2010.eko Azaroaren 2ekoa

Lezon, 2010ko azaroaren 2an, asteartea, 8:20 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko urriaren 19an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- 1. sektoreko C1 lursailean 20 udal etxebizitza tasaturen behin behineko kalifikazioa onartzeko proposamena (2010H0030001).

Asier Lanzetak, Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresaren izenean, 2010eko uztailaren 26an, Lezoko 1. Sektoreko "C1" lursailean 20 etxebizitza tasatu, garaje eta trasteleku behin-behinean kalifikatzeko eskatu zuen, eta agiri hauek erantsi zituen:

1.- Eskaera orria.

2.- Etxebizitzen, garajeen eta trastelekuen zerrenda.

3.- Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiria.

4.- Lurren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

5.- Etxebizitzen, garajeen eta trastelekuen azalera erabilgarrien eta solairuen planoak.

6.- Sustapenaren kalitateen memoria.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Behin-behinean kalifikatzea Lezoko 1. Sektoreko "C1" lursailean dauden 20 etxebizitza tasatuak, garajeak eta trastelekuak.

BI: Jakinaraztea Asier Lanzetak, Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresaren izenean, behin betiko kalifikatzeko eskaera aurkezteko epea 19 hilabetekoa izango dela, obra lizentzia ematen denetik kontatzen hasita (2010-07-29).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- S-1 Sektoreko C-1 partzelako 20 etxebizitza tasatuen exekuzio proiektua onartzeko proposamena (2010H0030001).

Asier Lanzeta Vicentek, Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresaren izenean, 2010eko irailean, Lezoko Arau Subsidiarioen 1. Sektoreko C-1 lursailean 20 etxebizitza, garaje eta trasteleku eraikitzeko proiektuaren agiri osagarriak aurkeztu zituen, Xabier Txurruka Fernández arkitektoak idatzitakoak eta dagokion elkargo profesionalak 2010eko irailaren 16an ikus-onetsitakoak.

AURREKARIAK

Asier Lanzeta Vicentek, Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresaren izenean, Lezoko Arau Subsidiarioen 1. Sektoreko C-1 lursailean 20 etxebizitza, garaje eta trasteleku eraikitzeko lizentzia eskaera aurkeztu zuen eta Oinarrizko Proiektu Bateratua erantsi zuen.

2010eko uztailaren 21ean, aldeko txosten teknikoa egin zen, zenbait aldaketa egiteko baldintzapean. baldintza horiek Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko uztailaren 29an emandako udal lizentzian daude jasota.

2010eko uztailaren 26an, Asier Lanzeta Vicentek, Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresaren izenean, Lezoko Arau Subsidiarioen 1. Sektoreko C-1 lursailean 20 etxebizitza, garaje eta trasteleku eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen.

2010eko irailaren 7an, udal teknikariak kontrako txostena egin zuen, izan ere, fatxadetako esekilekuetara iristeko plataformaren azalerarena kenduta, aipatutako aldaketak ez ziren kontuan hartu exekuzio proiektuan.

Udal arkitekto aholkulariaren txostenak honela dio:

"Orain aurkeztu diren agiriak lehen aipatutako hutsuneak osatzen eta konpontzen dituzte. Horretarako, beharrezkoak diren planoak aldatu eta erantsi dira.

Mugatu egin da urbanizatu beharreko lursaila, 1/50 eskalan aurkeztu dira plantak, altxaerak eta sekzioak, gelek bete egiten dituzte Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinuari buruzko Aginduan finkatzen diren gutxieneko baldintzak, handitu egin da estalkira iristeko baoa eta kanpoko leihoak aluminio lakatuzkoak dira, PVCzkoak izan beharrean.

Kanpoan dauden galdaretatik datorren keak ateratzeko bideak ezin izango du arropa zabaltzeko lekua txikitu ezta etxebizitza bakoitzeko eskatzen den gutxieneko luzera (5 metro lineal) murriztu ere. Alabaina, proiektuan horixe gertatzen da. Beraz, aipatutako keak ateratzeko bideen kokapena aldatu beharko da.

Horiek horrela eta esandakoa kontuan hartuta, 1. Sektoreko C-1 lursailean 20 etxebizitza, garaje eta trasteleku eraikitzeko proiektuaren aldeko txostena egin dut. Dena den, etxebizitza bakoitzean, arropa zabaltzeko 5 metro linealeko edo hortik gorako luzera dagoela ziurtatu beharko da.

Horrez gain, lanak amaitu ondoren, obra-bukaerako ziurtagiria eta aldatutako proiektu osoa aurkeztu beharko da".

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A. enpresak 1. Sektoreko C-1 lursail eraikigarrian 20 etxebizitza, garaje eta trasteleku eraikitzeko aurkeztu duen proiektua, baldin eta arropa zabaltzeko 5 metro linealeko edo hortik gorako luzera dagoela ziurtatzen bada.

BI: Lanak amaitu ondoren, obra-bukaerako ziurtagiria eta aldatutako proiektu osoa aurkeztu beharko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- S-1 Sektoreko C-1 partzelako 20 etxebizitza tasatuen esleipenerako baldintza agiria onartzeko proposamena (2010H0290002).

Espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: S-1 sektoreko C-1 lursaileko 20 etxebizitza tasatuen esleipena arautuko duen baldintza agiria onartzea.

BI: Salerosketa kontratuaren eredua onartzea.

HIRU: Izen-emate epea irekitzea azaroaren 4tik abenduaren 2a bitarte.

LAU: Pleguaren berri ematea GAOn, udal webean eta udaletxeko iragarki oholean.

5.- Jauregialderen berurbanizazio obraren 4. ziurtapena eta likidazioa onartzeko proposamena (2009H0110003).

Otegi Gaztañaga Eraikuntzak, S.L.ak, Jauregialdeko berurbanizatze obrari dagokion 4. ziurtapena eta likidazioa aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Otegi Gaztañaga Eraikuntzak, S.L.ak, aurkeztutako 4. ziurtapena onartzea, 172.788,49€ delarik eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO99/791).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- S-1 Sektoreko 2. faseko urbanizazio-obrei dagokien 9. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 9. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 9. ziurtapena onartzea, 101.335,60 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 784).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Gaintxurizketa Goikoa bailara, 47. lursailean 3. poligonoan dagoen nekazaritza pabilioia lehenengoz okupatzeko lizentzia emateko proposamena (2009HO300004).

Nerea Olasagasti Arrarasek Goiko Bailaran, 47. lursailean, 3. poligonoan dagoen nekazaritza pabilioia lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu du.

Arkitekto Aholkulariak egindako txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Nerea Olasagasti Arrarasi, Goiko Bailaran, 47. lursailean, 3. poligonoan dagoen nekazaritza pabilioia lehenengoz okupatzeko lizentzia ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 91,58 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

8.- Berraztertzeko errekurtsoa onartzeko proposamena, Lezoko S-1 Sektoreko C-1 lursail eraikigarrian erregimen bereziko 20 udal etxebizitza tasatu eraikitzeko proiektuari dagozkion tasen eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren likidazioaren aurka aurkeztutakoa (2010KO070043).

Asier Lanzeta Vicentek, Sukia Eraikuntzak, S.A. enpresaren izenean, 2010eko irailaren 6an, berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen Lezoko S-1 sektoreko C-1 lursail eraikigarrian 20 udal etxebizitza tasatu eraikitzeko proiektuari dagozkion tasaren eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren likidazioen aurka.

Errekurtso egilearen arabera, 2010eko abuztuaren 9an, sotoa hondeatzeko eta egiteko lizentziari dagozkion tasa eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordaindu zen, 154.486,50 €ko aurrekontuaren arabera.

Ondoren eta Oinarrizko Proiektu Bateginaren aurkezpena dela-eta, proiektu hori idazteko aurrekontuari dagokion likidazioa jaso zen, guztira 1.169.134 €ren araberakoa.

Horrez gain, bigarren aurrekontuaren barruan daude 0 kotarainoko lizentziari dagozkion lanak, eta ondorioz, jasotako azken likidazioetatik deskontatu behar dira aurretik ordaindutako 0 kotarainoko lizentziari dagozkion kopuruak, kontzeptu beraren inguruan izandako likidazio bikoiztasuna saihesteko.

Errekurtsoarekin batera aurkeztu dira sotoko solairuko forjaketari dagokion partidan izandako bikoiztasuna -39.884,25 €- eta, lehen lizentzian, hormigoiari buruzko partidaren batuketan izandako akatsa -8.608,74 €-.

Arkitekto aholkulariaren txostenak honela dio:

"Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, behean izenpetzen duen teknikariaren ustez, hauxe da aipatutako 20 etxebizitza horiek eraikitzeko tasak eta zergak kalkulatzeko oinarri gisa hartu beharreko Exekuzio Materialaren aurrekontua: Exekuzio Proiektuarekin batera aurkeztu den aurrekontua (1.166.3758,42 €).

Kopuru horri kendu behar zaizkio 0 kotarainoko lizentziaren zimendatze lanen kopurua (24.332,42 €) eta lurrak mugitzeko lanen kopurua (36.704,94 €), eta gainera, bikoiztasunak eta akatsak saihesteko, sotoko solairuko forjaketari dagokion partida deskontatuko zaio -39.884,25 €- eta baita hormigoiari buruzko partidaren batuketan izandako akatsari dagozkion 8.608,74 €ak ere -biak 0 kotarainoko lizentzian daude-.

Beraz eta esandakoa kontuan hartuta, errekurtsoa onartzea proposatzen dut, aipatutako etxebizitzak eraikitzeko lanen likidazioa 1.056.842,07 €ren arabera (eta ez 1.169.134 €ren arabera) egiten baldin bada."

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako errekurtsoa onartzeko eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren likidazio berri bat egiteko, 1.056.842,07 €ko zerga-oinarriaren araberakoa.

BI: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Fakturen 46. erlazioaren onarpena.

Fakturen 46. erlazioa onartu egin da.

PERTSONALA

10.- Udal gobernu taldeak, Udaleko Langileen Komitearekin, Musika Eskolaren inguruan adostutako hitzarmena berresteko proposamena (2010PE100007).

Gobernu Taldeak Udaleko Enpresa Komitearekin hitzarmena sinatu du, Lezoko Musika Eskolari dagozkion zenbait aspektu finkatu eta zehaztearren.

Sinatutako hitzarmenean hemen heldu diren aldeak zehaztu dira: lanpostuen kopurua, irakasleen dedikazioak, eskaintza akademikoak, matrikulazioak eta Musika Eskolan eragina izango duten beste aspektu batzuk.

Hitzarmena, 2010/2011. kurtsoan sartuko litzateke indarrean.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Berrestea Udal Gobernu Taldeak, Udaleko Langileen Komitearekin, Musika Eskolaren inguruan adostutako hitzarmena.

Hitzarmena, 2010/2011. kurtsoan sartuko da indarrean.

BI: Beharrezkoak diren tramiteak burutzea musika irakasleen dedikazio portzentaiak Udalak onartutako hurrengo Lanpostuen Zerrendan azal daitezen.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

11.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko urriaren 19az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Batzarkide guztien adostasunarekin gaiaren urjentzia onartu ondoren

12.- Jaizkibel hiribidea 31ean igogailua jartzeko baimenari buruz (2010H0030015).

 

Aztertu da udal arkitekto aholkulariak egindako txostena eta espazio publikoaren okupazioak sortzen duen arazoa Alde Zaharreko Plan Espezialarekiko. Dena den bizilagunei hogei egunetako jendaurreko epea irekitzeko tramitea hastea erabaki da. Tramite honen ondoren hartuko da erabakia.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.370tik 885.377ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna