2011ko otsailaren 15ekoa

Mamia:

Lezon, 2011ko otsailaren 15ean, asteartea, 8:20 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011eko otsailaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- S-1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokien 12. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 12. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 12. ziurtapena onartzea, 82.070,13 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 1056).

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Udal eraikinen garbiketarako zerbitzuaren kontratuaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2010H0170004).

Lezoko Udalak 2010ko uztailaren 29ean buruturiko Tokiko Gobernu Batzarran Udal Eraikinen Garbiketa zerbitzuaren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez, kontratua arautuko duten baldintza pleguak eta gastua onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2010ko abuztuaren 18ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Hiru eskaintza onartu ziren lizitaziorako.

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik, aldi berean, kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik. Halaber, baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Udal Eraikinen Garbiketa zerbitzuaren kontratua EULEN SA enpresari esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • § Prezioa hilabeteko: BEZ gabe 8.129,19 €,
  • § Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

BI: Akordio hau kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena lizitatzaileei igorri, esleipena egiteko oinarritzat hartu den txosten teknikoarekin batera, nahi izanez gero Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 310 artikuluan xedatze den helegite berezia tarteratu ahal izateko.

HIRU: Esleipen akordioa lizitatzaileei jakinarazi eta 15 egun pasa ondoren, kontratazio organoak esleipendunari 5 eguneko epea emango dio kontratua formalizatzeko, hau etetea dakarren helegiterik tarteratzen ez bada.

4.- Lezoko Arau Subsidiarioetako 6.1 Jarduketa Integratuko Unitateko "G" lursailean eraikitako pabilioiaren lehen erabilerarako baimena emateko proposamena (2011HO30001).

Transtic S.A. (A-20191896) enpresaren izenean Jorge Lizarribar Sans-ek (15988118-J), Lezoko Arau Subsidiarioen 6.1. Jarduketa Integratuko Unitateko "G" lursailean eraikitako pabilioiaren lehen erabilerarako baimena eskatu zuen 2011ko urtarrilaren 12an.

Horretarako berak sinaturik eta Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko 2010eko abenduaren 29ko oniritzi zigilua daraman obra amaierako ziurtagiriak aurkezten ditu.

Udal arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, aldi beran, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Transtic S.A. enpresaren izenean Jorge Lizarribar Sansi Lezoko Arau Subsidiarioen 6.1. Jarduketa Integratuko Unitateko "G" lursailean eraikitako pabilioiaren lehen erabilerarako baimena ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.245,37 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Ipintza kaleko 39 zenbakiko pabilioian eraiketa materiala gordetzeko biltegia eta bulegoak jartzeko, obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena (2010H0050008).

Construcciones Nigurko, S.L.k eskaturik, Ipintza kaleko 39 zenbakiko pabilioian eraiketa materiala gordetzeko biltegia eta bulegoak jartzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentziaren espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Construcciones Nigurko, S.L.ri, Ipintza kaleko 39 zenbakiko pabilioian eraiketa materiala gordetzeko biltegia eta bulegoak jartzeko, obra eta jarduera lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Era berean, suteen aurka jarritako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duen, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aldeko txostena eta Añarbeko Urak Mankomunitateak, urak kolektorera isurtzeko baimena ematen duen aldeko txostena aurkeztu beharko ditu.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.443,13 € ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Errekalde bailarako 22an hotela egiteko obra baimenerako dokumentazio osagarria eskatzeko onartzea (2009H0020020).

Mª Pilar Azurmendi Muguruzak (15229503F) Errekalde bailarako 22an hotela egiteko obra baimena eskatu zuen eta aldi berean jarduera espedientea tramitatu zen. Bi espedienteok ia-ia amaituta daude, irekiera baimena falta zaielarik soilik. Alabaina, lizentzian jasotako lanekin batera baimendu gabeko plataforma eta estalpe bat eraiki zituzten. Plataforma honek bizilagunen bidea oztopatzen zuela-eta salaketa jaso zuen udalak. Ondoren, egindako lanak legeztatzeko estalpe bat egiteko baimena eskatu zen, hotelera eta jatetxera irisgarritasuna bermatuko duten arrapalak estaltzeko zela argudiatuz. Arkitekto aholkulariaren txostenaren arabera aterpea ez legeztagarritzat jo zen eta hirigintza legedia berrezartzeko prozedura tramitatu zen, eraispen agindua igorri zitzaielarik.

Honela izanik Errekalde bailarako hotelaren inguruan hasita dauden espediente ezberdin guztiak bateratu eta gauzak argitu nahi dira. Elkarrekin lotuta dauden espedienteak hauek dira:

  • Hotela egiteko obra baimena: 2008H0030002.
  • Hotelaren jarduera lizentzia klasifikatua: 2008H0050002.
  • Aterpea egiteko obra baimena: 2009H0020020.
  • Hirigintza legedia berrezartzeko prozedura: 2010H0470001.

Espediente guztiak elkarrekin loturik badaude ere aterpearen afera eta hotelarena banatzea litzateke egokiena. Izan ere egun aterpea ez legeztagarritzat emanda dago eta eraispen agindua igorri da. Alabaina behin betikoz onartu berri den Plan Orokor berriak zenbait baldintza betetzen badira lurzoru ez urbanizagarrian eraikigarritasuna handitzea ahalbideratzen duenez aterpea legeztatzea legoke. Honenbestez Plan Orokor berria indarrean jartzen denean proiektu bat aurkeztu beharko da egindako aterpea legeztatzeko, baldin eta baldintzak betetzen badituzte. Proiektu horrek, besteak beste EKT-a (CTE) justifikatu beharko du, batez ere egiturari eta suteen aurkako neurriei dagokienean.

Bestalde arrapalen kontua aterpearekin batera aztertu bada ere hotelaren obra eta jarduera baimenekin lotuta dagoela uste da. Zentzu honetan eta aurreko txosten teknikoek zioten moduan arrapalaren kasuan 2m-ko zabalera eta Ø180 cm betetzea eskatzen du III. Eranskinak. Halere kontsulta egin da Eusko Jaurlaritzako Irisgarritasunaren Aholkularitza Zerbitzuan (900714348) eta bete beharreko neurriak eraikuntza barrukoak direla baieztatu dute, arrapala eraikinari atxikita dagoelako eta bertara sartzeko balio duelako. Hortaz legez Ø180 cm da bete behar dena eta ez 2 m-ko zabalera.

Neurriak hartu dira eta egindako lanen oinplanoa marraztu da, eginda dagoena ez baitator bat aurkeztutako Anexoko planoetan marraztutakoarekin. Gauzak honela irisgarritasunari dagokionez bertan ikusitakoaren arabera arrapalen zabalera ontzat eman da, nahiz eta puntu batzutan Ø180 ez bete. Alabaina norabidea aldatzeko itxaron lekua aldarazi da bertan 180 cm dituen zirkunferentzia bat sartzeraino. Eskailerak ere aldatu arazi dira, itxaron lekutik jatetxera sartzeko ahalik eta leku gehien izateko. Eskatutako aldaketa hauek egin direla bertatik bertara egiaztatu da 2011ko abenduaren 23an egindako ikustaldian. Honela izanik, zenbait puntutan beharrezko neurriak guztiz betetzen ez badira ere arrapalak ontzat eman dira, arazorik gehien eman zitzaketen guneak zuzendu direlako.

Aurkeztu diren proiektuaren eranskin ezberdinak direla medio hasieran uste ziren baina lan gehiago egin dira. Jatorrizko proiektuaren aurrekontua 66.447,73 €takoa bazen ere, obra amaierako dokumentazioan egindako lanak 85.672,34 € kostatu direla ziurtatzen da. Dena den, hemen ez dira igogailua jartzeko egindako lanak sartu. 2008ko urriaren 27an aurkeztu zen proiektuaren eranskinean, Jose Antonio Hernández Álvaro arkitekto teknikoak sinaturik eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialeko 2008ko urriaren 27ko bisatu zigiluarekin, igogailua egokitzeko egindako lanek 4.692,08 €ko aurrekontua zutela eta igogailuarena berarena 21.000 €takoa zela azaldu zen. (erregistro sarrera zbkia 3392).

Bestalde, arkitekto aholkulariak eskatu bezala 2008ko abenduaren 3an aurkeztu zen, Ignacio Granja Echeverria arkitektoak sinaturik eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 2008ko abenduaren 3ko bisatu zigilua daraman igogailua jartzeko egin beharreko lanen proiektua, aurrekontua 4.070,22 €takoa delarik (erregistro sarrera zbkia 3862).

Honenbestez lanen amaierako ziurtagirietan ez da inondik inora ageri igogailua jartzeko egindako lanek eta igogailuak berak zenbat kostatu duten. Halere aurkeztutako proiektuari erreparatzen badiogu igogailua jartzea 4.070,22 + 21.000 = 25.070,22 € kostatu bada, aurrekontu orokorra 85.672,34 + 25.070,22 = 110.742,56 €takoa izan dela kontsideratu genezake. Gauzak horrela ordaindu beharreko eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga berriro kalkulatu beharko da eta falta diren lanen amaierako ziurtagiriak aurkeztu ezean aipatu aurrekontuaren arabera egingo da.

Jarduerari dagokionean ordea 2011ko urtarrilaren 17ko Joseba Eizagirre udal arkitekto teknikoaren txostenak hainbat zuzenketa eskatzen ditu irekiera baimena eman ahal izateko:

-JATETXEA: Proiektuan aurkeztu zen jatetxearen oinplanoa ez dator bat errealitatearekin eta "almacén" bezala ageri den espazioa jantokia da benetan, ondorioz orain dauden sagardo kupelak jasotzen dituen plano bisatu berri bat aurkeztu beharko da. Plano horretan adierazi beharko dira baita ere bainugelak, proiektuko planoan "aseos" bezala ageri direnak ez dutelako bertan ikusi zen banaketa erreala.

-HOTELA: Proiektuaren arabera gela guztietan abiadurazko ke detektagailua bana (detector velocímetro de humo) doa eta hauek ez dira jarri. Ondorioz detektagailu hauek jarri beharko dira proiektuan azaltzen den moduan eta bestela proiektuaren egilea den teknikoak justifikatu beharko du beharrezkoak ez direla proiektuaren eranskin bisatu baten bidez.

Beraz, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Aterpearen afera bere horretan uztea harik eta Plan Orokor berria indarrean egon arte. Orduan proiektu bat aurkeztu beharko da egindako aterpea legeztatzeko, baldin eta baldintzak betetzen badira. Proiektu horrek, besteak beste EKT-a (CTE) justifikatu beharko du, batez ere egiturari eta suteen aurkako neurriei dagokienean.

BI: Aldatu diren irisgarritasuna bermatzen duten arrapalak ontzat ematea baina arkitekto teknikoaren txostenean azaltzen diren zuzenketak eskatzea irekiera baimena eman ahal izateko.

HIRU: Irekitzeko baimena eman baino lehen egindako lan guztien zertifikazioa ziurtatzen duten ziurtagiriak aurkeztu ezean hau 110.742,56 €takoa izan dela kontsideratuko da, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (ICIO) berriro kalkulatzeko eta dagokion diferentzia ordaindu beharko da.

LAU: Aipatutakoaz gain, irekiera baimena eman ahal izateko udal arkitekto teknikoak eskatutako, eta akordio honen aurrekarietan aipatutako zuzenketak aurkeztu beharko ditu udalean.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- S-1 Sektoreko B-1 lursailean 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko exekuzio proiektua onartzeko proposamena (2008H0030020).

Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresaren izenean, Juan Ramón Michelena Zubizarretak 2011ko urtarrilaren 10ean Lezoko Arau Subsidiarioen 1 Sektoreko B-1 partzelan sei etxebizitzadun bi bloke eta garajeak egiteko gauzatze proiektuaren dokumentazio gehigarria aurkeztu zuen. Dokumentazio hau osatzen dute Koldo Ander Arruti de Blas arkitektoak sinatutako eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 2010eko abenduaren 3ko oniritzi zigilua daraman garajeen aktibitate proiektuak eta Gorka Leal Irastorza ingeniariak sinatutako eta Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoko 2010eko urrriaren 10eko oniritzi zigilua daraman telekomunikazio proiektuak. (erregistro sarrera zenbakia 125).

Era berean, Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresaren izenean Mª Rosario Zubizarreta Salaverriak 2011ko urtarrilaren 14ean aurkeztu zuen Lezoko Arau Subsidiarioen 1 Sektoreko B-1 partzelan sei etxebizitzadun bi bloke eta garajeak egiteko gauzatze proiektua, Koldo Ander Arruti de Blas arkitektoak sinaturik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 2010eko ekainaren 30eko oniritzi zigilua darama eta gauzatze materialaren aurrekontua 1.192.313,15 €takoa da (erregistro sarrera zenbakia 198).

Arkitekto aholkulariak egindako txostenak, horrela dio:

"2.- AURREKARIAK

Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko urtarrilaren 27an Jose Ramón Mitxelena Mitxelenari obra lizentzia ematea ebatzi zuen, Michelena y Lecuona Sucesores, S.L. enpresaren izenean, 1 Sektoreko B-1 lursailean 6 etxebizitzako bi bloke eta garajeak eraikitzeko, baldin eta txosten teknikoan finkatutako baldintzak betetzen bazituen eta birpartzelazio proiektuaren aldaketa behin betiko onartzen bazen.

Bete beharreko baldintza hauek ziren:

- Alabaina, ez du betetzen ez hegalen gehienezko luzerari buruz ezarritakoa (fatxaden luzeraren %50 gainditzen da) ez gailurreraino izan beharreko gehienezko altuerari buruz ezarritakoa (10,95 metro, P. Partzialean aurreikusitako 10,75 metroen aurrean).

-Halaber, Irisgarritasunari buruzko Legea eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu dira. Horren harira, eta aipatutako Legeari dagokionez, espazio libre bat egongo da oinezkoen sarbideetan, garajearen eta atariaren ateen bi aldeetara, 1,5 metroko diametroa duen zirkulu bat inskribatzeko modukoa. Horrez gain, garajearen sarreran (arrapalaren bukaeran) dagoen plataforma horizontalaren gutxieneko sakonera plataformaren zabaleraren berdina izango da.

Era berean, 1. atarira sartzeko eskailera-bururik gabeko arrapalaren gehienezko luzera 10 metrokoa izango da eta malda %8 baino txikiagoa. Hasieran nahiz bukaeran, eta, hala badagokio, erdiko eskailera-buruan, espazio libre bat utziko da, 1,5 metroko diametroa duen zirkulu bat inskribatzeko modukoa.

Azkenik, ibilgailuen sarbidean, espaloiaren lerrokaduraren aurretik espazio bat egokitu beharko da (espaloiaren eta garajeko atearen artean), 5 metroko luzera eta gehienez ere %5eko malda duena, gutxienez 2 metroko zabalera izango duen oinezkoentzako pasabidea ez oztopatzeko".

3.- TXOSTEN TEKNIKOA

Hegaldurak murriztu dira eta ez dute fatxaden luzeraren %50a gainditzen, era berean altuera ere 10,75 metrora jaitsi da.

Eraikuntzaren Kode Teknikoa justifikatu da.

Irisgarritasunari dagokionez 1.go atarira sartzeko arrapaletan malda eta neurriak zuzendu dira legeak dioenaren arabera eta 1,5 metroko diametrodun zirkulua inskriba liteke eskailera-buruan eta garajera eta atarietako ateen bi aldeetara.

Ibilgailuen sarbidean gutxienez 5 metroko luzera duen eta gehienez %5eko malda duen plataforma jarri da.

Aurkeztutako gauzatze proiektuan garajetik atarira doazen korridoreetan ez dira 1,50 metrotako diametrodun zirkunferentziak sartzeko adinako espazioak utzi ateen albo bietan. Dena dela, aktibitate proiektuan zuzenketa bat egon da eta nahiz eta guztiz ez bete, urbanizazioaren sestrak nola geratuko diren arte elementuok eraikiko ez direnez, lanen zuzendaritza teknikoari jakinarazi zaio ateen alboetan aipatu espazioak jarri beharko direla.

Honenbestez, gauzatze proiektua lizentzia emateko oinarrizko proiektuarekin bat datorrenez eta eskatu ziren zuzenketak egin direnez ontzat ematen da. Bestalde zuinketarako sokak tiratzeko planoa 2009ko urriaren 14ean sinatu zenez, lanak amaitutakoan obra amaierako dokumentaziorekin bat proiektu eraldatua aurkeztu beharko da, batez ere aipatu diren garajetik atarietara doazen komunikazioak irisgarritasun baldintzak beteta egin direla ziurtatzeko".

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Arau Subsidiarioen 1 Sektoreko B-1 partzelan sei etxebizitzadun bi bloke eta garajeak egiteko Michelena y Lecuona Sucesores S.L.-k aurkeztutako exekuzio proiektua ontzat ematea, arkitekto aholkulariak txostenean jartzen duena bete beharko duelarik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Gizarte Larrialdietarako Laguntzen banaketa egiteko irizpideak onartzeko proposamena (2011GZ190002)

Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza jaso ahal izango dute, 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretuak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzari buruzkoa, jasotako baldintzak betetzen dituztenek.

BI: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza banatzeko, udal honetarako, zehaztu diren irizpideak onartzea.

Hauek dira irizpideak:

  • A.) Gehienez bi kontzepturengatik emango da laguntza. Hirugarren kontzeptu bat eman ahal izateko beharrezko egoera bat dagoela baloratu beharko da, gizarte txostena bidez.
  • B.) Kopuruak:

KONTZEPTUAK

Pentsionistak

Lan adinean

Hitzarmena sinatuta

Alokairua

Gehinez %70

320€/ hilean

Gehinez %70

250€/ hilean

320€/ hilean (2 edo gehiago seme-alaba)

Etxebizitza maileguen interesak eta amortizazioa

Gehinez %70

320€/ hilean

Gehinez %70

250€/ hilean

320€/ hilean (seme-alaba 2 edo gehiago)

Mantenua

92,50€/hilean

46,50€/hilean

92,50€/hilean (seme-alaba 2 edo gehiago edota beharrezko egoeratan, gizarte txostena bidez egiaztatua)

Altzairuak eta elektrogailuak (linea txuria)

1.850€/urtean (behin bakarrik)

925€/urtean (behin bakarrik)

1.850€/urtean (behin bakarrik) (beharrezko egoera kasuetan, gizarte txostena bidez egiaztatua)

Etxibizitza egokitzapenak, konponketak eta instalazioak

1.850€/urtean (behin bakarrik)

925€ (behin bakarrik)

1.850€ (behin bakarrik) (beharrezko egoera kasuetan, gizarte txostena bidez egiaztatua)

Oinarrizko beharrak

1.850€/urtean (behin bakarrik)

1.850€/urtean (behin bakarrik)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

9.- Fakturen 66. erlazioa onartzea.

Idazkariak dio 66. faktura erlazioak dituen lau fakturetatik hirutan dagoela kontuhartzailetzaren oharpena. Hauek dira hiru fakturak eta oharpenak:

  • - 843-2010 faktura, eskolako atezainaren etxea zena bulegorako egokitzearena. Honi buruz kontuhartzaileak dio "aurrekontuetan behar adineko kontsignazio falta duela". Udal arkitekto teknikoaren txostena irakurri da gastua justifikatuz.
  • - 860-2010 faktura, hilerriko kaperan egindako berrikuntzarena. Honi buruz kontuhartzaileak ohartarazi du lanek ez dutela esleipenik. Honen inguruan Obretako zinegotzi delegatuak obraren urjentzia arrazoitzen duen udal arkitekto teknikoaren eta brigada buruaren txostenak irakurri ditu.
  • - 1058-2010 faktura, babespeko apartamenduen ekipamenduarena. Honi buruz kontuhartzaileak dio gastua 2011ko aurrekonturako aurre ikusia zegoela eta gastua egin den 2010eko urteko aurrekontuetan ez zegoela behar adineko kontsignaziorik.

Nahiz eta oharpen horien ondorioz hiru gastu horiek legez kontra hartuak izan, gastu hauek eta zerrendako laugarren faktura onartu egin dira aho-batez.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2011eko otsailaren 1az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Batzarkideen adostasunarekin ondorengo hiru gai aztertzea erabaki da:

11.- Administrazio-baldintza zehatzen agiria eta preskripzio tekniko partikularren baldintza agiria onartzeko proposamena, aholkularitza juridikoaren eta teknikoaren, eta baita kudeaketa administratiboaren arloetan zerbitzua emateko ere (2011KO130001).

Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

"2011ko urtarrilaren 3an amaitzen da Udal honetan betearazte-bidean dauden Zergen Bilketarako aholkularitza eta Kudeaketa zerbitzua gauzatzeko kontratua.

Lehengo kontratuaren adjudikazioduna ATR. Enpresa izan da, IFZ B20467288, eta helbide soziala Senpere kaleko 7-1. oinean, Beasainen, 34. bulegoa.

Aipaturiko enpresarekin esperientzia profesionala ezin hobea izan da, aztertutako emaitzak biziki egokiak izanik.

Inguruko Udaletan kudeaketa horretan ari diren enpresei buruz galdetu eta gero atera dugunez, ATR da enpresa ezagun bakarra.

Esandako guztia dela eta, Kontu-hartzaileak Tokiko Gobernu Batzarrari proposatzen dio erabaki hau har dezan:

BAT: Onartzea zerbitzua negoziazio bidez kontratatzeko administrazio-baldintza zehatzen agiri hau: "Premiamenduzko prozeduraren tramitazioan aholkularitza juridikoaren eta teknikoaren eta baita kudeaketa administratiboaren arloetan zerbitzu ematea."

BI: Onartzea betearazteko epean udal ordainarazpenen kobrantzarekin lotutako zerga-bilketaren aholkularitza eta kudeaketa zerbitzua zuzenduko duten preskripzio tekniko partikularren orria.

HIRU: ATR. Enpresari prozeduran parte hartzeko gonbidapena luzatzea."

12.- Preso dauden pertsonen familiei eta auziperatuei dirulaguntza emateko proposamena (2010GZ040001).

Ikusirik preso dauden pertsonen senitartekoei eta auziperatuak daudenei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako zuriketari buruz gizarte langileak egindako txostena, era berean, dirulaguntza honetarako aurrekontuetan dagoen partida, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2011/02/01ko erabakiari akats zuzenketa egitea, eta 597,2€ ordaindu beharrean, 708,77€ ordaintzea (AD-774).

BI: Erabakiaren berri kontuhartzailetzan ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Preso dauden pertsonen familiei eta auziperatuei dirulaguntza emateko proposamena (2010GZ040002).

Ikusirik preso dauden pertsonen senitartekoei eta auziperatuak daudenei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako zuriketari buruz gizarte langileak egindako txostena, era berean, dirulaguntza honetarako aurrekontuetan dagoen partida, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2011/02/01an hartutako erabakia baliogabetu, eta ontzat ematea 2010/12/22ko erabakia, alegia, 771,64€ ordaintzea (AD-773).

BI: Erabakiaren berri kontuhartzailetzari ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna