2010.eko Azaroaren 16ekoa

Lezon, 2010eko azaroaren 16an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko azaroaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

2.- Udaletxeko eta alhondegiko energia eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko lanei dagokien obra bukaerako ziurtagiria eta faktura onartzeko proposamena (2010H0100003).

 

Udal arkitekto teknikoaren txostenaren zain gaia mahai gainean utzi da.

3.- S-1 Sektoreko B2-B3 lursailean dagoen "A" blokeko 15 etxebizitza lehenengoz erabiltzeko lizentzia emateko proposamena (2010H0300005).

Luis Mª Arozamena Elorzak, Usukoar promociones, S.L. enpresaren izenean, 2010eko irailaren 24an, Lezoko 1. Sektoreko B2-B3 lursailean dagoen "A" blokeko 15 etxebizitza lehenengoz erabiltzeko lizentzia eskatu zuen. Eskaerarekin batera, Agustin Mitxelena Pelaez arkitektoak idatzitako eta dagokion profesionalen elkargoak ikus onetsitako obra bukaerako ziurtagiria eta agiri hauek aurkeztu zituen:

Hona hemen aipatutako agiriak:

  • Obra zuzendaritzaren obra bukaerako ziurtagiria.
  • Barruko banaketa berriaren planoak. Beheko solairua eta teilatupeko solairua.

Horrez gain, agiri hauek aurkeztu ditu:

  • Obra berriaren eskritura
  • Kanpoaldeko argazkiak

2010eko urriaren 14an, agiri osagarri hauek erantsi zituen:

  • Egindako obraren bukaerako likidazioa
  • U-4 inprimakia
  • Lehen solairuaren planoa

Arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu dugu. Honela dio:

"Aipaturiko eraikuntza Lezoko Udalak 2009ko urtarrilaren 27an emandako lizentziaren babespean eraiki zen, horretarako aurkeztutako exekuzio proiektuaren arabera, udal zerbitzu teknikoek aldeko txostena egin ondoren.

Lehenengoz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziaren helburua da obra hirigintzako lizentziaren babespean egindako obraren exekuzio proiektura egokitu dela egiaztatzea. Beraz, horretarako, 2010eko urriaren 5ean, egindako obra ikusteko bisitaldia egin zen, ondo dagoela eta eraikuntza prozesuan proposaturiko aldaketak behar bezala egin direla egiaztatzeko.

Aldaketa horiek ez dute eraikigarritasuna handitu, eta ez dute eraikuntza profila, altuera, estalkiaren malda edo beste ezer aldatu. Hori bai, ur kontagailuak sotoan instalatu beharrean, beheko solairuan jarri dira, udal ur zerbitzuen eskakizunak betetzeko. Horrela, geratu den espazioan beste aparkaleku plaza bat eraiki da. Guztira, 16 garaje eraiki dira "A" blokearen eremuan. Era berean, 6 trasteleku egokitu dira garaje plaza irekien atzealdean, eta aparkaleku plaza horien gutxieneko azalera erabilgarriari eutsi zaio.

Solairu bakoitzean eta sotoan beharrezkoak diren su-itzalgailuak eta garajean hornitutako sute-ahoak instalatu arren, ez da nahitaezko justifikazioa aurkeztu obra bukaerako dokumentazioan, eta 2009ko irailaren 11n garajeen jarduera proiektu gisa aurkeztutakoa ez dator bat egindakoarekin.

Aparkaleku publikoko zuzkidurei eta garaje sototik irteteko itxaron behar den denborari dagokienez, bete egin dira lizentzian finkatutako baldintzak.

Bestalde, eraikuntzak beharrezkoak diren azpiegiturak ditu eta segurtasun, osasungarritasun eta apaindura publikoko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, eta instalazioak martxan daude. Halaber, oinezkoen eta ibilgailuen sarbideak bukatuta daude; argiak instalatzea eta udal saretik martxan jartzea baino ez da falta.

Amaitutako obra lizentziara eta egindako aldaketetara egokitzen da, eta, funtsean, ez du proiektua aldatzen. Eraikuntza sokak botatzeko planoan ezarritakora egokitzen da.

Hala ere, eta kontuan hartuta sotoko plazen banaketa berria eta aipatutako 8 trastelekuak, jarduera lizentziaren eskaera aldaketa aurkeztu beharko du sustatzaileak, udal arkitekto aholkulariaren txostenarekin bat etorriz, txostena egin eta martxan jartzeko ("B" blokea lehenengoz erabiltzeko lizentziari buruzko txosten teknikoan eskatu zen moduan).

Beraz, horiek horrela, aldeko txostena egin zaio 1. Sektoreko B2-B3 lursailean dagoen "A" blokeko etxebizitzak lehenengoz erabiltzeko lizentzia eskaerari, aurkeztutako obraren azken dokumentazioaren arabera. Dena den, gogorarazten diogu, garajea martxan jartzeko, lehen aipatutako aldaketa aurkeztu beharko duela udal zerbitzu teknikoek txostena egin ahal izateko eta martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren 3. artikuluaren IV. Eranskinarekin bat etorriz bideratu ahal izateko.

Azkenik eta kontuan hartuta 1. Sektoreko urbanizazioa amaituta eta onartuta ez dagoela, abal bat aurkeztu beharko du egin gabeko bigarren faseari dagozkion lanak amaituko direla bermatzeko. Kopuru hori "A" lursailari dagokion partaidetza kuotaren proportzionala izango da (%14,9957), egin beharreko urbanizazio lanaren kopuruarekiko (1.263.489 €), hain zuzen ere, 189.460 €.

Nolanahi ere eta kontuan hartuta "B" blokea lehenengoz okupatzeko lizentzian eskatu zitzaion abala ez duela oraindik aurkeztu, "A" eta "B" blokeei dagokienez bigarren faseko lanak amaituko direla bermatzeko 379.046 €ko abala aurkeztu beharko du. Kopuru hori bi blokeen partaidetza kuotaren proportzionala izango da (%30), egin beharreko urbanizazio lanaren kopuruarekiko".

Horrenbestez, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Luis Mª Arozamena Elorzari, Usukoar Promociones S.L. enpresaren izenean, Lezoko 1. Sektoreko B2-B3 lursailean dagoen "A" blokeko etxebizitzak lehenengoz erabiltzeko lizentzia ematea, baldin eta erabakiaren jakinarazpena jaso eta hilabete bateko epean baldintza hauek betetzen baditu:

1.- Garajeei buruzko agiriak aurkeztu beharko ditu, txosten teknikoan adierazten den moduan. Agiri horiek aurkeztu ondoren, garajeen lizentzia emateko espedientea bideratuko da.

2.- Hartune lizentzia eskatu beharko du etxebizitza bakoitzarentzat. Horretarako, jabe bakoitzaren izen-abizenak eta helbidea adierazi beharko du, jabeek alta eman ahal izateko eta ur zerbitzuaren udal erroldan egoteko.

BI: Hauxe ziurtatu beharko du: guztira, 16 garaje eraikiko direla "A" blokearen eremuan. Era berean, 6 trasteleku egokituko direla garaje plaza irekien atzealdean, eta aparkaleku plaza horien gutxieneko azalera erabilgarriari eutsiko zaiola. "B" blokean, berriz, 15 garaje eraikiko direla eta 6 trasteleku egokituko direla garaje plaza irekien atzealdean, eta aparkaleku plaza horien gutxieneko azalera erabilgarriari eutsiko zaiola.

HIRU: Kontuan hartuta "B" blokea lehenengoz okupatzeko lizentzian eskatu zitzaion abala ez duela oraindik aurkeztu, "A" eta "B" blokeei dagokienez bigarren faseko lanak amaituko direla bermatzeko 379.046 €ko abala aurkeztu beharko du. Kopuru hori bi blokeen partaidetza kuotaren proportzionala izango da (%30), egin beharreko urbanizazio lanaren kopuruarekiko.

LAU: Garajeen jarduera lizentzia bideratzeko, egindakoarekin bat datorren proiektua aurkeztu beharko du.

BOST: Ez du tasarik ordaindu beharko, "B" blokea lehenengoz erabiltzeko lizentzian ordaindu zituelako (2010eko abuztuaren 17ko Tokiko Gobernu Batzarra).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Ferrenean hormigoizko pista egiteko lanengatik faktura onartzeko proposamena (2010H0070003).

2010eko ekainaren 15ean egindako Tokiko Gobernu Batzordeak, Ferrenean hormigoizko pista bat arekarekin eta harri?lubetazko hormarekin egiteko lanak esleitu zizkion 43.408,88 €gatik, Construcciones Galdianori.

Aipatu esleipenean ez zen kontuan hartzen %18ko BEZari zegokion 7.813,60 €ko kopurua.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ferrenean hormigoizko pista bat egiteko lanengatik, Construcciones Galdiano S.A.k aurkeztutako faktura onartzea. Fakturaren guztirakoa 51.222,48 €koa da. (O 99 842-2010).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Interes sozialeko entitateei dirulaguntza onartzeko proposamena (2010GZ050003tik 2010GZ050014 bitarte).

Interes sozialeko hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ematea honako dirulaguntza eskari egin duten entitate sozial bakoitzari: (A-161)

  • - Alcer: 329,14€;
  • - Katxalin: 219,42€;
  • - IZAN: 329,14€;
  • - Ortzadar: 329,14€;
  • - ADAHIGI: 329,14€;
  • - Gipuzkoako Itxaropen telefonoa: 329,14€;
  • - ATECE: 219,42€;
  • - ATCORE: 219,42€;
  • - ACABE: 219,42€;
  • - AGIPASE: 219,42€;
  • - ATZEGI: 329,14€;
  • - BEGISARE: 219,42€
  • - Etxerat: 329,14€

BI: Dirulaguntzaren %100a ordainketa aurreratzea. Dena den dirulaguntzaren ordainketarik ez zaie egingo 2009ko dirulaguntza zuritu bitarte.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Gaxuxa Emakume Taldeari dirulaguntza emateko proposamena (2010GZ050016).

Gaxuxa Lezoko emakume taldeak aurkeztutako programazio eta dirulaguntza eskaerak aztertuta, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 10.000€ko dirulaguntza ematea 2010-2011 ekitaldirako.

BI: Dirulaguntza izendun moduan onartzen zaio Gaxuxa elkarteari eta betebeharrak zehazten dituen lankidetza hitzarmena ere onartzen da. Hitzarmena bi aldeek sinatu beharko dute dirulaguntza gauzatu ahal izateko.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, lehena %60 hitzarmena sinatutakoan eta beste %40 dirulaguntza zuritu ondoren (AD-685).

LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Gaindegiari dirulaguntza emateko proposamena (2010GZ050017).

Gaia mahai gainean utzi da.

8.- Euskal Fondoari dirulaguntza emateko proposamena (2010GZ050018).

Lezoko Udala partaide den Euskal Fondoa Elkartetik 2010 urterako erabakitako lankidetza egitasmoetara zuzendutako dirulaguntzak ordaintzea eskatu dute. Hori dela eta, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ematea Euskal Fondoari 13.300€tako dirulaguntza, honako proiektua diruz laguntzeko: "Hondakin solidoen osoko kudeaketa-HSOK. I.Fasea" (Chalatenango) (AD-687).

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

9.- 2009-2010 ikasturteko eskola kiroleko programa burutzeko Hezikuntza Guraso Elkarteari dirulaguntza emateko proposamena (2010KI010002).

Hezikuntza Guraso Elkarteak, 2009/2010 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta eta eskola kiroleko batzordeko agente ezberdinekin egin zen bileran adostutakoa aztertu ondoren, aldi berean, alkatetzak proposaturik, eta idazkariak ohartu duelarik erabakia legez kontrakoa dela Kontuhartzaileak dioen bezala udal aurrekontuetan horretarako dirurik ez dagoelako, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkarteari 9.000 €tako diru-laguntza ematea 2009/2010 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- 2010-2011 ikasturteari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko dirulaguntza deialdia onartzeko proposamena (2010KI100001).

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2010/2011 ikasurteari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdia dela eta jasotako eskaerak onartzea (A-513).

BI: Jasotako diru-laguntza eskaerei erantzunez eta arautegian jasotakoari jarraituaz honako diru-laguntzak luzatzea.

Allerru Futbol Taldea

17.252,17 €

Allerru Saski Baloi Taldea

1.553,22 €

Allerru Judo Taldea

1.185,69 €

Allerru Areto Futbola Taldea

2.633,16 €

Allerru Txirrindulari Eskola

2.618,69 €

Allerru Pilota Taldea

1.416,28 €

Oarsoaldea Igeri Taldea

540,76 €

HIRU: Ordainketa diru-laguntza deialdi oinarriek aurreikusi bezala egingo da.

KONTUHARTZAILETZA

11.- Fakturen 50 eta 51. erlazioa.

50. faktura zerrenda onartu egin da, zuzenketa batekin: ADO 99- 848 erregistro zenbakia duen fakturaren interesatua San Markos Mankomunitatea da, eta ez Editorial Aranzadi, S.A.

51. fakturen erlazioko sei fakturetatik hiru onartu dira, hiru hauek: ADO 99-842, ADO 99-849 eta ADO 99-849. Onartu aurretik idazkariak ohartarazi die azken bi faktura horiek kontuhartzailearen oharpena dutela, udal aurrekontuetan ez dagoelako nahiko kontsignaziorik gastuari aurre egiteko.

Alkateak proposaturik URJENTZIAZ gai zerrendan ez zeuden bi gai tratatzea eta bozkatzea onartu dute batzarkideek.

12.- Añarbeko Urak Mankomunitateari obra lizentzia emateko proposamena, Altamira auzoan ur hornikuntza hobetzeko obrak egiteko (2010H0030021)

Añarbeko Urak Mankomunitateak Altamira auzoko ur hornikuntza hobetzeko proiektua aurkeztu du, eta obra lizentzia eskatu du.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Añarbeko Urak Mankomunitateari obra lizentzia ematea, Altamira auzoan ur hornikuntza hobetzeko obrak egiteko, honako baldintza hauekin:

  • 1. Arduraduna Udal Ur Zerbitzuarekin harremanetan jarriko da obrak hasi aurretik eta obrak bukatu aurretik, udal zerbitzuak dena ongi dagoela egiaztatu eta onespena eman dezan.
  • 2. Obrak bukatzeko epea: obrak hasi eta 45 egun.
  • 3. Obrak beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuta egin beharko dira, bai oinezkoentzat bai autoentzat.
  • 4. Espaloiak, zintarriak, kutxatilak, aglomeratua, etab. obren aurretik zeuden bezala utzi beharko dira.

Bi: Obra-tasarengatik 490,90 € ordaindu beharko du eta eraikuntzen gaineko zergarengatik 2.671,86 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Itturrin kalea, 18an hiru industria-nabe birgaitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2010H0050009)

 

Javier Altuna Etxegoienek, 2010eko irailaren 29an, Lezoko Iturrin-108. industrialdean dagoen Iturrin, S.A. enpresaren Egitura eta Obra Proiektuaren Eranskina aurkeztu, eta obra lizentzia eskatu zuen. Proiektua Matias Grande Pison ingeniariak ikus-onetsitakoa da eta 96.924,88 euroko aurrekontua du.

Bertan daude CTE-SI/SU kodea betetzen duela egiaztatzen duen agiria, Hondakinak Kudeatzeko Plana eta nabeen kokalekuari buruzko planoa.

AURREKARIAK

2010eko ekainaren 25ean, Javier Altuna Etxegoienek Iturrin, S.A. enpresaren jarduera eta obra proiektua aurkeztu, eta jarduera eta obra lizentzia eskatu zuen.

2010eko ekainaren 28an, udal aparejadoreak txosten teknikoa egin zuen. Hortaz, bi proiektu independente eskatu zizkion, bata egituraren aldaketari buruzkoa eta bestea jarduerari buruzkoa.

2010eko abuztuaren 9an, eskatzaileak Iturrin industrialdeko 18. zenbakian dagoen pabilioiaren egitura eta obra proiektua aurkeztu zuen. Proiektua Matias Grande Pison ingeniariak ikus-onetsitakoa da eta 96.924,88 euroko aurrekontua du. Ondoren, agiri osagarriak eskatu zitzaizkion.

Arkitekto aholkulariak ondorengo txostena egin du.

"Iturrin industrialdeko 18. zenbakian dagoen pabilioiaren egitura eta obra proiektuaren xedea da egungo instalazioak, hau da, hiru industria-nabe egokitzea, okintza produktuak egiteko.

1. nabean, egitura osoa eta estalkia eraitsiko dira, egitura nagusia eta inguruko itxiturak salbu, eta ondoren, egitura, solairuarte eta estalki berriak berreraikiko dira.

2. nabean, solairuartearen zati bat eraitsiko da hura birkokatzeko, eta bertan, egun kanpoan dauden motorrak jarriko dira.

3. nabean, soilik jarduerari eragingo dioten lanak egingo dira, eta makinak 2. nabearen solairuartera eramango dira.

Hiru nabeetan egin nahi diren lanek ez dute aldatuko ez okupazioa ez eraikinaren profila. Era berean, ez da gaindituko solairuarteen okupazioan gehienez ere baimenduta dagoen %30; izan ere, 1. eta 2. nabeetan, solairuarteen ondoriozko azalerak 119,82 m²(t)-koak eta 137,02 m²(t)-koak dira, horietako bakoitzaren azalera eraikiaren %30etik beherakoa: 147,46 m²(t) = 491,55x0,3 eta 185,85 m²(t) = 619,37x0,3 hurrenez hurren.

CTE-SI kodean finkatutakoa betetzeari dagokionez, agiri osagarrian, hura ez aplikatzeko beharra justifikatzen da, nabe bakoitzaren gune administratiboak ez baititu gainditzen Industrian Suteen Aurka Babesteko Araudian aurreikusten diren 250 m²(t) minimoak.

Azkenik, agiri osagarrian aipatzen da jarduera proiektu espezifikoak bete egiten duela CTE-SU kodea.

Beraz eta kontuan hartuta egitura eta obra proiektuak eta eranskinak Arau Subsidiarioetako zehaztapenak eta araudi sektorialean finkatutakoak betetzen dituztela, aldeko txostena egin dut. Horrez gain, Udalbatzari proposatzen diot espedientearekin jarraitzeko".

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Obra lizentzia ematea Javier Altuna Etxegoieni, Iturrin, S.A. enpresaren izenean, Itturrin kalean dauden egungo instalazioak, hau da, hiru industria-nabe egokitzeko, beti ere aurkeztutako proiektuarekin eta eranskinarekin bat etorriz eta baita iharduera baimenak ezarri ahal dizkion neurri zuzentzaileak ezartzearen baldintzapean ere.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.846,24 €.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

12.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko azaroaren 2az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.386tik 885.394ra eta 885.397tik 885.397ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna