, S.A.rena.

Hirigintza teknikariaren txostena kontutan izanik, 2/2006 Hirigintza eta Lurzoru Legearen 194 eta 196 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren proposamena kontuak izanik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Industrial Salva, S.A.k aurkeztu duen alegazioa ez onartzea.

BI: 107 Poligonoko urbanizazio proiektuaren eranskinari behin betiko onarpena ematea.

HIRU: Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea.

 

3.- Babespeko apartamentuen ekipamendua erosteko kontratuaren esleipena behin behinekoz onartzeko proposamena (2010H0170002).

 

Lezoko Udalak 2010ko apirilaren 20ean buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean Auñamendi kaleko apartamentu babestuen ekipamendua eskuratzeko hornidura kontratazioaren espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez, kontratua arautuko duten baldintza pleguak eta gastua onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2010ko maiatzaren 14ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Hamar eskaintza onartu ziren lizitaziorako.

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik, kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik, halaber, baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren proposamena kontuak izanik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Auñamendiko apartamentu babestuen ekipamendua eskuratzeko hornidura kontratua behin behinekoz Gerodani esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: BEZ gabe 86.922,21 €.
  • Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 4,346,11 euro.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

 

4.- S-1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 5. obra ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

 

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 5. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 5. ziurtapena onartzea, 60.735,31 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 577).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Hiru lokal etxebizitza erabilerara aldatzeko proiektuaren aldaketari baimena emateko proposamena (2009H0030010).

 

2010eko otsailaren 9ko Tokiko Gobernu Batzarrak Arretxene kaleko 4 zk.ko beheko solairuan hiru etxebizitza eraikitzeko lizentzia eman zion Gure Bus S.A.L. entitateari.

Halaber, hiru etxebizitza horiek behin?behinean udal etxebizitza tasatu gisa kalifikatzea erabaki zuen. Beraz, etxebizitza horiek saltzeko gehienezko prezioak ezin izango du besterentzea egiteko unean indarrean den araubide orokorreko BOEen gehienezko prezioarekiko 1,8ko indizea gainditu.

Alex Peña Teruelek, Gure Bus S.A.L.ren ordezkari gisa, Arretxene kaleko 4 zk.ko lokalak etxebizitza erabilerara aldatzeko proiektuko aldatutako solairuen P.01 eta P.02 planoak aurkeztu zituen 2010eko apirilaren 14an, eta aldaketa horren gaineko txostena eskatu zuen.

Aurkeztutako planoetan proposatzen diren aldaketek hiru apartamentuen barne antolaketari bakarrik eragiten diotela ikusi da, erosleen eskakizunetara hobeto egokitzeko.
  • 1. apartamentua.

Egongela, sukaldea eta jangela 30,81 m²?ko pieza bakarrean jarriko dira.

  • 2. apartamentua.

Bainugela handitu eta 5,25 m²?ko azalera eman zaio.

  • Egongela, sukaldea eta jangela bi gunetan jarriko dira. Alde batetik, egongela, 20,08 m²?koa, eta, bestetik, sukalde-jangela, 15,50 m²?koa.
  • 3. apartamentua.

Egongela, sukaldea eta jangela 24,77 m²?ko pieza bakarrean jarriko dira.

Egindako aldaketek ez dute erabileraz aldatzeko Udal Ordenantzak gune bizigarrien gutxieneko azalerei buruz ezarritakoa urratzen.

Horrenbestez, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Eskatutako aldaketaren aldeko txostena egitea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Gaintza baserriko pabilioi osagarria (landa turismorako lau apartamentu dituena) lehenengoz okupatzeko lizentzia emateko proposamena (2010HO30001).

 

2008ko azaroaren 6ko Tokiko Gobernu Batzarrak Arantza Etxezurieta Sarasolari obra lizentzia ematea erabaki zuen Gaintza baserrirako pabiloi osagarri bat eraikitzeko, baserrian bertan gaur egun dagoen turismo oporretako etxebizitza negozioa hedatzeko helburuarekin, baldintza batzuekin.

Interesdunak, 2010eko martxoaren 23an, pabiloi osagarria lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu zuen, eta horretarako eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

Arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu dugu. Honela dio:

"Aipaturiko eraikuntza Lezoko Udalak emandako lizentziaren babesean gauzatu zen 2008ko azaroaren 6an, horretarako aurkeztutako gauzatze proiektuaren arabera, udal zerbitzu teknikoek aldeko txostena egin ondoren.

Lehenengoz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziaren helburua obra hirigintzako lizentziaren babesean egindako obraren oinarrizko proiektura eta gauzapen proiektura egokitu dela egiaztatzea da. Beraz, horretarako, 2010eko ekainaren 9an, egindako obra ikusteko bisitaldia egin zen, egoki dagoela eta eraikuntza prozesuan proposaturiko aldaketak egoki egin direla egiaztatzeko.

Aldaketa horiek ez dute eraikigarritasuna handitu, eta ez dute eraikuntza profila, altuera, estalkiaren malda edo beste ezer aldatu. Biltegi gisako eta erabilera komuneko gunea ezabatzea bakarrik aurreikusi da beste apartamentu bat gaitzeko. Beraz, azkenean, lautan banatuko da, hirutan izan ordez.

Erantsitako dokumentuan justifikatzen da, halaber, egurrezko egitura zatia eta suaren aurkako erresistentziari buruzko EKTaren eskakizunak betetzeko neurri zuzentzaileak hartu izana (suaren aurkako produktua eman zaio).

Amaitutako obra lizentziara eta egindako aldaketetara egokitzen da, eta, funtsean, ez du proiektua aldatzen. Eraikinaren kokalekua kordel botatzearen planoan ezarritakora egokitzen da, eta udal araudiak ezarritako gutxieneko distantziak mantentzen dira.

Hala ere, eta eraikin bolumen berria 756 m³?koa dela kontuan hartuta, 15 zuhaitz falta dira landatzeko, aurreko bi udal txosten teknikoetan ezarritakoaren arabera.

Beraz, horiek horrela, aldeko txostena egin zaio lehenengoz erabiltzeko lizentzia eskaerari, aurkeztutako obraren azken dokumentazioaren arabera. Hala ere, gogorarazten dugu 15 zuhaitz landatu behar direla, berehala (sustrai lurrarekin eginez gero) edo, beranduenez, 2010eko udazken-neguan.

Horrenbestez, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Arantza Etxezurieta Sarasolari Gaintza baserriko pabiloi osagarria (landa turismorako lau apartamentu dituena) lehenengoz okupatzeko lizentzia ematea. Nolanahi ere, 15 zuhaitz landatu behar izango dira, berehala (sustrai lurrarekin eginez gero) edo, beranduenez, 2010eko udazken-neguan".

BI: Landa turismoko apartamentu jarduerarako lizentzia ematea.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren baimena lortu behar izango du landa turismoko apartamentu jarduerarako.

HIRU: Lehenengoz okupatzeko lizentziaren gaineko eskubideengatik 525,90 euro ordaindu behar izango ditu eta landa turismoko apartamentu jarduera irekierarengatik, berriz, 1.687,36 euro.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

KONTUHARTZAILETZA

7.- Fakturen 24. erlazioa onartzea.

 

24 zenbakia duen faktura erlazioa onartu egin da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdia onartzeko proposamena (2001GZ190004).

 

Ikusirik preso dauden familiei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak, udalak dirulaguntzak emateko duen araudi orokorra eta kontutan izanik 2010eko aurrekontuetan kontzeptu honengatik jasotako diru kopurua, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: Dirulaguntza hauen gastua onartzea (A-82).

HIRU: Deialdiaren iragarkia GAOn argitaratzea.

9.- Familia eskuhartzea onartzeko proposamena (2010GZ310004).

 

Ikusirik interesatuak egindako eskaera eta gizarte langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea interesatuaren familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan, luzatzeko aukerarekin.

BI: Orekagune gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta udalak beregain hartuko du hezitzailearen eta terapeutaren saioen kostua, guztira 1.954,98 € (AD-387).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko ekainaren 15az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.921tik 828.922ra eta 885.184tik 885.188ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna